7. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Desjabetzeak ukitutako titular, ondasun eta eskubideen zerrenda, Guelbenzu kaleko 25ean oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Bereziarena. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 26-NOV-20 (4/CU).

“Ikusirik Osoko Bilkurak 2020ko ekainaren 17an hartutako PLE-17-JUN-20 (8/CU) erabakia, zeinaren bidez behin betiko onetsi baitzen Guelbenzu kaleko 25eko eraikineko oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia, eta haren onura publikoa eta eraikinaren beheko solairuaren eta solairuartearen zati bat (2,71 m² eta 3,89 m³) okupatu beharra deklaratu baitziren; eta ikusirik, orobat, espedienteko txostenak, eta bat etorririk 10/2010 Foru Legearen 55. artikuluarekin, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 15. artikuluarekin eta ondokoekin, eta tramite honi dagokionez Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Erregelamenduaren 16. eta 17. artikuluekin. Erabakitzen da:

1.–Hasiera batean onestea Plan Bereziaren behin betiko onespenak ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza, haien titularrekin batera. Planak Guelbenzu kaleko 25eko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko desjabetzea jasotzen du. Hona hemen:

FINKA

JABETZA

HELBIDEA

KOKALEKUA

DESJABETU BEHARREKO AZALERA

DESJABETU BEHARREKO BOLUMENA

1 (beheko solairua)

Ignacia Aramburu Villabona (%100)

(zehaztu beharrekoa)

1. poligonoko 520. lurzatia

Katastroko 20. unitatetik banandu beharrekoa

3,66 m³

2 (solairuartea)

Ángel Alen Sánchez eta María Jerusalén Cubillas Ruiz (%50)

María Rosario Alen Sánchez eta Pedro Ismael González Aramendia (%50)

(zehaztu beharrekoa)

1. poligonoko 520. lurzatia

Katastroko 18. unitatetik banandu beharrekoa

2,71 m³

3 (beheko solairua)

1. poligonoko 520. lurzatia

Katastroko 11. unitatetik banandu beharrekoa

0,23 m³

2.–Erabaki hau jakinaraztea titular ukituei eta jendaurrean jartzea zerrenda hau Iruñeko Udalaren iragarki-taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean zabalpen gehien duten egunkarietan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 eguneko epean, interesdunek alegazioak aurkez ditzaten ondasun horien okupazioaren edo eskuragarritasunaren bidezkotasunaz eta haien egoera material edo legezkoaz.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bete dadin indarreko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta 45.1.a) apartatuan xedatutakoa (39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa) eta aplikagarri den gainerako legeria, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta legeak dioen bezala saiatuta ere jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2020ko abenduaren 16an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2015528