41. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 23a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ZIZUR NAGUSIA

Hilerriko tasen jakinarazpena titularrei

Ezin izan zaie jakinarazi hilerriko zerbitzuak emateagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala aldatzeko espedientea hurrengo eranskinean zehazten diren pertsonen hileta-eskubidearen titularrei, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan eta aplikatu beharreko gainerako legeetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

–2. taldea:

1 zk.dun nitxoa. Hildakoa: Barañaingo arbasoak.

3. nitxoa. Hildakoa: Emilia Marcos Alvarez.

6. nitxoa. Hildakoa: Anastasio Villarroel De la Vega.

13. nitxoa. Hildakoa: Marcelino Marcos Alvarez.

15. nitxoa. Hildakoa: Carlos Gonzalez Dueñas.

29. nitxoa. Hildakoa: Matilde Urrestarazu Fernández.

30. nitxoa. Hildakoa: Dolores Rueda Rueda.

33. nitxoa. Hildakoa: Julia Ojer Beorlegui.

1.–Interesdunen eskura dago jakinarazpena Zizur Nagusiko Udaleko Ogasun eta Garapen Ekonomikoko Zerbitzuan (Erreniega parkea, z.g.), eta 15 eguneko epean aztertu ahal izango dute, bulegoko ordutegian (astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era).

2.–Jakinarazpen horren aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, nahi izanez gero:

a) Berraztertzeko errekurtsoa egintza egin duen organoari berari, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, eskumena duen administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organoaren aurrean, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoaren arabera, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

c) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, erabaki hau jakinarazi eta hurrengo hilabetean.

Zizur Nagusian, 2021eko otsailaren 5ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2102065