37. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

4/2021 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 27koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Kultura eta Kirol Departamentuak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, benetan dituen beharretara moldatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko urtarrilaren hogeita zazpian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

KULTURA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia:

–Liburutegiko arduradunak: lanpostu huts bat, lanaldi partzialeko lan araubidekoa, C mailakoa, destinoa Artaxoako Liburutegian duena, eta plantilla organikoan 32465 zenbakia.

–Liburutegiko arduradunak: lanpostu huts bat, lanaldi partzialeko lan araubidekoa, C mailakoa, destinoa Faltzesko Liburutegian duena, eta plantilla organikoan 30347 zenbakia.

–Liburutegiko arduradunak: lanpostu huts bat, lanaldi partzialeko lan araubidekoa, C mailakoa, destinoa Martzillako Liburutegian duena, eta plantilla organikoan 31609 zenbakia.

–Liburutegiko arduradunak: lanpostu huts bat, lanaldi partzialeko lan araubidekoa, C mailakoa, destinoa Garesko Liburutegian duena, eta plantilla organikoan 32326 zenbakia.

Bi.–Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

KULTURA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia:

–Liburutegiko arduradunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Artaxoako Liburutegian duena, eta plantilla organikoan 11127 zenbakia.

–Liburutegiko arduradunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Faltzesko Liburutegian duena, eta plantilla organikoan 11128 zenbakia.

–Liburutegiko arduradunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Martzillako Liburutegian duena, eta plantilla organikoan 11129 zenbakia.

–Liburutegiko arduradunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Garesko Liburutegian duena, eta plantilla organikoan 11130 zenbakia.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 27an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2101302