48. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

168/2021 EBAZPENA, 2021eko otsailaren 2koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onetsi egiten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan Komunikazioko oinarrizko lanpostuko teknikari izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Gobernu Kontseiluak 2019ko abenduaren 13an hartutako erabaki baten bidez (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2019ko abenduaren 24koa) onetsi zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen 2019ko lan publikoaren eskaintza, eta han, besteak beste, Komunikazioko oinarrizko lanpostuko teknikari izateko bi lanpostu jaso ziren, funtzionarioen araubidekoak (A maila).

Lan publikoaren eskaintza hori Estatuaren 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19. artikuluaren Bat.9 apartatuan ezarritakoa aplikatuz onetsi zen. Izan ere, apartatu horretan tasa gehigarri bat baimentzen da aldi baterako enplegua egonkortzeko, eta tasa horretan egiturazko lanpostuak sartzen dira, baldin eta aurrekontuan zuzkituta badaude eta aldi baterako beteta egon badira, etenik gabe, 2017ko abenduaren 31ren aurreko hiru urteetan gutxienez ere. Sektore eta kolektibo jakin batzuetako lanpostuak sartzen dira hor, besteak beste unibertsitate publikoetako administrazioko eta zerbitzuetako langileenak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluaren 2020ko irailaren 18ko erabakiaren bidez, arautu egin zen Unibertsitatean aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuen garapena. Erabaki horretan ezartzen denez, Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordean ordezkatuak dauden erakunde sindikalekin lortutako akordioarekin bat etorriz, oposizio-lehiaketaren sistemaren bidez eginen dira Estatuaren 2018ko Aurrekontu Orokorren 6/2018 Legean, uztailaren 3koan, ezarritako egonkortze-tasa aplikatuz lan publikoaren eskaintzan sartzen diren funtzionario-lanpostuetarako hautaketa-prozesuak. Oposizioak guztizko puntuazioaren %70 balioko du, eta baztertzailea izanen da; lehiaketak, berriz, %30 balioko du, eta honako merezimendu objektibo hauek kalifikatzeko balioko du, izangaiek behar bezala egiaztatu beharko dituztenak:

a) Merezimendu profesionalak (emandako zerbitzuak).

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa.

c) Hizkuntzen ezagutza.

Aipatutako erabakian garatzen dira atal horiek, baita halako hautaketa-prozesuetan aplikatzekoa den merezimenduen baremoa ezarri ere.

Aurreko guztia kontuan izanik, bidezkoa da Nafarroako Unibertsitate Publikoan Komunikazioko oinarrizko lanpostuko teknikari izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onestea, baita bere oinarriak ere.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Unibertsitate Publikoan Komunikazioko oinarrizko lanpostuko teknikari izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onestea, baita bere oinarriak ere.

Bigarrena.–Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Giza Baliabideen Zerbitzuari eta Komunikazio Atalari aditzera ematea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko otsailaren 2an.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

KOMUNIKAZIOKO OINARRIZKO LANPOSTUKO TEKNIKARI IZATEKO 2 LANPOSTU OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO DEIALDIA

Hauek dira deialdia arautuko duten

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen helburua Nafarroako Unibertsitate Publikoan Komunikazioko oinarrizko lanpostuko teknikari izateko 2 lanpostu (funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak) oposizio-lehiaketa bidez betetzea da. Oinarri hauen II. eranskinean ageri da zein diren lanpostuen zenbakia, baldintzak eta lantokia.

1.2. Txanda hauetan banatuko dira 2 lanpostu hutsak:

–Lanpostu bat txanda librean.

–Lanpostu bat igoera-txandan.

1.3. Igoera-txandako lanpostu hutsa bete gabe gelditzen bada izangaiek hautaprobak gainditzeko eskatutako gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako, lanpostu hori txanda librera pasatuko da.

Bestalde, igoera-txandan dauden lanpostu hutsak baino izangai gehiagok gainditzen badute, txanda hori gainditu baina lanposturik gabe gelditzen direnek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak betetzeko, txanda horretako izangaiekin lehian, lortutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, deialdi honen 2.1.2 oinarrian eskatzen diren baldintza bereziak betetzen ez dituzten igoera-txandako izangaiak ere txanda libreko lanpostu hutsera aurkezten ahalko dira, aurreko paragrafoan adierazitako moduan, 10.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko epea amaitzen den unean.

1.4. Halaber, deialdi honen xedea hautaketa-prozeduran lanposturik lortzen ez dutenekin aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzea da, deialdi honen 12. oinarrian xedatutakoarekin bat.

1.5. 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa–, hautaketa-prozesu honek eragiten dituen argitalpenak, Nafarroako Aldizkari Ofizialari eta Estatuko Aldizkari Ofizialari dagozkionak izan ezik (deialdien oinarriek berariaz aipatutakoak), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webguneko esteka honetan azalduko dira, deialdi honi dagokion aipamenean, eta ez dira baliozkoak izanen bestelako tokietan agertzen direnak:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/tablon-electronico/empleo-publico/convocatorias-pas?opcion=3

2.–Baldintzak.

2.1. Oposizioan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa.

Halaber, Espainiako, Europar Batasuneko estatuetako eta aipatu nazioarteko tratatuak aplikatzen diren eremuko estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek har dezakete parte, betiere zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartzeko aukera dute, zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteta edukitzea, eta nahitaezko erretirorako gehieneko adina beteta ez edukitzea.

c) Informazio eta/edo Komunikazio Zientzietako espezialitateetako baten lizentziatura edo gradua edo haren baliokidea edukitzea, edo, bestela, titulua erdiesteko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, baliokidetasun-ziurtagiria edo, bestela, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

d) Bai euskarako C1 maila eta bai ingeleseko B1 maila egiaztatzea, horiek frogatzen dituzten titulu edo ziurtagirien bidez.

e) Dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoak edukitzea.

f) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiakoa ez beste nazionalitatea dutenek ere diziplina-zehapen edo zigor-kondenaren bidez beren estatuetako funtzio publikoan aritzeko gabetuta ez daudela egiaztatu beharko dute.

g) Deialdi honetan parte hartzeko ezarritako tasa ordainduta izatea, edo ordaintzetik salbuetsita dagoela edo hobariren bat dagokiola frogatzea.

2.1.2. Igoera-txandako izangaientzako baldintza espezifikoak:

Igoera-txandako izangaiek, aurreko apartatuan adierazitako baldintzez gain, honako hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa izatea eta lanpostuz igotzeko erabili nahi den jatorrizko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun onartua izatea.

2.2. Baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean bete beharko dira, lanpostuaz jabetu arte.

Salbuespen modura, igoera-txandako izangaiei dagokienez, borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egoteari buruzko baldintza hori eskabideak aurkezteko epea amaitzen den unean eta 10.2 oinarrian ezarritako agiriak aurkezteko epea amaitzen den unean bete beharko da, lanpostuaz jabetu arte.

2.3. Baldintza horiek deialdi honen oinarrietan zehazten den unean egiaztatu beharko dituzte izangaiek.

3.–Eskaerak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egun baliodun igaro ondoren bukatuko da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. “Estatuko Aldizkari Ofizialean” ere argitaratuko da deialdia. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Eskaeraren aurkezpena.

3.2.1. Kasu guztietan, hautaketa-prozesuan parte hartzeko, helbide honetan dagoen eskabidea erabili beharko da:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/azl-oposizio-lehiaketa

3.2.2. Hautaketa-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dute eskaera, helbide honetako “Hasi tramitea” botoian:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/azl-oposizio-lehiaketa

Horretaz gainera, zilegi da eskaerak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistro Orokorrean aurkeztea (Arrosadiko campusa, z.g., 31006 Iruñea / Tuterako campusa, Tarazonako etorbidea, z.g., 31500 Tutera), edo Estatuaren Administrazio Orokorreko erregistroetan, autonomia-erkidegoetako administrazioetako eta administrazio lokala osatzen duten erakundeetako erregistroetan, posta-bulegoetan edo Espainiak atzerrian dituen kontsuletxeetan edo ordezkaritza diplomatikoetan.

Eskaera posta-bulego batean aurkeztekotan, gutun-azal irekian eginen da, posta-zerbitzuko langileak data eta zigilua jar ditzan ziurtatu eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora bidali baino lehen.

3.3. Igoera-sistema aukeratu nahi duten izangaiek eskabidearen “Sarbidea” atalean adierazi beharko dute. Atal hori markatu ezean, izangaiak sarbide libreko sistema orokorrean onartuko dira ofizioz, betiere gainerako baldintzak betetzen badituzte.

3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak.

Behar bezala betetako eskaerarekin batera, dokumentazio hau aurkeztuko da:

a) Izangaiaren Nortasun Agiri Nazionalaren edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna ziurtatzeko agiri baliokide baten fotokopia.

b) Deialdian eskatutako titulazioaren edo hura lortzeko eskubideak ordaindu izana frogatzen duen ordainagiriaren kopia, eta bai euskarako C1 maila bai ingeleseko B1 maila egiaztatzen dituzten tituluen edo ziurtagirien kopia.

c) Parte hartzeko eskubidearen tasa ordaindu izanaren egiaztagiria, edo 4.2.b) oinarrian aipatzen den ordainketaren salbuespenaren egiaztagiriak.

d) %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek, hautaprobak egiteko denbora edo bitartekoak egokitzeko eskatu nahi badute, helbide honetan eskuragarri dagoen eskabidearen bidez adierazi beharko dute:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/azl-oposizio-lehiaketa

Horretarako, eta tasaren ordainketatik salbuetsita gelditzeari buruzko 4.2.a) oinarrian ezarritakoari begira, izangaiek beren kondizioa egiaztatu beharko dute, IMSERSOk edo autonomia-erkidegoko erakunde eskudunak emandako ziurtagiri baten bidez, edo Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpen baten bidez, zeinak prestazioa jasotzeko eskubidea aitortzen baitu ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia izateagatik. Era berean, zilegi izanen dute eskatutako egokitzapena justifikatzeko komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa ere aurkeztea.

3.5. Eskaeran atzematen diren akats materialak edo egitatezko akatsak edonoiz konpontzen ahalko dira, ofizioz edo interesdunak hala eskatuta.

4.–Tasa.

4.1. Hautaketa-prozesua egiteko behar diren zerbitzuak emateagatik ordaindu beharreko tasa 41,60 eurokoa izanen da.

Zenbateko hori Nafarroako Rural Kutxako ES16 3008 0001 18 0700190523 kontu korrontean sartuko da, eskudirutan zein transferentzia bidez, eta, frogagirian, izangaiaren izena eta “NUPeko oposizioa: Komunikazioko OLko teknikaria” identifikazioa agertuko dira.

4.2. Tasak ordaintzetik salbuetsita egonen dira:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenak.

b) Hautaproben deialdiaren iragarkia argitaratu baino lehenago gutxienez hilabete batez lan-eskatzaile moduan inskribaturik egon direnak, betiere izena emateko epean inolako lan-eskaintza egokiri uko egin ez badiote, eta sustapen, prestakuntza edo birmoldaketa profesionaleko ekintzetan parte hartzeari uko egin ez badiote salbu eta justifikaturiko arrazoiengatik. Halaber, beharrezkoa da lanbide arteko gutxieneko lansaritik goragoko errentarik ez izatea hilabetean.

Honela egiaztatuko da zirkunstantzia hori:

–Enplegu-eskatzaile gisa izena emateari dagokionez, behar den Enplegu Bulegoak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da. Ziurtagiri horretan, eskatzailea zein egunetan inskribatu den adieraziko da, eta berariaz adieraziko da inskripzioak iraun bitartean ez duela enplegu-eskaintza egokirik baztertu, eta ez diola uko egin sustapen, prestakuntza edo birmoldaketa profesionaleko ekintzetan parte hartzeari, arrazoi justifikatuak zeudenean izan ezik.

–Lanbide arteko gutxieneko soldata baino hileko errenta handiagorik ez duela egiaztatzeko, interesdunak erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du, dela deialdiaren aipuan agertzen den eredua aurkeztuta, dela deialdian parte hartzeko eskabidean bertan horretarako dagoen eremuan formulatuta.

4.2. Salbuespenaren arrazoia egiaztatzen ez bada, eskaerak aurkezteko ezarritako epearen barnean tasa ez ordaintzeak izangaia baztertzea ekarriko du, eta hau konpondu ezin daitekeen baldintza da.

4.3. Azterketa-eskubidearen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskaera garaiz eta forman aurkeztu beharra.

5.–Izangaien onarpena.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak ebazpen bat emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak onesteko, azken horiek baztertzeko zergatiak azalduta, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

5.2. 3.4 oinarrian aipatzen diren dokumentuak ez aurkezteagatik behin-behinean baztertzea galarazi gabe, ezin zuzendu daitezkeen baztertzeko arrazoiak hauek izanen dira: eskaera epez kanpo aurkeztea, deialdian eskatutako baldintzak ezarritako epean ez betetzea eta tasa epean ez ordaintzea.

5.3. Zerrendan azaldu ez diren izangaiek eta behin-behinean baztertutakoek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean. Aipatutako epean zerrendetan ez agertzearen aurka alegatu eta onartuen zerrendan egoteko eskubidea justifikatzen ez duten edo akatsa zuzentzen ez duten izangaiak behin betiko bazterturik geldituko dira.

5.4. Erreklamazioetarako epea iragan eta haiek ebatzi ondoren, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak ebazpena emanen du onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

5.5. Onartuen behin betiko zerrendan egoteak ez du esan nahi, inola ere, Unibertsitateak aitortzen duenik izangaiek deialdiko oinarrietan eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela. Aurkeztutako dokumentazioa edo Unibertsitatearen eskura dagoena aztertuta, ikusten bada izangairen batek baldintzaren bat ez duela betetzen, bertan behera geldituko dira deialdian parte hartzeak dakartzan eskubide guztiak.

5.6. Egozten ahal zaizkien arrazoiengatik izangaiak baztertzen direnean, ez da tasa itzuliko.

5.7. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin, egin beharreko jakinarazpena egin dela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluak xedatzen duenarekin bat etorriz.

6.–Epaimahai kalifikatzailea.

6.1. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legean kide anitzeko organoei buruz xedatutakoak arautuko du epaimahai kalifikatzailea, eta, subsidiarioki, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kide Anitzeko Organoen Funtzionamendurako Erregelamendu Orokorra onesten duen 2018ko apirilaren 24ko Gobernu Kontseiluaren Erabakiak.

6.2. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuetako 111. artikuluan xedatutakoarekin bat, honako hauek osatuko dute epaimahai kalifikatzailea:

–Epaimahaiburua: errektorea edo hark eskuordetutako pertsona.

Ordezko epaimahaiburua: errektoreak izendatutako pertsona.

–Epaimahaikidea: kudeatzailea edo hark eskuordetutako pertsona.

Ordezko epaimahaikidea: kudeatzaileak izendatutako pertsona.

–Epaimahaikidea: Nafarroako Foru Komunitateko beste administrazio publiko batzuetako edo Estatuko beste unibertsitate publiko batzuetako kide bat.

Ordezko epaimahaikidea: Nafarroako Foru Komunitateko beste administrazio publiko batzuetako edo Estatuko beste unibertsitate publiko batzuetako kide bat.

–Epaimahaikidea: Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langile bat, maila bereko funtzionarioen artetik zozketaz izendatua.

Ordezko epaimahaikidea: Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langile bat, maila bereko funtzionarioen artetik zozketaz izendatua.

–Epaimahaikide idazkaria: Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langile bat, Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Ordezko epaimahaikide idazkaria: Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langile bat, Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean jasoko dira epaimahai kalifikatzaileko kideen izenak.

6.3. Epaimahai kalifikatzailea hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da.

Epaimahai kalifikatzailearen eraketak eta jardunak balio izan dezaten, gutxienez kide guztien gehiengo osoa beharko da.

Epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta epaimahaikide idazkariak edo haien ordezkoek egon behar dute bertan.

6.4. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluak ezartzen duen arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahai kalifikatzaileko kideek uko egin beharko diote parte hartzeari, eta horren berri eman deialdia egin duen organoari. Halaber, lege horren 24. artikuluak ezartzen duenaren arabera, izangaiek zilegi dute epaimahai kalifikatzaileko kideak errekusatzea aipatutako egoera horietakoren bat gertatzen denean.

Abstentzioa edota errekusazioa dela-eta epaimahaiaren osaeran gertatzen den edozein aldaketa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.

6.5. Hautaprobek aurrera egin ahala, epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarriak interpretatzetik eta aplikatzetik sortzen diren zalantzak, baita deialdian kontuan hartzen ez diren arazoak konpontzeko behar diren neurriak hartu ere.

6.6. Epaimahai kalifikatzaileak aukera izanen du proba guztietarako edo batzuetarako aholkulari adituak edukitzeko. Aholkulariek beren espezialitate teknikoetan baino ez dute lagunduko.

6.7. Jakinarazpenak egiteko eta bestelako gorabeheretarako, epaimahaiaren egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Kudeaketako eraikina izanen da.

7.–Oposizio-lehiaketaren garapena.

7.1. Deialdia osatzen duten faseak ordena honetan eginen dira: oposizio-fasea lehenbizi, eta, hura bukatutakoan, lehiaketa-fasea.

7.2. Oposizio-fasea 2021eko urritik aurrera hasiko da.

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da non, noiz eta zer ordutan eginen den oposizioaren lehenbiziko proba.

Hurrengo probak hasi baino 48 ordu lehenago beranduenez argitaratuko du epaimahai kalifikatzaileak horien deialdia, eta proba egitera deituak dauden izangaien zerrenda eta oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adieraziko du.

Hautaproba bakoitzerako deialdia dei bakar baten bidez eginen da, eta epaimahai kalifikatzaileak adierazitako tokian eta egunean egon beharko dira izangaiak, jardunak hasteko ezarritako orduan. Deialdi horretara agertzen ez direnak oposiziotik kanpo geldituko dira, probak ondoz ondoko ataletan banatzen badira ere. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahai kalifikatzailearen iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat eraman beharko dute aldean. Nortasuna esandako moduan egiaztatzen ez dutenak oposiziotik kanpo geldituko dira.

7.3. Oposizioaren probak oinarri honetan adierazten direnak izanen dira, eta I. eranskineko gai-zerrendako gaietan oinarrituko dira.

Gaiei buruz eskatuko den edukia bat etorriko da deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean diren legeekin.

7.4. Desgaitasun aitortua izanik eskabidean hala eskatu duten izangaientzat, ariketak egiteko zehaztutako denboran eta baliabideetan izan litezkeen egokitzapenak ezarriko dira hautaprobak gauzatzeko.

7.5. Proba hauek izanen ditu oposizioak:

7.5.1. Lehenbiziko proba:

Proba teoriko-praktikoa. Bi ariketa izanen ditu. Lehenbizikoa deialdiko gai-zerrenda osoari buruzko 80-100 itemeko galdetegi bat izanen da. Hainbat aukera izanen dira galdera bakoitzari erantzuteko, eta horietako bakarra izanen da baliozkoa. Bigarrena, berriz, deialdiko gai-zerrendaren bigarren, hirugarren eta laugarren parteetan bildutako gaiei buruzko ariketa praktiko bat izanen da. Ariketa ordenagailuarekin eginen da. Bigarren ariketa hori egiteko, baliteke euskara erabili behar izatea.

Proba hastean, oposiziogileek proba egiteko zenbat denbora izanen duten zehaztuko du epaimahai kalifikatzaileak, baita galdetegiko erantzun okerrek zenbateko zigorra izanen duten ere.

7.5.2. Bigarren proba:

Proba teoriko-praktikoa. Epaimahai kalifikatzaileak gai-zerrendaren bigarren, hirugarren eta laugarren parteetako gaiei buruz proposatzen dituen ariketak ebatzi beharko dira. Lanpostuaren eginkizunei buruzko ariketak izanen dira, ordenagailuarekin egin beharrekoak. Epaimahaiak ezarriko du, proba hasi baino lehen, ariketak egiteko zenbat denbora izanen den. Izangaiek beren ariketak jendaurrean ozenki irakurri eta defendatu beharko dituzte.

7.5.3. Hirugarren proba:

Proba teorikoa. Erantsitako gai-zerrendako hiru gai idatziz garatu beharko dira (bigarren parteko bat, hirugarreneko bat eta laugarreneko bat). Horretarako, epaimahai kalifikatzaileak bi gai hautatuko ditu ausaz parte bakoitzetik, eta izangaiek parte bakoitzeko gai bat aukeratu eta garatu beharko dute. Proba ordenagailuarekin eginen da.

7.6. Oposizioko proben balorazioan 70 puntu lortzen ahalko dira gehienez, honela banatuak:

–Lehenbiziko proba: 10 puntu gehienez (6 lehenbiziko ariketan eta 4 bigarrenean).

–Bigarren proba: 36 puntu gehienez.

–Hirugarren proba: 24 puntu gehienez.

Oposizioko probak baztertzaileak izanen dira. Baztertuta geldituko dira proba bakoitzean gehieneko puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak. Era berean, izangaiak baztertuta geldituko dira baldin eta lehenbiziko probako bi ariketetako edozeinetan, bigarren probako edozein ariketa praktikotan edo hirugarren probako edozein gaitan 10 puntutik bi (2) edo gutxiago lortzen badituzte.

Zuzentzeko irizpideak honako hauek izanen dira: erantzunen oinarri teorikoa; ariketen xede den gaia menderatzea; ariketen antolaketa eta koherentzia; planteatutako soluzioen originaltasuna eta sormena; hizkuntzaren eta ortografiaren zuzentasuna; azalpenaren antolaketa eta argitasuna, eta adierazteko gaitasuna.

7.7. Proba bakoitzaren kalifikazioa amaiturik, izangaiek lortutako puntuazioak argitaratuko ditu epaimahaiak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du interesdunek eskubidez dagokiena alegatu dezaten.

7.8. Hautaketa-prozesuko edozein unetan, epaimahaiak izangairen batek deialdi honetan eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ez dituela jakinez gero, interesdunari entzun ondoren, hura kanporatzeko proposamena egin beharko dio Unibertsitateko kudeatzaileari, eta, era berean, izangaiak probetan sartzeko eskabidean egindako zehaztasun falta edo gezurren berri eman beharko dio, behar diren ondorioak izan ditzan.

7.9. Lehiaketa-fasea eta balorazioa.

7.9.1. Epaimahaiak, jarraian, lehiaketa-fasea eginen du oposizio-fasea gainditu duten izangaiekin.

Oposizio-fasea gainditu duten izangai guztiek modu telematikoan aurkeztu beharko dute merezimenduak egiaztatzeko dokumentazio guztia, horretarako ezarritako epean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez, helbide elektroniko honetan:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/instancia-general “Hasi tramitea” botoiaren bidez.

“Erantsi fitxategiak” eremuan, izangaiek beren merezimenduak egiaztatzeko dokumentuak aurkeztu beharko dituzte.

Aski izanen da dokumentu horien kopia arruntak aurkeztea. Nolanahi ere, aurkeztutako datu edo agiriak zehaztugabeak edo faltsuak badira, erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

Izangaiek ez dute merezimenduak egiaztatzeko dokumentaziorik aurkeztu beharko baldin eta, ordurako, Nafarroako Unibertsitate Publikoan baldin badago. Eskabidean hala dela adierazi beharko da betiere. Nolanahi ere, Giza Baliabideen Zerbitzuak ez baditu aipatu dokumentuak lortzen, zilegi izanen du horiek eskatzea izangaiei.

Zehazki, ezein kasutan ez dira aurkeztu beharko administrazio publikoetan emandako zerbitzuak Nafarroako Unibertsitate Publikoak jada aitortuak baditu, eta epaimahaiari helaraziko zaizkio barema ditzan.

7.9.2. Lehiaketa-fasean, izangaiek alegatutako eta justifikatutako merezimenduak kalifikatuko dira, deialdiari erantsitako baremoaren arabera (III. eranskina).

Lehiaketa-fasearen balorazioa ez da baztertzailea izanen, eta 40 puntu lortzen ahalko dira gehienez.

7.9.3. Merezimenduak baloratzean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu artekoak hartuko dira kontuan, eta ez dira aintzat hartuko egun horretatik aurrera lortutakoak.

7.9.4. Izangai bakoitzak baremoko atal bakoitzean dituen merezimenduak baloratuko ditu epaimahaiak, eta ezin izanen du inola ere segurutzat jo alegatu ez den edo agiri bidez egiaztatu ez den merezimendurik, ezta atal bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino handiagoa eman ere.

Aurkeztutako merezimenduak justifikatzeko dokumentazioa aztertzen denean ondorioztatu egiten bada izangairen batek ez dituela merezimendu horiek, horiengatik emandako puntuazioa kenduko zaio, alde batera utzi gabe faltsutasunagatik eragindako erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

7.9.5. Lehiaketa-fasea bukatutakoan, epaimahaiak Unibertsitatearen iragarki-ohol elektronikoan jarriko du jendaurrean balorazioaren emaitza, izangai bakoitzak lortutako puntuazioa adierazita.

8.–Azken puntuazioa.

Lehiaketa-fasearen eta oposizio-fasearen puntuazioak batuta kalkulatuko da azken kalifikazioa.

Azken puntuazioan berdinketarik izanez gero, oposizio-fasean puntu gehien lortu dituen izangaiak izanen du lehentasuna.

Lehiaketa-fasea eta oposizio-fasea bukatuta, gainditu dutenen zerrenda argitaratuko du epaimahai kalifikatzaileak, eta oposizioan lortutako kalifikazioak azalduko dira bertan, txandatan banatuak eta lortutako puntuazioaren arabera ordenatuak. Zerrenda hori Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzukoei emanen die aditzera, lanpostu hutsak hautatzeko tramitea egin dezaten.

9.–Lanpostu hutsen hautaketa.

9.1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuak, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-taula elektronikoaren bidez, lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldirako deialdia eginen du. Horretarako, honako hauek argitaratuko ditu: hautatu beharreko bi lanpostu hutsen zerrenda, lanpostu hutsak hautatzeko duten lehentasunaren araberako izangaien zerrenda, txandaka eta puntuazioaren arabera ordenatua, eta lanpostu hutsak hautatzeko ematen den epea.

9.2. Zerrenda horretan daudenek aditzera eman beharko dute, horretarako ezarritako epean, zein den Komunikazioko oinarrizko lanpostuko teknikari izateko lanpostu hutsak betetzeko duten lehentasun-ordena. Behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, epe horretan hautaketarik egiten ez duten izangaiek oposizio-lehiaketaren xede diren lanpostuetan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte. Kasu horretan, 10.5 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

9.3. % 33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten izangaiek, txandetako edozeinetan lanpostua lortzen badute, lanpostu hutsak hautatzeko lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik.

Aurrekoa gorabehera, halako desgaitasun-maila duen izangairik badago eta desgaitasun horrek eragina badu lanpostu hutsetan jarduteko baldintzetan, bere desgaitasunerako egokienak direnak eskainiko zaizkio hautaketa egin aurretik, balorazio- eta orientazio-talde eskudunak horri buruz egiten duen txostena ikusita.

Bestalde, hautaprobak igoera-txandan gainditzen dituzten izangaiek lehentasuna izanen dute, txanda irekiko izangaien aldean, deialdiaren xede diren lanpostu hutsak aukeratzeko, desgaitasunen bat dutenen txandako izangaien salbuespena kontuan hartuta.

10.–Izendatzeko proposamena eta dokumentuen aurkezpena.

10.1. Hautapen-ekitaldia bukaturik, epaimahaiak proposamen bat igorriko dio kudeatzaileari gainditu duten izangaien artetik deialdiko lanpostu kopurua betetzeko puntuaziorik altuena lortu dutenak izendatu ditzan. Proposamen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko da.

10.2. Izendatzeko proposamena argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean, proposatutako izangaiek honako agiri hauek aurkeztuko dituzte:

a) 2.1.1.c) eta 2.1.1.d) oinarrietan eskatzen diren tituluen jatorrizko dokumentuak edo kopia konpultsatuak, edo haiek eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinenak.

b) Lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzea galarazten dion gaixotasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatzen duen txosten medikoa.

c) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez dagoela eta administrazio publiko baten zerbitzutik ez dela bereizia izan egiaztatzen duen erantzukizunpeko aitorpena.

d) Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duelako, Konstituzioari eta legeei men eginen dielako eta karguari dagozkion betebeharrak zintzo beteko dituelako zina edo promesa. Espainiakoa ez beste nazionalitate bat dutenen kasuan, beren estatuetan diziplina-zehapen edo zigor-kondena baten bidez funtzio publikoetan aritzeko gabetuta ez egotearen erantzukizunpeko aitorpena aurkeztu beharko dute.

10.3. Proposatutako izangairen batek desgaitasunen bat alegatzen badu, balorazio eta orientazio talde eskudunek ofizioz erabakiko dute desgaitasun hori deialdiko lanpostuarekin bateragarria ote den, eta espedientean adieraziko da.

10.4. Behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, epe horretan norbaitek agiri horiek aurkezten ez baditu, edo deialdiaren 2. oinarrian eskatutako baldintzaren bat betetzen duela egiaztatzen ez badu, edo, dokumentazioa aztertu eta gero, ondorioztatzen bada norbaitek ez duela betetzen eskatutako baldintzaren bat, pertsona hori ezin izanen da izendatu, eta bere jarduketa guztiak baliogabetuko dira, alde batera utzi gabe eskaeraren faltsutasunagatik eragindako erantzukizuna.

10.5. Aurreko apartatuan ezarritako kasuan, 8. oinarrian aipatzen den gainditu dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den eta baldintzak betetzen dituen izangaiak beteko du hutsunea, eta aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera erabiliko da harekin ere.

11.–Funtzionarioen izendapena.

11.1. Aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatuko ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak, Komunikazioko oinarrizko lanpostuko teknikari izateko lanpostuan aritu daitezen, eta lanpostu hutsak ebazpen bidez esleituko dizkie.

11.2. Izendatzeak eta lanpostuaz jabetzeak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko ditu izendatutako pertsonak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenek adierazten dituzten eskubide eta betebehar guztiekin, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira eta bertan alta emanen zaie, araubide horretan ezarritako babesarekin.

11.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta izendatuek hilabeteko epea izanen dute lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik kontatzen hasita.

Epe horretan, ezinbesteko kasuetan salbu, norbaitek lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Kasu horretan, 10.5 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

11.4. Izangairen bat funtzionario bihurtzen bada eta, lanpostuko eginkizunak bete gabe, berak eskatuta, lanpostuaz jabetzen den egunetik bertatik eragina izanen duen borondatezko eszedentzian deklaratzen badute une horretan beste administrazio publikoren batean ari delako lanean, orduan ere lanpostu hutsa bete eginen da, 10.5 oinarrian xedatutakoaren arabera.

11.5. Aurreko bi apartatuetan ezarritako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa, eta egoera horien ondoriozko lanpostuak zuzenean esleituko zaizkie funtzionario berriei.

12.–Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak.

12.1. Gobernu Kontseiluak 2014ko azaroaren 25ean Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen administrazio-araubidearen araberako kontratazioa arautzeko emandako erabakian ezarritakoarekin bat, kontrataziorako izangaien zerrenda hauek osatuko dira hautaketa-prozesuan parte hartu baina lanposturik lortu ez duten izangaiekin:

1) Gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, hautaketa-prozesuan lortutako puntuaziorik altuenetik hasita.

2) Gainditu ez eta lanposturik lortu ez dutenen baina gutxienez hautaketa-prozesuko probetako bat gainditu duten izangaien zerrenda. Kasu horretan, gainditutako probetan lortu dituzten puntuazioen batuketa hartuko da kontuan. Berdinketarik egonez gero, deialdi honetan berdinketak hausteko ezarritako irizpideei jarraikiz ebatziko da. Hala, berdinketa oro bigarren proban puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde ebatziko da, eta, berdinketak jarraitzen badu, hirugarren eta lehenbiziko probetan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, hurrenez hurren.

12.2. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko araubidea Gobernu Kontseiluak 2014ko azaroaren 25eko erabakian ezarri zuena izanen da, hau da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen administrazio araubidearen araberako kontratazioa arautzen duen erabakian ezarritakoa.

13.–Datu pertsonalen tratamendua.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak langileen kudeaketaren arloan antolatutako prozesuetan parte hartzeak interesdunen datuak tratatzea ekarriko du berekin. Datu horien tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da.

Datuen tratamendua aplikatzekoa zaion araudiari jarraikiz eginen da, hots, Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorrari eta Datu Pertsonalak Babesteko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz. http://www.unavarra.es webgunean argitaratutako Tratamendu Jardueren Erregistroan kontsulta daiteke nola eginen den tratamendu hori, “Giza Baliabideak” atalean.

Tratatuko diren datuak batez ere hautaketa-prozesuetako izangaienak eta NUPeko langileenak izanen dira; hauek hain zuzen ere: izena, deiturak, NANa, datu akademikoak eta profesionalak eta, beharrezkoa denean, bankuko datuak eta Gizarte Segurantzakoak, edo ondoren deskribatzen den xedea betetzeko beharrezkoak direnak.

Datuen tratamendua justifikatzen duen xedea hau da: hautaketa-prozedurak, mugikortasunekoak, egoera administratiboak, ziurtagiriak, edo Giza Baliabideen arloan NUPen eskumenekoak diren beste batzuk tramitatzea.

Xede horrek interes publikoa edo botere publikoa legitimatzen du, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluak ezartzen duen bezala. Hauek dira oinarri juridikoak, langileei buruzko beste arau batzuen artean: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 2015eko urriaren 30ekoa, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, 1993ko abuztuaren 30ekoa.

Datuak tratatzeko jarduerei dagokienez, interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, haiei kontra egiteko eta transferitzeko. Horretarako, mezu bat bidali behar dute delegado.protecciondatos@unavarra.es helbidera, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 11. artikulutik 18. artikulura bitartekoei jarraikiz. Desadostasunen bat izanez gero, Datuak Babesteko Espainiar Agentziara jo dezakete, https://www.aepd.es/ domeinuaren bidez.

14.–Errekurtsoak.

Epaimahai kalifikatzaileak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Deialdi honen aurka, haren oinarrien aurka eta beroriek aplikatzeko egintzen aurka, epaimahaiak egindakoak ez direnean, zilegi da ondoko errekurtsoetako bat jartzea, arau indardunekin bat etorriz:

a) Aukerako berraztertze-errekurtsoa errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, aurkaratutako erabakia jakinarazi edo iragarri eta biharamunetik aurrera.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, aurkaratutako erabakia jakinarazi edo iragarri eta biharamunetik aurrera.

I. ERANSKINA

Gai-zerrenda

Lehenbiziko partea.–Gai orokorrak.

1. gaia.–Unibertsitatea zerbitzu publiko gisa. Unibertsitateei buruzko Lege Organikoa. Unibertsitateen autonomia eta bere mugak. Unibertsitate publikoen araubide ekonomiko eta finantzarioa.

2. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak. Edukia eta egitura. Estatutuen erreforma. Unibertsitateko kideen arartekoa.

3. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Irakasle eta ikertzaileak: motak eta araubide juridikoa. Plantilla antolatzeko jarraibideak. Unibertsitateko irakasleen ebaluazioa. Lanpostuen zerrenda. Unibertsitateko irakaskidegoak: araubide juridikoa (sarbidea, administrazio-egoerak, arduraldia eta ordainsariak). Irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko prozesua.

4. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazioko eta zerbitzuetako langileak. Araubide juridikoa eta motak. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden Langileen Estatutua: langile funtzionarioen hautaketa; funtzionario-izaera eskuratzeko eta galtzeko prozesua; mailak eta graduak; funtzionarioen zerrendak eta plantilla organikoak; administrazio-egoerak; lanpostuak betetzeko prozesua; ordainsariak; ordezkaritza-organoak, negoziazio kolektiboa eta lan-baldintzak finkatzeko parte-hartzea.

5. gaia.–Ikertzaileen kontratazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Arau-esparrua eta kontratatzeko politikak. Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileak kontratatzeko arautegia (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2017ko ekainaren 7koa).

6. gaia.–39/2015 Legea, 2015eko urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: Xedapen orokorrak. Interesdunak. Administrazio Publikoen jarduera. Administrazio-egintzak. Administrazio-prozedura erkidea. Administrazio-bideko egintzen berrikuspena.

7. gaia.–40/2015 Legea, 2015eko urriaren 1ekoa: sektore publikoaren funtzionamendua. Administrazio-organoak. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa. Hitzarmenak. Administrazio publikoen arteko harreman elektronikoak.

8. gaia.–Unibertsitateko ikasketa ofizialen antolamendua. Xedapen orokorrak. Unibertsitateko ikasketa ofizialen egitura. Graduko, masterreko eta doktoretzako unibertsitateko ikasketa ofizialak. Kredituen europar sistema eta lurralde nazional osoan ofizialak eta baliodunak diren unibertsitateko titulazioetako kalifikazio-sistema. Tituluaren Europako Gehigarria.

9. gaia.–Irakaskuntza mota desberdinak, irakaslana eta ikasketa Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoak emateagatik ordaindu beharreko prezio publikoei buruzko Foru Agindua. Bekak, dirulaguntzak eta salbuespenak. Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasketa berekiak.

10. gaia.–15/2018 Foru Legea, 2018ko ekainaren 27koa, Zientziari eta Teknologiari buruzkoa.

11. gaia.–Ikerketa Zientifikorako eta Teknikorako eta Berrikuntzarako Espainiako 2021-2024ko Plana: kudeaketa-printzipioak, antolamendua, finantzaketa, helburuak eta onuradunak. Espainiako Plana eta I+G+b: programak eta azpiprogramak.

12. gaia.–I+G+b-ko jarduerak finantzatzeko europar baliabideak: Europako esparru-programak eta Horizonte Europa programa, eskualdeko lankidetzako INTERREG programa.

13. gaia.–Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Foru Legea. Atariko titulua. Xedapen orokorrak: botere adjudikatzaileak, kontratistak, kontratu motak eta araubide juridikoa, kontratazio publikoa kudeatzeko printzipio eta arauak, publizitate-arauak eta esleipen-prozedurak, kontratuen exekuzioa. Erreklamazioak eta lizitazioen kontrolerako beste neurri batzuk.

14. gaia.–Dirulaguntzei buruzko Foru Legea. Legearen aurrekariak eta aplikazio-eremua. Dirulaguntza publikoak kudeatzeari buruzko printzipio orokorrak. Dirulaguntzak esleitzeko eta kudeatzeko prozedurak. Dirulaguntzen segimendua eta kontrola. Dirulaguntzen itzulketa. Espainian dirulaguntza publikoak arautzen dituen legeari buruzko aipamena,

15. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aurrekontuak eta haiek betearazteko oinarriak.

16. gaia.–Kalitatea Unibertsitateei buruzko Lege Organikoan (LOU) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuetan.

17. gaia.–ANECA. Tituluen ebaluazioa. Ebaluazio instituzionala. Unibertsitateko titulu ofizialen egiaztapena eta akreditazioa. MONITOR eta ACREDITA programak.

18. gaia.–5/2018 Foru Legea, gardentasunari, informazio publikorako sarbideari eta gobernamendu onari buruzkoa.

19. gaia.–31/1995 Legea, 1995eko azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. III. kapitulua: eskubide eta betebeharrak. IV. eta V. kapituluak: prebentzio-zerbitzuak. Langileen kontsulta eta parte-hartzea.

20. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, 2018ko abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa. Datuen babesa Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Bigarren partea.–Unibertsitateari buruzko gaiak.

1. gaia.–Espainiako unibertsitate-eredua. Nafarroako hezkuntza-sistema. Unibertsitate-sistema Nafarroako Foru Komunitatean.

2. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoa: hasiera eta sorrera. Bilakaera historikoa. Mugarri nagusiak. Errektoretza-taldeak. Gaur egungo egoera.

3. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egitura. Ikastegiak, sailak eta ikerketa-institutuak. Katedrak.

4. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Unibertsitate-Gizarte Fundazioa.

5. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren gobernua. Eremu orokorreko eta partikularreko organo kolegiatuak eta lagun bakarrekoak. Hautaketa eta ezespena. Gizarte Kontseilua.

6. gaia.–Ikerketa Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Unibertsitateko irakasleen ikerketa-jarduera. Ikerketa-proiektuak. Ikerketen emaitzak transferitzeko bulegoa (OTRI).

7. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Nazioarteko Bikaintasun Campusa. Campus Iberus.

8. gaia.–Kalitatea Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Irakaskuntzako eta ikerketako adierazle nagusiak. NUP unibertsitateen “ranking” nagusietan. Ezagutza gizarteari transferitzea.

9. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egitura administratiboa. Antolamendu administratiboa eta kudeaketarena.

10. gaia.–Ikasleak Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Eskubideak eta betebeharrak Ikasleen Kontseilua.

11. gaia.–Unibertsitate-zabalpena Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Unibertsitate Osasungarriaren aldeko Plana. Irisgarritasuna. Berdintasuneko, ingurumeneko, boluntariotzako eta dibertsitate funtzionala duten pertsonei laguntzeko programak. Kultura. Kirola.

12. gaia.–Euskara Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

13. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren plan estrategikoak. Helburuak eta emaitzak.

14. gaia.–Nazioartekotzea Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Mugikortasun-programak. Hitzarmenak.

Hirugarren partea.–Komunikazioari buruzko gai orokorrak.

1. gaia.–Informaziorako eskubidea. Egitate informatiboaren inplikazio juridikoak. Erantzuteko eta zuzentzeko eskubideak.

2. gaia.–Informazioa eta giza eskubideak. Ohorerako, intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidea. Printzipioak eta mugak. Lege-araubidea eta Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentzia.

3. gaia.–Informatzaileen eskubideak. Informatzailearen askatasuna eta erantzukizuna. Kontzientzia-klausulak. Sekretu profesionala eta kode deontologikoak. Egile-eskubideak eta jabetza intelektuala.

4. gaia.–Iritzi publikoa. Definizioa eta ebaluatzeko irizpideak. Komunikabideen eta sare sozialen eginkizuna. Ikus-entzuleen azterketak Espainian: prentsak, irratiak, telebistak eta komunikabide digitalek dituzten ikus-entzule eta irakurleen neurketa.

5. gaia.–Komunikazioaren sektorea Espainian. Enpresa-egitura. Publikoa eta ikus-entzuleak.

6. gaia.–Eguneroko prentsa. Munduko eta Espainiako prentsaren ezaugarriak. Azken berrikuntzak. Hedapena. Etorkizuna.

7. gaia.–Irratia. Munduan eta Espainian izandako bilakaera eta gaur egungo egoera. Irrati publikoak eta pribatuak. Edukiak. Publikoa eta entzuleak. Etorkizuna.

8. gaia.–Telebista. Munduan eta Espainian izandako bilakaera eta gaur egungo egoera. Telebista publikoak eta pribatuak. Eduki informatiboak. Publikoa eta ikusleak. Etorkizuna.

9. gaia.–Irratiaren eta telebistaren araubide juridikoa Espainian.

10. gaia.–Albiste-agentziak. Informazio-agentzia nagusiak. Etorkizuna.

11. gaia.–Internet masa-komunikabide gisa. Komunikabide tradizionalak sarean. “Online” komunikabideak.

12. gaia.–2.0 weba. Posizionamendua (SEO, SEM eta SMO). Irisgarritasuna. Erabilgarritasuna. Ikusgarritasuna. Bilatzaileak. Web semantikoa.

13. gaia.–Sare sozialak komunikatzeko tresna gisa.

14. gaia.–Nafarroako komunikabideak: prentsa, irratia, telebista eta hedabide digitalak. Enpresa-egitura. Hedapena eta merkatuan sartzeko prozesua. Nafarroan ikus-entzunezko komunikabideei buruz aplikatzekoa den araudia.

15. gaia.–Publizitatea. Izaera eta ezaugarriak. Ikerketa eta baliabideen plangintza. Publizitatearen eraginkortasunaren ebaluazioa. Publizitatearen lege-araubidea Espainian. Publizitate-inbertsioa Espainiako komunikabideetan. Publizitatea Nafarroan.

16. gaia.–Komunikazioaren eraldatze digitala: “open data” eta gardentasuna. “Big data”. Datuen kazetaritza.

17. gaia.–Desinformazioa “fake news” direlakoen garaian. Egia-ostea eta negazionismo zientifikoa. “Fake news” direlakoen aurkako ekimenak. Informazio-egiaztatzaileen eginkizuna.

18. gaia.–Dibulgazio zientifikoa. Berezko hizkera, iturriak, ezaugarriak eta berezitasunak. Kanalak. Dibulgazio zientifikoko aldizkariak. Kultura zientifikoaren unitateak.

19. gaia.–Dibulgazio zientifikoa Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Kultura Zientifikoaren Unitatea.

20. gaia.–Albistea. Izenburuaren definizioa, ezaugarriak eta elementuak. Izenburuak jartzeko arauak. Albistearen egitura. Hizkera inklusibo eta ez-sexista idazkera informatiboan.

Laugarren partea.–Komunikazio instituzionalari eta edizioari buruzko gai espezifikoak.

1. gaia.–Komunikazio instituzionala. Komunikazioa instituzioetan. Komunikazio-politikak eta identitatea. Hasiera eta egungo egoera. Kanpaina instituzionalak.

2. gaia.–Komunikazioa unibertsitate-esparruan. Unibertsitateko komunikazio instituzionalaren berezitasunak. Komunikazioaren eta irudiaren garrantzia unibertsitateetan.

3. gaia.–Erakunde baten komunikazio-plana. Komunikazio-planak Espainiako unibertsitateetan. DAFO, helburuak, estrategiak, ekintzak, adierazleak, ebaluazioa.

4. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2016-2019 Komunikazio Plana.

5. gaia.–Kanpo-komunikazioa Espainiako unibertsitateetan. Esparruak, estrategiak, edukiak, ekintzak, kanalak, publikoak, tresnak. Etorkizuna.

6. gaia.–Barne-komunikazioa Espainiako unibertsitateetan. Barne-komunikazio motak. Barne-komunikazioaren estrategiak, publikoak eta tresnak. Etorkizuna.

7. gaia.–Komunikazio instituzionala krisialdietan. Helburuak. Komunikazio-plana. Ekintzak.

8. gaia.–Unibertsitateetako komunikazio-kabineteak Espainian. Helburuak eta eginkizunak. Baliabideak. Horien ezarpena Espainiako unibertsitateetan. AUGAC elkartea eta CRUEren Komunikazioko Batzorde Sektoriala.

9. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Komunikazio Atalaren antolamendua, egitura eta eginkizunak.

10. gaia.–Unibertsitateei buruzko informazioa. Informazio- eta dokumentazio-iturriak. Ezaugarriak, tipologia, formatuak eta banaketa-kanalak. Unibertsitateei buruzko informazioa Espainiako eta Nafarroako komunikabideetan. Unibertsitateei buruzko informazioan espezializatutako komunikabideak.

11. gaia.–Espainiako unibertsitateen estrategiak webean. Helburuak, egitura, publikoak, edukiak.

12. gaia.–2.0 weba komunikazio instituzionalerako tresna gisa. Sare sozialekiko bateratasuna. Sare sozialen kazetaritza-erabilerak. Transmedia narrazioa. YouTube. Bestelako irudi-kanalak. “Smarphone” delakoak eta beren aplikazioak.

13. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunea komunikazio-tresna gisa. Helburuak, egitura, publikoak, edukiak. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren sare sozialak.

14. gaia.–Eduki digitalen estrategia: diseinua, produkzioa, edukien edizioa, kudeaketa eta bateratasuna. Kanalak, banaketa eta argitalpena. Web-analitikarako plana.

15. gaia.–Plangintza eta estrategia sare sozialetan. Social Mediako plana. “Community manager” delakoaren eginkizuna. Sare sozial nagusien erabilera. Social Mediako tresnak. Krisi digitaleko plana.

16. gaia.–Publizitatea sare sozialetan. Sare sozialetako kanpainen kudeaketa. “Social ad” direlakoak. Social Media eta haren erabilera marketin-tresna gisa. Sare sozialetako ekintzen monitorizazioa eta neurketa. Social Media Optimization (SMO).

17. gaia.–Ikus-entzunezko komunikazioa aro digitalean. Ikus-entzunezko edukien intregrazioa unibertsitateetako komunikazio instituzionaleko estrategian.

18. gaia.–Irudiak editatzeko tresnak: sormen-lanen taxutzea eta konposizioa. Hirugarrenen irudien erabilerari buruzko araudia eta lizentzia motak. Copyright, Copyleft eta Creative Commons. Sare sozialetan erabiltzeko bideoen edizioa eta sorkuntza.

19. gaia.–Edizio instituzionala. Edizioa unibertsitateetan. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Argitalpen Atala.

20. gaia.–Jatorrizko baten prestaketa. Zuzenketa motak: arau gramatikal, ortografiko eta tipografikoak. UNE 54051:2016 zuzenketa-araua (inprentako zuzenketa-zeinuak).

21. gaia.–Argitaratze-marketina. Marketin-plana. Liburuen sustapena.

22. gaia.–Liburua eta teknologia berriak. “E-book” edo liburu elektronikoa. Euskarri nagusiak. Bilakaera.

23. gaia.–Egile-eskubideak argitalpenen eremuan: egilearen ustiatze-eskubideak eta eskubide morala. Jabetza intelektualaren erregistroa. Eskubideen babesaren sinbolo eta aipamenak. Eskubideen transmisioa. Edizio-kontratua.

24. gaia.–Irudi eta identitate korporatiboa. Irudi korporatiboa sinbologia gisa. Erabilera eta aplikazioak. Produktuak, “merchandising” delakoa. Irudiaren erabilera unibertsitateetan. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren irudi grafikoa.

25. gaia.–Publizitate instituzionala. Helburuak. “Target” desberdinen bereizketa: merkatuaren segmentazioa. Baliabideen plana. Publizitate-kanpaina instituzionalen diseinua.

26. gaia.–Marketina unibertsitateen testuinguruan. Plangintza, erakarpena eta hedapena. Informazio- eta orientazio-kanpainak, erakusketak eta azokak. Unibertsitatearen sustapena eta marketina. Unibertsitatea erakusteko egunak.

27. gaia.–“Online” marketina eta komunikazio digitala. Marketina sare sozialetan. “Online” ospearen kudeaketa. Merkataritza elektronikoaren eta marketin digitalaren lege-esparrua. Interneteko publizitatea. Posta elektroniko bidezko informazio- eta merkataritza-komunikazioak Pribatutasuna eta datuen babesa.

28. gaia.–Publizitate- eta marketin-kanpainak Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Publikoen mapa. Ekintzak.

II. ERANSKINA

Komunikazioko oinarrizko lanpostuko teknikari izateko lanpostuak

LANPOSTUA

ATXIKIMENDU

EREMUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

HIZKUNTZA

587

Komunikazio Atala

Funtzionarioa

Iruñea

I B1-E C1

509

Komunikazio Atala

Funtzionarioa

Iruñea

I B1-E C1

III. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

A) Merezimendu profesionalak: 21 puntu gehienez.

Honako hauek baloratuko dira:

1. Unibertsitate publikoetan emandako zerbitzuak, deialdiko lanpostuak dituen funtzioen antzeko eginkizunetan. Zerbitzuan emandako hilabete bakoitzarengatik 0,35 puntu; bost urte gehienez.

2. Beste edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuak, deialdiko lanpostuak dituen funtzioen antzeko eginkizunetan. Zerbitzuan emandako hilabete bakoitzarengatik 0,15 puntu; bost urte gehienez.

3. Unibertsitate publikoetan emandako zerbitzuak, deialdiko lanpostuak dituen funtzioez bestelako eginkizunetan. Zerbitzuan emandako hilabete bakoitzarengatik 0,10 puntu; bost urte gehienez.

4. Beste edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuak, deialdiko lanpostuak dituen funtzioez bestelako eginkizunetan. Zerbitzuan emandako hilabete bakoitzarengatik 0,05 puntu; bost urte gehienez.

Emandako zerbitzu gisa ulertuko da bai lan-kontratuko funtzionario finkoek bai aldi baterako langileek emandakoak.

Emandako zerbitzuen denbora-tartea hilabete osoa ez denean, kontratuaren hasiera- eta bukaera-data kontuan hartuta denbora-tarte horri proportzionalki dagokion puntuazioa esleituko da.

Bateraezinak izanen dira gorago adierazitako azpiapartatuengatik emandako puntuazioak, baldin eta denbora-tarte berekoak badira.

Zerbitzu-eginkizunetan eta prestakuntzarako eta lanbide-hobekuntzarako zerbitzu berezien egoeran egon diren langileen kasuan, egiatan bete duten lanpostuan emandako zerbitzuak hartuko dira kontuan.

Zerbitzu berezien gainerako egoeretan egon direnen kasuan, berriz, jatorrizko lanpostuan emandako denbora gisa kontatuko da.

B) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa: 3 puntu gehienez.

Oharra b) atalari buruz: atal honetan, deialdiko lanpostuarekin zerikusia duten merezimenduak besterik ez dira aintzat hartuko.

B.1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza-jardueretan parte hartu izana: 0,10 puntu kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu); 2 puntu gehienez ere.

Oharrak B.1. apartatuari buruz:

1. Baloratu beharreko prestakuntza-jardueretako ikastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Ikastorduen kopurua adierazten ez duten ziurtagiriak kreditu batekotzat hartuko dira.

3. Ikasturte bateko iraupena adierazten duten ziurtagiriak 12 kreditukotzat hartuko dira.

4. Puntuazio berarekin baloratuko da prestakuntza-jardueretan parte hartu izana baldin eta, erakunde antolatzailearen baldintzak bete ez arren, Administrazioaren aginduz egin badira edo Administrazioak baliozkotu baditu. Horien artean espresuki sartuko dira sindikatuek administrazio publikoen Etengabeko Prestakuntza Akordioen barnean antolatutakoak.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, nola unibertsitarioak hala unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.

B.2) Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztu izana, beka edo saria jaso duten zientzia- edo ikerketa-lanak egin izana eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratu izana: 1 puntu gehienez ere, epaimahaiak balioetsi beharrekoak, betiere kontuan harturik lana edo jarduera bakarka edo taldean egina den eta biltzarrak edo argitalpenak nolako maila duen, hots, lokala, eskualdekoa, nazionala edo nazioartekoa.

B.3) Sektore publikoan prestakuntza-saioak antolatu izana edo halakoetan irakasle aritu izana: puntu bat gehienez ere, epaimahai kalifikatzaileak baloratu beharrekoa jardueren iraunaldiaren arabera.

C) Hizkuntzak jakitea: 6 puntu gehienez.

Frantsesa edo alemana jakitea baloratuko da; 1,5 puntu gehienez hizkuntza bakoitzeko.

Ingelesaren kasuan, B2 eta C1 mailak baizik ez dira baloratuko.

Oharrak C) apartatu osoari buruz:

1. Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren baliokidea den ezagutza-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri bat duenak gehieneko balorazioa eskuratuko du.

2. Titulazio edo ziurtagiri hori ez badu, gehieneko puntuazioaren 1/5 emanen zaio Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 mailaren baliokidea den titulu edo ziurtagiri bat duenari, 2/5 A2 mailaren baliokidea duenari, 3/5 B1 mailaren baliokidea duenari, eta 4/5 B2 mailaren baliokidea duenari.

Iragarkiaren kodea: F2102063