60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2021eko urtarrilaren 13an egin osoko bilkura berezian, legezko quoruma zuela, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2021eko aurrekontu orokor eta bakarrean 01/2021 aurrekontu-aldaketaren espedientea, aparteko kreditua baita.

Aurrekontu-aldaketaren erabakiaren hasierako onespena 2021eko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 2an; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki-taulan paratu baitzen.

Hamabost egun balioduneko epea iraganik inork alegaziorik nahiz erreklamaziorik egin gabe, aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. eta 214.2 artikuluak eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua.

Behin betiko onetsitako 01/2021 aldaketa honako hau da:

Aparteko kredituaren espedientea (01/2021)

1.–Gastu goitituak:

0.1500.6.–Irisgarritasun plan integrala idaztea: 18.200 euro.

0.1533 6.–Obrak Olleta kalean: 44.000 euro.

0.1650.6.–Artaxoako errepideko poligonoko argiteria berritzea: 10.000 euro.

0.33311.6.–Kultur etxeko larrialdietako argiak: 20.600 euro.

0.33311.6.–Kultur etxeko ateak automatizatzea: 9.000 euro.

1/0.33703/6.–Gazte Etxeko argiak aldatzea (LED): 14.200 euro.

0.33703.6.–Gazte Etxeko Bero-ponpa ordeztea: 48.400 euro.

0.33801.6.–Zezen-plazako suaren aurkako babesa: 92.000 euro.

0.34201.6.–Ereta kirol klubeko argiak aldatzea (LED): 8.600 euro.

Guztira: 265.000 euro.

Espedientearen finantzaketa:

2.–Diru-sarrera goitituak:

0.7.–Estatuaren dirulaguntza, 2019ko uholdeen ondoriozko obrak: 65.000 euro.

0.7.–Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza, ekonomia sustatzeko - Covid 19: 200.000 euro.

Guztira: 265.000 euro.

Jakinarazten dut orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta bere kontra honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso aurkezten ahal da.

Tafallan, 2021eko otsailaren 25ean.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2103762