5. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2182/2020 EBAZPENA, 2020ko abenduaren 17koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, deialdi bat onesten duena Nafarroako Unibertsitate Publikoko Elektronikako Laborategiko zerbitzuetako ofizial izateko lanpostu hutsak (C maila) lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko.

Kontuan izanik Nafarroako Unibertsitate Publikoko Elektronikako Laborategiko zerbitzuetako ofizial izateko lanpostu huts bat dagoela eta behar adinako aurrekontua dagoela.

Kontuan izanik beharrezkoa dela aipatutako lanpostu hutsa betetzea.

Kontuan harturik Gobernu Kontseiluak 2018ko ekainaren 19an hartutako erabaki baten bidez onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Lanpostuak betetzeko Arautegiaren 9.2 artikuluan ezarritakoa, baita Nafarroako administrazio publikoetarako oro har ezarrita dagoena ere.

Ikusirik Langileen Kudeaketa Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Elektronikako Laborategiko zerbitzuetako ofizial izateko lanpostu hutsak (C maila) lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, baita bere oinarriak ere.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Giza Baliabideen Zerbitzuari eta izendatutako epaimahaikideei aditzera ematea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko abenduaren 17an.– Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ELEKTRONIKAKO LABORATEGIKO ZERBITZUETAKO OFIZIAL IZATEKO LANPOSTU HUTSAK LEKUALDATZE-LEHIAKETAREN BIDEZ BETETZEKO DEIALDIAREN OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

Deialdi honen xedea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Elektronikako Laborategiko zerbitzuetako ofizial izateko lanpostu hutsak (C maila) lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzea da.

2.–Arau aplikagarriak.

Merezimendu-lehiaketa hau arautzeko, honako hauek hartuko dira kontuan: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Lanpostuak betetzeko Arautegia, Gobernu Kontseiluak 2018ko ekainaren 19an onetsia; Unibertsitateko kudeatzailearen 2019ko urtarrilaren 15eko 58/2019 Ebazpena, mugikortasun mapa onesten duena aipatu arautegia osatzeko; Unibertsitateen G9 Taldeko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Mugikortasun Hitzarmena; 1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duena; Nafarroako Administrazio Publikoetan Langileen Lanpostuak betetzeko Arautegia, 1985eko azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsia; deialdi honen oinarriak, eta aplikatzekoak diren gainerako araudi guztiak.

3.–Argitalpenak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, deialdi honen ondoriozko argitalpen eta komunikazioak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoan eginen dira (https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/iragarki-ohol-elektronikoa/enplegu-publikoa/azl-en-deialdiak?submenu=yes), eta hortik kanpokoek ez dute inolako baliorik izanen, oinarri hauetan espresuki adierazten direnen kasuan izan ezik.

4.–Lanpostu hutsak.

4.1. Deialdiko lanpostu hutsak II. eranskinean ageri dira.

4.2. Zilegi da deialdi honetako lanpostuen hasierako kopurua handitzea, epaimahaiak deialdia egin duen organoari izangaien zerrenda (lortutako puntuen hurrenkeraren araberakoa) igortzen dion egunean hutsik dauden lanpostuak gehituta.

4.3. Halaber, zilegi da aipatutako lanpostuak deialditik kanpo uztea zerbitzu aktibora itzuli direnei edo burutza bat utzi duten langile finkoei esleitu zaizkielako, edo ordenamenduan ezarritako beste edozein arrazoirengatik.

4.4. Gainera, lehiaketan lanpostu berria lortzen duten izangaiek hutsik uzten dituzten lanpostuak ere beteko dira lehiaketa honetan. Aurrekoa gorabehera, izangaiek lekualdatze-lehiaketan lanpostua lortuta hutsik uzten dituzten lanpostuak bete beharrekoak ez badira, “iraungitzeko” lanpostuak direlako edo antolamendu-arrazoiak direla-eta, ez dira eskainiko.

4.5. Hizkuntzen ezagutza-maila nahitaezko eskakizuna duten lanpostuetarako, oinarri hauetan ezarri bezala frogatu beharko da.

5.–Izangaiek bete beharrekoak.

5.1. Merezimendu-lehiaketa honen xede diren lanpostuetako bat betetzeko prozesuan parte hartzen dutenek baldintza hauek bete behar dituzte eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta esleitutako lanpostuaz jabetzen diren arte:

a) Nafarroako Unibertsitate Publikoko edo G9 Taldeko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Mugikortasun Hitzarmena sinatu zuten unibertsitateetakoren bateko langile funtzionarioa izatea, bere administrazio-egoera zein den kontuan hartu gabe.

b) Lanpostu hutsen maila bereko lanpostua edukitzea.

c) Elektronikako Laborategiko zerbitzuetako ofizial izateko lanpostuan aritzeko izendatua izatea.

5.2. Ingelesez edo euskaraz jakitea nahitaezko baldintza duten lanpostu hutsetan aritzeko, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren (HEEEB) C1 mailaren edo handiagoaren egiaztagiri edo titulu bat eduki behar da.

5.3. Beharrezko hautaprobak gainditu ondoren Nafarroako Unibertsitate Publikoan sartzen diren langileek, beren lanpostuak nahitaezkoa badu euskara edo Europako Erkidegoko beste hizkuntza bat jakitea, hizkuntza hori nahitaezkoa duten lanpostu hutsen artean baino ezin izanen dute aukeratu.

Hala ere, eskatzen den hizkuntza zein den kontuan hartu gabe, hautaproben emaitzek bidea ematen badiote interesdunari eskakizun hori ezarria ez duen lanpostu bat eskuratzeko, ez da baldintza hori aplikatuko.

5.4. Zerbitzu, atal, bulego edo aurrekoekin parekatutako unitate baten buru izan, eta deialdi honetan eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztenek lekualdatze lehiaketan parte hartzeko aukera izanen dute. Prozedura honetan esleitutako lanpostuaz jabetzeak berekin ekarriko du zerbitzuko, ataleko, bulegoko edo aurrekoekin parekatutako unitate baten buru izateari uztea.

5.5. Lanpostua gorde gabe borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian dauden funtzionarioak, lehiaketan parte hartu eta deialdiko betekizun guztiak betetzen badituzte, berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan, eta lanpostu bat behin betikoz esleituko zaie.

5.6. Behin-behinean lanpostu huts bati atxikita berriz ere zerbitzu aktibora itzuli diren langileek nahitaez aurkeztu behar dute lekualdatze-lehiaketa honetara, behin betiko destinoa eslei dakien.

6.–Eskaerak.

6.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun natural igaro ondoren bukatuko da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

6.2. Eskaeraren aurkezpena.

Lekualdatze-lehiaketa honetarako inskripzioa telematikoki egin beharko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez, https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/instancia-general helbidean, “Hasi tramitea” botoia sakatuz.

“Erantsi fitxategiak” eremuan, izangaiek 5. oinarrian aipatzen diren betekizunen eta I. eranskinean zerrendatzen diren merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte, aipatu dokumentazioa jada Nafarroako Unibertsitate Publikoak duenean izan ezik; hala bada, eskabidean adierazi beharko da. Nolanahi ere, Giza Baliabideen Zerbitzuak ez baditu aipatu dokumentuak lortzen, zilegi izanen du horiek eskatzea izangaiei.

Zehazki, ezein kasutan ez dira aurkeztu beharko administrazio publikoetan emandako zerbitzuak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak jada aitortuak baditu. Lehiatzaile bakoitzaren espedientean jasoko dira zuzenean, eta epaimahaiari emanen zaizkio barema ditzan.

7.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

7.1. Eskabideak aurkezteko epea igaro eta gero, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak ebazpen bat emanen du deialdi hauetan onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendak onesteko.

Behin-behinean baztertu dituzten edo aipatu ez dituzten izangaiek, behin-behineko zerrenda argitaratu eta ondorengo 5 egun naturaleko epean, zilegi dute erreklamazioak aurkeztea eta, akatsik baldin badago, haiek zuzentzea. Aipatutako epean zerrendetan ez agertzearen aurka alegatu eta onartuen zerrendan egoteko eskubidea justifikatzen ez duten edo akatsa zuzentzen ez duten izangaiak behin betiko bazterturik geldituko dira.

Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda.

7.2. Erreklamazioetarako epea iragan eta haiek ebatzi ondoren, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak ebazpena emanen du onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onesteko.

Hautaprobetako onartuen behin betiko zerrendan egoteak ez du esan nahi, inola ere, Unibertsitateak aitortzen duenik izangaiek deialdiko oinarrietan eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela. Aurkeztutako dokumentazioa edo Unibertsitatearen eskura dagoena aztertuta, ikusten bada izangairen batek ez daukala eskatzen diren betekizunetakoren bat, deialdian parte hartzeak dakartzan eskubide guztiak bertan behera geratuko dira.

7.3. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin, egin beharreko jakinarazpena egin dela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluak xedatzen duenarekin bat etorriz.

8.–Epaimahai kalifikatzailea.

8.1. Honako hauek osatuko dituzte deialdiko lanpostu bakoitzaren merezimendu-lehiaketak kalifikatu behar dituzten epaimahaiak:

–Epaimahaiburua: Marta Benito Amurrio, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Saileko zuzendaria.

Ordezko epaimahaiburua: Javier León Iriarte, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Saileko zuzendariordea.

–Epaimahaikidea: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen ordezkari bat, Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Ordezko epaimahaikidea: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen ordezkari bat, Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

–Epaimahaikide idazkaria: Amaya Pérez Ezcurdia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Proiektuetako irakasle titularra.

Ordezko epaimahaikide idazkaria: Fernando Jiménez Lorente, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Langileria Kudeatzeko Ataleko burua.

8.2. Administrazio prozedura erkidearen arauetan aipaturiko arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta horren berri eman deialdia egin duen organoari. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, aipatu egoera horietako bat gertatzen denean.

8.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren arauen interpretazioan eta aplikazioan sortzen diren zalantzak.

8.4. Epaimahaiak sei hilabete izanen ditu gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik kontatzen hasita, lehiaketaren atalen balorazioak egiteko.

8.5. Jakinarazpenak egiteko eta bestelako gorabeheretarako, epaimahaiaren egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Kudeaketako eraikina izanen da.

9.–Merezimenduak.

9.1. Elementu hauek baloratuko dira, gehieneko puntuazioa berrogei duen eta honela banatuta egonen den eskala batean:

a) Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak: hogeita hamar puntu gehienez.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa: hamar puntu gehienez.

Aurreko apartatuetan adierazitako puntuazioari hizkuntzak jakiteari dagokion balorazioa gehituko zaio.

9.2. Aurreko apartatuan aipatzen diren elementuak deialdi honen I. eranskinean ezarritako merezimenduen baremoarekin bat baloratuko dira.

9.3. Epaimahaiak inola ere ez du onartuko izangaiek alegatu ez duten edo agirien bidez frogatu ez duten merezimendurik, eta ezin izanen du atal bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman. Epaimahai kalifikatzaileak edozein unetan du aukera azalpenak eta datu osagarriak eskatzeko, izangaiek garaiz eta forman alegatu eta frogaturiko merezimenduen gainean.

9.4. Izangaiek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Berdinketak jarraitzen badu, izangai zaharrenaren alde ebatziko da.

9.5. Merezimenduen kalifikazioa amaiturik, parte-hartzaileek lortutako puntuazioak argitaratuko ditu epaimahaiak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du interesdunek eskubidez dagokiena alegatu dezaten beren merezimenduen balorazioaren inguruan.

9.6. Egin diren erreklamazioak ebatzi ondoren, epaimahai kalifikatzaileak behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu, eta izangaien zerrenda Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileari bidaliko dio, lortutako puntuazioaren arabera ordenatua, espediente osoarekin batera.

10.–Lanpostu hutsen aukeraketa, esleipena eta jabetza hartzea.

10.1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileei lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldi publikora deituko zaie Nafarroako Unibertsitate Publikoaren intranetean argitaratuko den iragarki baten bidez.

Giza Baliabideen Zerbitzuari emanen zaio lanpostu hutsen aukeraketa prozesua kudeatzeko ardura.

10.2. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Lanpostuak betetzeko Arautegiak ezarritakoarekin bat etorriz, izangaiek ezin izanen dituzte beren atalari atxikitako lanpostu hutsak aukeratu, campusa edo lanaldia aldatzea ekartzen duen kasuetan izan ezik.

10.3. Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileek lanpostu hutsak aukeratzen bukatutakoan, gainerako lanpostu hutsak G9 Taldeko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Mugikortasun Hitzarmena sinatu zuten beste unibertsitateetako langileei eskainiko zaizkie.

10.4. Lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldira joaten ez direnek galdu eginen dituzte lehiaketan parte hartzeko eskubide guztiak.

10.5. Behin lanpostu hutsa aukeratuta, ezin izanen zaio uko egin.

10.6. Lanpostu hutsen aukeraketa bukatuta, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak, ebazpen baten bidez, dagokien lanpostua esleituko die izangaiei, eta hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratu dadila aginduko du.

Argitalpen hori gauzatuta, egin beharreko jakinarazpena egin dela ulertuko da, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluak xedatzen duenarekin bat etorriz.

10.7. Esleipenari buruzko ebazpena argitaratu ondoko hamar egun balioduneko epean hartu beharko dute izangaiek esleitu zaien lanpostuaren jabetza, non eta ebazpen horrek ez duen jabetza hartzeko beste data bat ezartzen.

11.–Lansariak.

Lekuz aldatzen diren langileek xedapen indardunek esleitzen dizkieten lansariak jasoko dituzte.

12.–Datu pertsonalen babesa.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak langileen kudeaketaren arloan antolatutako prozesuetan parte hartzeak interesdunen datuak tratatzea ekarriko du berekin. Datu horien tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da.

Datuen tratamendua aplikatzekoa zaion araudiari jarraikiz eginen da, hots, Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorrari eta Datu Pertsonalak Babesteko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz. http://www.unavarra.es webgunean argitaratutako Tratamendu Jardueren Erregistroan kontsulta daiteke nola eginen den tratamendu hori, “Giza Baliabideak” atalean.

Tratatuko diren datuak batez ere hautaketa prozesuetako izangaienak eta NUPeko langileenak izanen dira; hauek hain zuzen ere: izena, deiturak, NANa, datu akademikoak eta profesionalak eta, beharrezkoa denean, bankuko datuak eta Gizarte Segurantzakoak, edo ondoren deskribatzen den xedea betetzeko beharrezkoak direnak.

Datuen tratamendua justifikatzen duen xedea hau da: hautapen prozedurak, mugikortasunekoak, egoera administratiboak, ziurtagiriak, edo Giza Baliabideen arloan NUPen eskumenekoak diren beste batzuk tramitatzea.

Xede horrek interes publikoa edo botere publikoa legitimatzen du, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluak ezartzen duen bezala. Hauek dira oinarri juridikoak, langileei buruzko beste arau batzuen artean: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 2015eko urriaren 30ekoa, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, 1993ko abuztuaren 30ekoa.

Datuak tratatzeko jarduerei dagokienez, interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, haiei kontra egiteko eta transferitzeko. Horretarako, mezu bat bidali behar dute delegado.protecciondatos@unavarra.es helbidera, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 11. artikulutik 18. artikulura bitartekoei jarraikiz. Desadostasunen bat izanez gero, Datuak Babesteko Espainiar Agentziara jo dezakete, https://www.aepd.es/ domeinuaren bidez.

13.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, haren oinarrien aurka eta beroriek aplikatzeko egintzen aurka, epaimahaiak egindakoak ez direnean, zilegi da ondoko errekurtsoetako bat jartzea, arau indardunekin bat etorriz:

a) Aukerako berraztertze-errekurtsoa errektorearen aurrean, hilabeteko epean, aurkatutako erabakia jakinarazi edo iragarri eta biharamunetik aurrera.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, bi hilabeteko epean, aurkatutako erabakia jakinarazi edo iragarri eta biharamunetik aurrera.

Epaimahai kalifikatzaileak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

I. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak: 30 puntu gehienez.

Administrazio publikoetan emandako zerbitzuen balorazioa egiteko, dagokion deialdia argitaratzean aitortutako antzinatasuna hartuko da aintzat, eta urte bakoitzak puntu bat balioko du.

Oharra a) atalari buruz: urte kopurua osoa ez bada, zerbitzualdiari proportzioan dagokion puntuazioa esleituko zaio.

b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk: 10 puntu gehienez.

Oharra b) atalari buruz: atal honetan, deialdiko lanpostuarekin zerikusia duten merezimenduak besterik ez da aintzat hartuko.

b.1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza-jardueretan parte hartu izana: 0,10 puntu kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu); 7 puntu gehienez ere.

Oharrak b.1) atalari buruz:

1. Baloratu beharreko prestakuntza-jardueretako ikastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Ikastorduen kopurua adierazten ez duten ziurtagiriak kreditu batekotzat hartuko dira.

3. Ikasturte bateko iraupena adierazten duten ziurtagiriak 12 kreditukotzat hartuko dira.

4. Puntuazio berarekin baloratuko da prestakuntza-jardueretan parte hartu izana baldin eta, erakunde antolatzailearen baldintzak bete ez arren, Administrazioaren aginduz egin badira edo Administrazioak baliozkotu baditu. Horien artean espresuki sartuko dira sindikatuek administrazio publikoen Etengabeko Prestakuntza Akordioen barruan antolatutakoak.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, nola unibertsitarioak hala unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.

b.2) Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztu izana, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egin izana eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratu izana: 2 puntu gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, betiere kontuan harturik lana edo jarduera bakarka edo taldean egina den eta biltzarrak edo argitalpenak nolako maila duen, hots, lokala, eskualdekoa, nazionala edo nazioartekoa.

b.3) Sektore publikoan prestakuntza saioak antolatzea edo halakoetan irakasle aritzea: puntu bat gehienez ere, epaimahai kalifikatzaileak baloratu beharrekoa jardueren iraunaldiaren arabera.

c) Puntuazio gehigarria hizkuntzak jakiteagatik.

c.1) Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik. Bakoitzarengatik gehienez ere 2 puntu emanen dira.

c.2) Euskara jakiteagatik, gehienez ere 2,76 puntu.

Oharrak c) atal osoari buruz:

1. Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren baliokidea den ezagutza-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri bat duenak gehieneko balorazioa eskuratuko du.

2. Titulazio edo ziurtagiri hori ez badu, gehieneko puntuazioaren 1/5 emanen zaio Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 mailaren baliokidea den titulu edo ziurtagiri bat duenari, 2/5 A2 mailaren baliokidea duenari, 3/5 B1 mailaren baliokidea duenari, eta 4/5 B2 mailaren baliokidea duenari.

II. ERANSKINA

Lanpostu hutsak: Elektronikako Laborategiko Zerbitzuetako Ofizialak

ZK.

LANPOSTUA

ATALA

LANALDIA

HIZKUNTZA

CAMPUSA

522

Laborategiko Zerbitzuetako Ofiziala

Irakasleen Gaietarako Errektoreordetza

-- / Zientzien Saila / Laborategiari Laguntzeko Unitatea

LZ

Iruñea

Iragarkiaren kodea: F2015971