66. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

586/2021 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deialdiak onesten baitira hautaproben bidez bi izangai-zerrenda egiteko, Informatika Zerbitzuko oinarrizko lanpostuko kudeaketari lanpostua betetzeko (B mailakoa), bat aldi baterako kontratazioak egiteko, eta bestea prestakuntzarako, zerbitzu berezien egoeran.

2014ko azaroaren 25eko Gobernu Kontseiluaren Erabakiak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen administrazio araubidearen araberako kontratazioa arautzen duenak, xedatzen du aldi baterako langileak deialdi bidez aukeratuko direla, eta deialdi horretan berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioak bermatuko direla, bai eta publikotasun-printzipioak ere.

2014ko azaroaren 25eko Gobernu Kontseiluaren Erabakiak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langile funtzionarioen administrazio araubidearen araberako kontratazioa arautzen duenak, xedatzen du ezen Nafarroako Unibertsitate Publikoak, aldi baterako kontratazioa egin baino lehen, bete nahi dituen lanpostuak eskainiko dizkiela bere funtzionarioei, horretarako dagozkion hautaprobetarako deialdia eginez, zeinak aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda osatzeko hautaprobekin batera eginen baitira.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren langile beharrak kontuan harturik, eta sortzen direnak asetzeko, bidezkoa da hautaprobetarako deialdiak onestea, bi izangai-zerrenda egiteko, Informatika Zerbitzuko oinarrizko lanpostuko kudeaketari lanpostua betetzeko (B mailakoa), bat aldi baterako kontratazioak egiteko, eta bestea prestakuntzarako, zerbitzu berezietako egoeran.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Hautaproben deialdiak onestea, bi izangai-zerrenda egiteko, Informatika Zerbitzuko oinarrizko lanpostuko kudeaketari lanpostua betetzeko (B mailakoa), bat aldi baterako kontratazioak egiteko, eta bestea prestakuntzarako, zerbitzu berezien egoeran.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta, haren kontra, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2021eko martxoaren 9an.–Joaquín Romero Roldán, Kudeatzailea.

I.
DEIALDIA, INFORMATIKA ZERBITZUKO OINARRIZKO LANPOSTUKO KUDEAKETARI LANPOSTUAN ARITZEKO
ALDI BATERAKO KONTRATAZIORAKO IZANGAI-ZERRENDA
BAT EGITEKO

Hauek dira deialdia arautuko duten

OINARRIAK

Lehenbizikoa.

Deialdi honen xedea izangai-zerrenda bat egitea da, hautaproben bidez, Informatika Zerbitzuko oinarrizko lanpostuko kudeaketari lanpostua betetzeko (B mailakoa), Nafarroako Unibertsitate Publikoan sortzen diren beharrei aurre egin ahal izateko.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda hau subsidiarioa izanen da Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako funtzionarioen prestakuntza eta lanbide-hobekuntza arautzen dituen 2014ko azaroaren 25eko Gobernu Kontseiluaren erabakiak ezartzen duenaren babesean egiten den beste edozein funtzionarioen zerrendaren aurrean.

Bigarrena.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Deialdian onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa izatea edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.

Halaber, Espainiako, Europar Batasuneko estatuetako eta aipatu nazioarteko itunak aplikatzen diren eremuko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartzeko aukera dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartzeko aukera dute, zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteta edukitzea, eta nahitaezko erretirorako gehieneko adina beteta ez edukitzea.

c) Honako titulu hauetako bat edukitzea: Gradua, Diploma, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa edo baliokidea, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ordainagiria, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, edo lizentziadun, arkitekto edo ingeniarien edozein titulu ofizial eskuratzera bideratutako ikasketen lehen hiru ikasmailak osorik gaindituta edukitzea, edo aipatu ikasketa horien lehen zikloa, baldin eta lehen ziklo horrek gutxienez 180 kredituko irakastordu kopurua baldin badu.

Atzerrian erdietsitako titulazioak badira, aipatutako egunean izangaiak eskuan izan beharko du homologazioaren egiaztagiria, edo baliokidetzearena, halakorik badago. Baldintza hori ez zaie aplikatuko lanbide arautuen eremuan prestakuntza profesionalaren aitorpena Europako Erkidegoko Zuzenbidearen xedapenen babesean erdietsi duten izangaiei.

d) Dagozkien eginkizunak betetzeko gaitasun fisikoak eta psikikoak edukitzea.

e) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez egotea eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiakoa ez beste nazionalitatea dutenek ere diziplina-zehapen edo zigor-kondenaren bidez beren estatuetako funtzio publikoetan aritzeko gabetuta ez egotearen zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute.

2.2. Oinarri honetan ezarritako baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete behar dira, eta hautaketa-prozedurak edo kontratazio epeak dirauen bitartean ere bete beharko dira.

Hirugarrena.–Hautaketa-prozesuaren garapena eta balorazioa.

Hautaketa-prozesua bi deialdietako arau komunek ezartzen dutenaren arabera eginen da.

Laugarrena.–Izangaiei aldi baterako kontrataziorako dei egitea.

Arau hauen arabera dei eginen zaie izangaiei, eta, behar denean, kontratatu: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88. artikuluak eta ondorengoak; 2014ko azaroaren 25ean Gobernu Kontseiluak hartu zuen erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen administrazio araubidearen araberako kontratazioa arautzen duena; eta deialdi honen oinarriak eta aplikatu beharreko gainerako araudiak.

Deia egiteko, kontuan hartuko da, halaber, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriaren 4. atalak ezartzen duena, zeinean arautzen baitira desgaitasuna duten pertsonak Nafarroako Administrazio Publikoko lanpostuetan sartzeko prozedura. Horretarako, % 33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten izangaiek desgaitasuna egiaztatu beharko dute, organo eskudunak horretarako egindako dokumentuaren kopiaren bidez.

II.
DEIALDIA, IZANGAIEN ZERRENDA BAT EGITEKO,
INFORMATIKA ZERBITZUKO OINARRIZKO LANPOSTUKO KUDEAKETARI LANPOSTUAN PRESTAKUNTZARAKO
ZERBITZU BEREZIEN EGOERAN ARITZEKO

Hauek dira deialdia arautuko duten

OINARRIAK

Lehenbizikoa.

Deialdi honen xedea izangai-zerrenda bat egitea da, hautaproben bidez, Informatika Zerbitzuko oinarrizko lanpostuko kudeaketari lanpostua betetzeko (B mailakoa), prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran, Nafarroako Unibertsitate Publikoan sortzen diren beharrei aurre egin ahal izateko.

Bigarrena.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Deialdian onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako funtzionarioa izatea, eta C edo D maila edo multzokoa izatea.

b) Lanpostuan zerbitzu ematen hiru urteko antzinatasuna izatea, gutxienez.

c) Eszedentzian ez egotea, non eta eszedentziak ez duen ezartzen lanpostua erreserbatzeko eskubidea; edo Gobernu Kontseiluaren 2014ko azaroaren 25eko Erabakiaren xedapen iragankorrean adierazitako egoeran egotea -Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako funtzionarioen prestakuntza eta lanbide-hobekuntza arautzen duen erabakia.

c) Honako titulu hauetako bat edukitzea: Gradua, Diploma, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa edo baliokidea, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ordainagiria, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, edo lizentziadun, arkitekto edo ingeniarien edozein titulu ofizial eskuratzera bideratutako ikasketen lehen hiru ikasmailak osorik gaindituta edukitzea, edo aipatu ikasketa horien lehen zikloa, baldin eta lehen ziklo horrek gutxienez 180 kredituko irakastordu kopurua baldin badu.

Atzerrian erdietsitako titulazioak badira, aipatutako egunean izangaiak eskuan izan beharko du homologazioaren egiaztagiria, edo baliokidetzearena, halakorik badago. Baldintza hori ez zaie aplikatuko lanbide arautuen eremuan prestakuntza profesionalaren aitorpena Europako Erkidegoko Zuzenbidearen xedapenen babesean erdietsi duten izangaiei.

2.2. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete behar dira oinarri hauetan ezarritako baldintzak, bai eta hautaketa-prozedurak edo prestakuntza-epeak dirauen bitartean ere.

2.3. Gorago aipatutako baldintzak betetzen dituzten funtzionarioek ezin dute aldi berean parte hartu aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda osatzeko deialdian eta prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran aritzeko izangaien zerrenda osatzeko deialdian.

Hirugarrena.–Hautaketa-prozesuaren garapena eta balorazioa.

Hautaketa-prozesua bi deialdietako arau komunek ezartzen dutenaren arabera eginen da.

Laugarrena.–Prestakuntzako izangaiei dei egitea.

Izangaiei dei eginen zaie eta, behar bada, prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran deklaratuko, honako hauetan ezarritakoaren arabera: 2014ko azaroaren 25ean Gobernu Kontseiluak hartutako erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langile funtzionarioen prestakuntza eta lanbide-hobekuntza arautzen dituena, deialdi honen oinarriak eta aplikatzekoak diren gainerako araudiak.

III.
BI DEIALDIEN ARAU KOMUNAK

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan ezarritakoarekin bat, hautaketa-prozesu honek eragiten dituen argitalpenak, Nafarroako Aldizkari Ofizialari eta Estatuko Aldizkari Ofizialari dagozkionak izan ezik (deialdien oinarriek berariaz aipatutakoak), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webguneko esteka honetan azalduko dira, deialdi honi dagokion aipamenean, eta ez dira baliozkoak izanen bestelako tokietan agertzen direnak:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/iragarki-ohol-elektronikoa/enplegu-publikoa/azl-en-deialdiak?opcion=2

Lehenbizikoa.–Eskabideak aurkezteko epea.

Bi deialdietan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hamar egun baliodunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Bigarrena.–Eskabideak eta dokumentazioa.

A) Aurkezpen telematikoa.

Hautaketa-prozesu honetarako inskripzioa telematikoki egin beharko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez, helbide hauetan:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/kontratazio-zerrendak-osatzeko-hautaprobak?languageId=100001 (aldi baterako kontrataziorako izangaiak), “Hasi tramitea” botoia sakatuz.

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/pruebas-selectivas-formacion?languageId=100001 (prestakuntzarako izangaiak, zerbitzu berezien egoeran), “Hasi tramitea” botoia sakatuz.

“Erantsi fitxategiak” eremuan, dokumentu hauek erantsi beharko dira:

–Lehiaketan parte hartzeko eskabide ofiziala. Helbide hauetan eskura daiteke:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/kontratazio-zerrendak-osatzeko-hautaprobak (aldi baterako kontrataziorako izangaiak).

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/pruebas-selectivas-formacion (prestakuntzarako izangaiak, zerbitzu berezien egoeran).

–Deialdian eskatzen den titulazio akademikoa egiaztatzen duen dokumentazioa.

% 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek, hautaprobak egiteko denbora edo bitartekoak egokitzeko eskatu nahi badute, helbide honetan eskuragarri dagoen eskabidearen bidez adierazi beharko dute:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/kontratazio-zerrendak-osatzeko-hautaprobak

Horretarako, izangaiek beren kondizioa egiaztatu beharko dute, IMSERSOk edo autonomia erkidegoko erakunde eskudunak emandako ziurtagiri baten bidez, edo Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpen baten bidez, zeinak prestazioa jasotzeko eskubidea aitortzen baitu ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia izateagatik. Era berean, zilegi izanen dute eskatutako egokitzapena justifikatzeko komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa ere aurkeztea.

B) Aurkezpen presentziala.

Dokumentazioa telematikoki aurkeztu ezin daitekeen kasuetan baino ez da aurkeztuko presentzialki. Aforoa mugatua egonen da, eta hitzordua eskatu behako da aldez aurretik.

Halako kasuetan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar da dokumentazioa (Arrosadiko campusa, z.g., 31006 Iruña / Tuterako campusa, Tarazonako etorbidea, z.g., 31500 Tutera).

Horretarako, hitzordua eskatu behar da aldez aurretik, behar besteko denboraz, mugatua egonen baita hitzordu kopurua. Hitzordua eskatzeko:

–Iruñean (kokaleku berria, Ikasgelategian): 948169032.

–Tuteran: 948417800.

Hirugarrena.–Izangaien onarpena.

3.1. Behin-behineko zerrendak.

Eskaerak aurkezteko epea igaro eta gero, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak ebazpen bat emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak onesteko, azken horiek baztertzearen zergatiak azalduta, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

Bi deialdien arau komunetako 2.2 oinarriak aipatzen dituen dokumentuak ez aurkezteagatik behin-behinean baztertzea galarazi gabe, eskaera epez kanpo aurkeztea edo eskaerak aurkezteko epea bukatzean kasuan kasuko deialdian eskatzen diren baldintzak ez betetzea baztertzeko arrazoiak izanen dira, eta, gainera, horiek ezin izanen dira zuzendu.

Zerrendan azaldu ez diren izangaiek eta behin-behinean baztertutakoek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean. Aipatutako epean zerrendetan ez agertzearen aurka alegatu eta onartuen zerrendan egoteko eskubidea justifikatzen ez duten edo akatsa zuzentzen ez duten izangaiak behin betiko bazterturik geldituko dira.

Izangai bazterturik ez bada, izangai onartuen zerrendak zuzenean onetsiko dira behin betiko, zerrendan azaldu ez diren izangaiei kalte egin gabe.

3.2. Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioetarako epea iragan eta haiek ebatzi ondoren, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak ebazpena emanen du onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onesteko, eta jendaurrean jartzeko aginduko du. Ebazpen horretan jakinaraziko da noiz eta non eginen den oinarri hauetan aipatzen den hautaproba.

Onartuen behin betiko zerrendan egoteak ez du esan nahi, inola ere, Unibertsitateak aitortzen duenik izangaiek deialdiko oinarrietan eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela. Aurkeztutako dokumentazioa edo Unibertsitatearen eskura dagoena aztertuta, ikusten bada izangairen batek baldintzaren bat ez duela betetzen, bertan behera geldituko dira deialdian parte hartzeak dakartzan eskubide guztiak.

3.3. Izangai onartuen eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin, egin beharreko jakinarazpena egin dela ulertuko da, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluak xedatzen duenarekin.

Laugarrena.–Proba.

4.1. Ebazpen honek onetsi dituen deialdietako hautaketa-prozesua proba baten bidez eginen da; bi zati hauek izanen ditu:

–Lehen zatia: erantzuteko hainbat aukera dituzten galderen zerrenda bat izanen da, eta galdera bakoitzarentzat erantzun bakarra izanen da balioduna. Galderak ebazpen honen II. eranskinean ezarririko gai-zerrendaren A eta B multzoei buruzkoak izanen dira. Huts egindako erantzunek puntuak kenduko dituzte. Proba horrek puntuazio osoaren % 40 balioko du.

–Bigarren zatia: garatu beharreko galderak edo ebazpen honen II. eranskineko gai-zerrendaren B multzoari buruzko kasu praktikoak erantzun behar dira idatziz. Proba horrek puntuazio osoaren % 60 balioko du.

4.2. Proba hasi baino lehen, gehienez zenbat denbora iraunen duen eta huts egindako erantzunek zenbat puntu kenduko dituzten zehaztuko du kalifikazio-epaimahaiak.

Epaimahaiak zilegi izanen du zati bakoitzean lortu beharreko gutxieneko puntuazio bat ezartzea, eta proba hasi baino lehen emanen du horren berri.

4.3. Bazterturik geldituko dira probaren gehieneko puntuazioaren erdia lortzen ez dutenak. Zerrendetan egoteko, izangaiek proba gainditu behar dute.

4.4. Hautaprobarako deialdia dei bakar baten bidez eginen da, eta kalifikazio-epaimahaiak adierazitako tokian eta egunean egon beharko dira izangaiak, jardunak hasteko ezarritako orduan. Deialdi horretara agertzen ez direnak oposiziotik kanpo geldituko dira. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, gidabaimena edo kalifikazio-epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat eraman beharko dute aldean. Nortasuna esandako moduan egiaztatzen ez dutenak oposiziotik kanpo geldituko dira.

4.5. Desgaitasun aitortua izanik eskabidean eskaera egin duten izangaientzat, hautaproba egiteko behar diren denbora eta baliabideetan izan litezkeen egokitzapenak ezarriko dira.

Bosgarrena.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Edurne Barrenechea Tartas, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Garapen Digitaleko errektoreordea.

–Ordezko epaimahaiburua: Miguel Pagola Barrio, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Transformazio Digitalaren Arloko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Carlos Alonso Vega, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Campuseko Zerbitzuen Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: Maite Aguado Ruiz, Teknikaria O.L. (Informatika Zerbitzua).

–Epaimahaikidea: Jesús Carlos Fernández Gómez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erabiltzaileari Laguntzeko Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: Javier Larrea Armañanzas, Teknikaria O.L. (Informatika Zerbitzua).

–Epaimahaikidea: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen ordezkari bat, Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

–Ordezko epaimahaikidea: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen ordezkari bat, Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

–Epaimahaikide idazkaria: Juan Ramón Bastarrica Larrauri, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Informatika Zerbitzuko zuzendaria.

–Ordezko epaimahaikide idazkaria: Francisco Javier Fernández Landa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sistemen eta Komunikazioen Ataleko burua.

Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean jasoko dira kalifikazio-epaimahaiko kideen izenak.

5.2. Administrazio prozedura erkidearen arauetan aipaturiko arrazoiren bat gertatzen denean, kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta horren berri eman deialdia egin duen organoari.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, aipatu egoera horietako bat gertatzen denean.

Baldin eta legeak ezartzen dituen abstentziorako edo errekusaziorako arrazoiak izaten badira, eta epaimahaiaren osaera aldatzen bada, hau jendaurrean jakinaraziko da, onartutako eta baztertutako izangaien zerrendekin batera.

5.3. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da.

Kalifikazio-epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izan dezaten, gutxienez kide guztien gehiengo osoa beharko da. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta epaimahaikide idazkariak edo haien ordezkoek egon behar dute bertan.

5.4. Hautaketa-prozesuak aurrera egin ahala, epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarriak interpretatzetik eta aplikatzetik sortzen diren zalantzak, baita deialdian kontuan hartzen ez diren arazoak konpontzeko behar diren neurriak hartu ere.

5.5. Kalifikazio-epaimahaiak aukera izanen du hautaprobarako aholkulari adituak sartzeko. Aholkulariek beren espezialitate teknikoetan baino ez dute lagunduko.

5.6. Jakinarazpenak egiteko eta bestelako gorabeheretarako, epaimahaiaren egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Kudeaketako eraikina izanen da.

Seigarrena.–Gainditu dutenen zerrenda.

6.1. Hautaketa-prozesua bukatzen denean, Giza Baliabideen Zerbitzuak zerrenda hauek argitaratuko ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean, bereizirik:

A) Aldi baterako kontratazioaren deialdia gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazio osoaren arabera ordenatuta. Deia egiteko salbuespenei dagokienez, Gobernu Kontseiluak 2014ko azaroaren 25eko erabakiaren 8. artikuluan ezartzen duenari jarraituko zaio, hain zuzen, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen administrazio araubidearen araberako kontratazioa arautzen duen erabakian ezarritakoari. Halaber, kontuan hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriaren 4. atalak ezartzen duena, zeinean arautzen baitira desgaitasuna duten pertsonak Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeari buruzko alderdiak.

Puntuazio berdinketarik bada, probaren bigarren zatian puntu gehien erdiesten dutenen alde ebatziko dira. Berdinketak irauten badu, zozketa bakar bat eginen da berdinketa duten izangaien artean. Zozketan ateratzen den pertsonaren deituretatik eta izenetik hasi, eta berdinketa guztiak ebatziko dira deituren alfabeto hurrenkerari jarraikiz. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean jakinaraziko dira zozketaren emaitzak, deialdiaren aipuan.

B) Prestakuntza zerbitzu berezien egoeran egiteko deialdia gainditu duten izangai berrien zerrenda.

Puntuazio berdinketarik bada, probaren bigarren zatian puntu gehien erdiesten dutenen alde ebatziko dira. Berdinketak irauten badu, zozketa bakar bat eginen da berdinketa duten izangaien artean. Zozketan ateratzen den pertsonaren deituretatik eta izenetik hasi, eta berdinketa guztiak ebatziko dira deituren alfabeto hurrenkerari jarraikiz. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean jakinaraziko dira zozketaren emaitzak, deialdiaren aipuan.

6.2. Epaimahaiak Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileari igorriko dizkio arau honek aipatzen dituen zerrendak, onets ditzan, hautaketa-prozesuaren espediente osoarekin batera.

Zazpigarrena.–Izangaien zerrendak.

7.1. Behin betiko zerrendak.

Hautaprobaren espediente osoa jaso eta gero, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen ebazpen baten bidez, bi izangai-zerrenda onetsiko dira hautaprobak gainditzen dituztenekin, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko dira.

7.2. Deia.

Arau honek aipatzen dituen zerrendetan dauden izangaien deia 2014ko azaroaren 25eko Gobernu Kontseiluko erabakiek ezarritakoarekin bat etorriz eginen da –Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen administrazio araubidearen araberako kontratazioa eta administrazioko eta zerbitzuetako funtzionarioen prestakuntza eta lanbide-hobekuntza arautzen duten erabakiak–. Bermatu eginen da, gainera, lehentasuna izanen dutela prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran egonen diren izangaiek aldi baterako kontrataziorako izangaien aldean.

Baldintza hauek betetzen ez dituztenak baztertu eginen dira hautaketa-prozesutik, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen ebazpen baten bidez, eta dagokien deialdian parte hartzetik erator litezkeen eskubide guztiak bertan behera geratuko dira.

Zortzigarrena.–Prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran aritzeko gehieneko denbora.

8.1. Lanpostu bat prestakuntzan betetzea onartzen dutenak arrazoi horrengatik zerbitzu berezien egoeran daudela deklaratuko da, gehienez ere urte bateko aldirako, hasiera batean, eta aldi hori urte bateko aldietan luzatzeko aukera izanen da, gehienez ere sei urte bete arte. Prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran daudela deklaratzeko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak ebazpen bat emanen du, eta aldi jakin baterako izanen da.

8.2. Prestakuntzan sei urteko gehieneko epe hori bete eta gero, langile funtzionarioek automatikoki hasi beharko dute berriz ere zerbitzu aktiboan zerbitzu berezietan deklaratu zituztenean betetzen ari ziren lanpostuan, eta ezin izanen dituzte berriz ere zerbitzu berezietan deklaratu arrazoi beragatik. Izendapen libre bat edo bitarteko izendapen bat izan zuen lanpostu batetik badatoz, amaitutzat joko da egoera.

8.3. Prestakuntza-zerrenda batean baino gehiagotan daudenak sei urte egonen dira gehienez ere guztira prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran.

8.4. Prestakuntzarako zerbitzu berezien egoera, hasierako deklarazioa eta bere luzapen guztiak barne, sei urtetik beherako aldi baterako bada, zerrendan dagokion lekua izanen du berriz ere izangaiak aldi hori bukatzean.

Bederatzigarrena.–Datu pertsonalen babesa.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak langileen kudeaketaren arloan antolatutako prozesuetan parte hartzeak interesdunen datuak tratatzea ekarriko du berekin. Datu horien tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da.

Datuen tratamendua aplikatzekoa zaion araudiari jarraikiz eginen da, hots, Datuak Babesteari buruzko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorrari eta Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz. http://www.unavarra.es webgunean argitaratutako Tratamendu Jardueren Erregistroan kontsulta daiteke nola eginen den tratamendu hori, “GIZA BALIABIDEAK” atalean.

Tratatuko diren datuak batez ere hautaketa-prozesuetako izangaienak eta NUPeko langileenak izanen dira; hauek hain zuzen ere: izena, deiturak, NANa, datu akademikoak eta profesionalak eta, beharrezkoa denean, bankuko datuak eta Gizarte Segurantzakoak, edo ondoren deskribatzen den xedea betetzeko beharrezkoak direnak.

Datuen tratamendua justifikatzen duen xedea hau da: hautaketa-prozedurak, mugikortasunekoak, egoera administratiboak, ziurtagiriak, edo Giza Baliabideen arloan NUPen eskumenekoak diren beste batzuk tramitatzea.

Xede horrek interes publikoa edo botere publikoa legitimatzen du, Datuak Babesteari buruzko Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluak ezartzen duen bezala. Hauek dira oinarri juridikoak, langileei buruzko beste arau batzuen artean: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa.

Datuak tratatzeko jarduerei dagokienez, interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, haiei kontra egiteko eta eramateko. Horretarako, mezu bat bidali behar dute delegado.protecciondatos@unavarra.es helbidera, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 11. artikulutik 18. artikulura bitartekoei jarraikiz. Desadostasunen bat izanez gero, Datuak Babesteko Espainiako Bulegora jo dezakete, https://www.aepd.es/ domeinuaren bidez.

Hamargarrena.–Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarrien aurka eta, orobat, kalifikazio-epaimahaia ez den beste organo batek, oinarriak aplikatzeko, ematen dituen egintzen aurka, zilegi da ondoko errekurtsoetako bat jartzea, indarrean diren arauekin bat etorriz:

a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Kalifikazio-epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

I. ERANSKINA

Gai-zerrenda

A multzoa.

1.–Administrazio publikoen jarduna eta administrazio egintzak (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: II. eta III. tituluak).

2.–Administrazio prozedura erkideari buruzko xedapenak eta egintzak administrazio bidean berrikustea (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: IV. eta V. tituluak).

3.–2001eko abenduaren 21eko Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoa: irakaskuntzak eta tituluak; ikerketa eta ezagutzaren transferentzia; ikasleak; irakasleak; administrazioko eta zerbitzuetako langileak (VI. titulutik X. titulura, biak barne).

4.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egitura eta gobernua (NUPen Estatutuak: I. eta II. tituluak).

B multzoa.

1.–Oinarrizko teknologia: Gailu pertsonalak eta gailu mugikorrak. Gailu pertsonalen konektibitatea. Urrutiko kudeaketarako eta ekipoak klonatzeko sistemak. Urrutiko mahaigainak. Sistema eragileak eta oinarrizko euskarri logikoa: Microsoft, Linux eta Macintosh inguruak. Kode irekiko softwarea: software librearen oinarrizko kontzeptuak eta inguru ofimatikoaren aplikazioak. Lizentzia motak. Mahaigainen birtualizazioa (VDI) eta aplikazioena. Cloud Computing. Hodei pribatuak, publikoak eta hibridoak.

2.–Datu-baseak: Entitatea/erlazioa eredua. Datu-base erlazionalak. Normalizazioa. Osotasun erreferentziala. SQL lengoaia. Datu-baseen administrazioa: Oracle eta MySQL. Dokumentu-kudeatzaileak: Alfresco. Datawarehouse. Erabakiak hartzen laguntzeko sistemak (Business Intelligence).

3.–Programazioaren oinarriak: Datu motak. Programazio egituratua. Programak diseinatzeko patroiak. Objektuetara bideratutako lengoaiak: ezaugarriak. Java programazio-lengoaia. JDBC, Java Beans, JSP orri dinamikoak, J2EE. Web aplikazioen garapena. Iraupeneko frameworkak datu-baseetan: Spring, hibernate. Webgunean etiketatzeko eta argitaratzeko lengoaiak. HTML, XHTML, XML, XSLT. Estilo-orriak. Grapen-inguruak, IDE inguruak, tresnak. Bertsioen eta kudeatzaile nagusien kontrola: git eta azpibertsioa. Garapenerako eta talde-lanerako metodologiak.

4.–Aplikazioen arkitektura: Inplementazio-paradigmak. Aplikazio-zerbitzariak. Eskuragarritasun handia aplikazioetan. Aplikazioen hedapena. Aplikazioen integrazioa eta inguru banatuak. SOAP, WS eta REST. Aplikazioen ezarpena, kudeaketa eta mantentzea. Plataforma anitzeko aplikazioak (PCa, tableta, telefonoa). Webguneen edukien kudeaketa. Gailu anitzetarako aplikazioak: responsive design. Atari korporatiboak. Mugikorretarako programazioaren arkitektura eta paradigmak. Posizionamendua bilaketa-motorretan (SEO).

5.–Laguntza teknikoa eta lankidetza: Laguntza tekniko informatikoa: laguntza motak, gorabeherak kudeatzeko mailak eta sistemak. Lankidetza-tresnak eta talde-lanekoak. Bideokonferentzia-sistemak: komunikazioen dimentsioa eta zerbitzuaren kalitatea, aretoen eta ekipamenduen egokitzapena.

6.–Sareak eta komunikazioak: Kableatu egituratuen sistemak. TDM eta WDM garraio-sareak. LAN eta WLAN sareak. IEEE 802.1, 802.3 eta 802.11 estandarrak. TCP/IP sareak, 4. bertsioa eta 6. bertsioa. Bideratze-protokoloak. Oinarrizko sare-zerbitzuak: DHCP, DNS, NTP. Posta elektronikoko sistemak: SMTP, POP eta IMAP protokoloak. Sareen monitorizazioa eta kudeaketa.

7.–Sistemen administrazioa: Data Center (CPD) deiturikoen kudeaketa. UNIX eta Linux sistema eragileak: administrazioa x86 zerbitzarietan. Birtualizazio-inguruneak eta edukiontzi-sistemak. SAN eta NAS biltegiratze-sistemak. Backup sistemak eta datuak errepikatzekoak. Eskuragarritasun handiko zerbitzarien klusterrak. Eskuragarritasun handiko, hondamendiak konpontzeko eta negozioarekin jarraitzeko estrategiak.

8.–Informazio-sistemen segurtasuna: Sareko segurtasun-sistema: suebakiak, intrusioen aurkako babesa, aplikazioko suebakiak, VPNak. Kriptografia, PKI sistemak eta egiaztapenerako autoritateak. Segurtasun-gorabeheren prebentzioa. Segurtasun-ikuskaritzak. Gorabeheren kudeaketa: azterketa forentsea. Datu pertsonalen babesa, DBEO.

9.–Administrazio elektronikoa: Egiaztagiri eta sinadura elektronikoak. Denboren zigilatzea. Egoitza elektronikoa. Erregistro elektronikoa. Prozedurak. Komunikazioa eta jakinarazpenak.

Oharra: gaiei buruz eskatuko den edukia bat etorriko da deialdi hau argitaratzen den egunean indarrean diren arauekin.

Iragarkiaren kodea: F2104197