64. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Tasen, prezio publikoen eta zergen aldaketa 2021erako. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2021eko urtarrilaren 22ko osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen tasen aldaketa 2021. urterako, spinningeko bizikletak alokatzeko tasa berria sartzeko.

–Spinningeko bizikletak alokatzeko tasa: 5,00 euro hilean bizikleta bakoitzeko.

2021eko tasak, prezio publikoak eta zergak aldatzeko hasierako onespenaren erabakia 2021eko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 8koan, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betikoz onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta haren ondokoetan xedatuari jarraikiz.

Alesbesen, 2021eko martxoaren 2an.–Alkate udalburua, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2104032