40. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Toki Entitateetako kideen Dedikazio eta lansariei buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen legeko 75. artikuluan xedatutakoarekin eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erreglamenduko 13. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez.

Goizuetako Udalak, 2021eko urtarrilaren 25ean egindako Udal bilkuran, honako akordioa onartu zuen aho batez:

1. 2021 urterako, zinegotzi bakoitzaren ordainsaria 82,66euro gordin izatea onartzea, ohiko eta aparteko udalbatzatara etortzeagatik, betiere 12 udalbatzetako gehienezko mugarekin. Zenbateko honi legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zerga dela eta.

2. Orobat, beren karguan aritzean dieta eta joan-etorrriengatik sortzen diren gastuak ordainduko zaizkie zinegotziei, horiek frogatu eta behar diren ordainagriak aurkeztu ondoren.

3. Akordio honek eragina izango du 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera eta urtero berretsi beharko da.

4. Udaleko oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 legeko 75.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Goizuetan, 2021eko otsailaren 4ean.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2101997