59. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Aldaketak ordenantza eta arau fiskaletan, 2021erako. Behin betiko onespena

Larragako Udalak, 2020ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketak egitea zenbait ordenantza eta arau fiskaletan eta/edo horiei dagozkien tarifei buruzko artikulu edo eranskinetan, 2021eko ekitaldian aplikatzeko.

Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2021eko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 11n, eta legeak ezarritako jendaurreko epea iragan da inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsirik gelditu dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarriari jarraikiz. Jarraian ematen da onetsitako aldaketen testua.

Aldatu ez diren gainerako ordenantza eta arau fiskalek indarrean segituko dute, 2020ko ekitaldiko tarifa berberekin.

Larragan, 2021eko otsailaren 23an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

7. ARAU FISKALA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

1997ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 27an. 5. artikulua aldatu (tarifak), eta honela geratzen da:

5. artikulua. Eskubideak honako tarifa hauen arabera bilduko dira:

a) Armairua:

ADIN TARTEAK

IGERILEKUAK, EGUNEKO SARRERAK

INSTALAZIOETARAKO
ABONAMENDUAK
(*)

Urtekoa

Hilabetekoa

15 Egun

30 Egun

2003-2016 artean jaioak

5,00 euro

28,00 euro

14,00 euro

24,00 euro

1956-2002 artean jaioak

5,00 euro

55,00 euro

20,00 euro

39,00 euro

1955ean eta lehenago jaioak

5,00 euro

28,00 euro

14,00 euro

24,00 euro

b) Udala: tarifa bereziak (tramitazioa Udalaren bulegoetan):

Desgaitasuna duten pertsonak (%50 baino gehiago)

%50eko murriztapena adin tarteari dagokion tarifan.

Desgaitasuna duten adingabeak (%50 baino gutxiago)

%50eko murriztapena adin tarteari dagokion tarifan.

Desgaitasuna duten adingabeak (%50 edo gehiago)

Salbuetsirik.

Familia ugariak

Kategoria orokorra (3-5 seme-alaba)

%20ko murriztapena adin tarteari dagokion tarifan, baldin eta familiako kide guztiek egiten badute abonamendua.

Guraso bakarreko familiak

Kategoria orokorra (2-3 seme-alaba)

%20ko murriztapena adin tarteari dagokion tarifan, baldin eta familiako kide guztiek egiten badute abonamendua.

Familia ugariak

Kategoria berezia (5 seme-alaba edo gehiago)

%50eko murriztapena adin tarteari dagokion tarifan, baldin eta familiako kide guztiek egiten badute abonamendua.

Luzaroko langabeak (12 hilabete edo gehiago)

%50eko murriztapena adin tarteari dagokion tarifan, baldin eta familia-unitatean inolako diru-sarrerarik ez badago.

(*) Abonamenduek ahalmena ematen dute igerilekua eta kiroldegia (pilotalekua) urte osoan erabiltzeko (ez bakarrik udako denboraldian igerilekuetan sartzeko).

c) Pilotalekua erabiltzea (kantxa ordu bakoitzeko) eta dutxa zerbitzua:

ERABILTZAILEA

KIROL JARDUERAK

Pilota

Gainerakoak

Abonatua

5,00 euro

10,00 euro

Abonatu gabea

15,00 euro

30,00 euro

d) Argiztapena:

Pilotalekua

2,50 euro orduko

Padel pista

2,00 euro orduko

e) Padel pista erabiltzea (kantxa ordu bakoitzeko) eta dutxa zerbitzua:

Padel pista

8,00 euro orduko

6. ORDENANTZA FISKALA,
EREMU PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO LURZORU,
LURGAIN ETA LURPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN T
ASAK ARAUTZEN DITUENA

1997ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 27an. Ordenantzan eginiko aldaketak honako hauetan argitaratu ziren: 2011ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 17koa; 2014ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 24koa; 2016ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 9koa; eta 2018ko 83. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 2koa.

Xedapen iragankor bat eransten da. Hona haren edukia:

Xedapen iragankorra.–2020ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, eta 2020. eta 2021. urteetan, kendu egiten dira I.3 epigrafean (Tabernetako terrazak) ezartzen diren tasak lurzoruko erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik (mahaiak, aulkiak, beladoreak, barrak, eguzkitakoak, itxiturak eta ostalaritzako jardueretarako baimenduak diren gisako beste elementu batzuk).

Iragarkiaren kodea: L2103160