36. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1470E/2020 EBAZPENA, abenduaren 28koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emanda, zeinaren bidez “El Montecillo”, “La Senda”, “Corral del Molino I”, “Corral del Molino II” eta “Volandín” haize-parkeen ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiten baita. Parkeak Corellako, Tuterako, Fontellasko eta Ablitasko udalerrietan daude. Sustatzailea Enerfin Sociedad de Energía SL da.

Proiektuen ezaugarriak direla eta, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskinaren barnean sartzen dira. Aipatu arauak 7.1 artikuluan ezartzen duenez, I. eranskinean sartutako proiektuei ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta eginen zaie. Halaber, aplikatzekoa da 56/2019 Foru Dekretua, maiatzaren 8koa, zeinaren bidez arautzen baita haize-parkeetarako baimena Nafarroan.

1. Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozeduraren garapena eta sustatzailearen eskaera.

1.1. Aurretiazko kontsultak.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 34. artikuluarekin bat, 2017ko urriaren 23an Enerfin Sociedad de Energía SLk ingurumen-inpaktuaren azterketaren irismeneko dokumentua eskatu zuen Tuterako udalerriko haize-parke hauentzat: “Corral del Molino I, II eta III” eta “Abarzón”. Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak txostena egin zuen 2018ko martxoaren 17an. Halaber, 2018ko ekainaren 7an, sustatzaileak ingurumen-inpaktuaren azterketaren irismeneko dokumentua eskatu zuen beste haize-parke hauentzat: “El Montecillo”, “La Senda”, “Corral del Molino II” eta “Volandín”. Aipatu zerbitzuak txostena egin zuen 2018ko urriaren 2an. Ebazpen honen I. eranskinean kasu bakoitzean kontsultatu ziren entitateak, jasotako erantzunak, eta egindako irismeneko txostenen bildumak biltzen dira.

1.2. Jendaurreko informazioa.

56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluan eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak jendaurrean jarri zituen haize-parke hauen proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak: “El Montecillo”, “La Senda”, “Corral del Molino I”, “Corral del Molino II” eta “Volandín”. Horretarako, iragarki bat argitaratu zuen 2019ko uztailaren 18ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Aurkeztu diren alegazioak II. eranskinean jaso dira laburturik.

1.3. Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa hasteko eskaera.

Sustatzaileak jendaurreko informazioaren emaitza eta egindako kontsultak jasorik, Enerfin Sociedad de Energía SLk aurkeztu zituen 2019ko abenduan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan, “El Montecillo”, “La Senda”, “Corral del Molino I”, “Corral del Molino II” eta “Volandín” haize-parkeen proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak, eta eskatu zuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntari hasiera ematea, 21/2013 Legearen 39. artikuluak ezarritakoarekin bat.

2020ko apirilean, Enerfin Sociedad de Energía SLk “Corral del Molino II” haize-parkearen ezarpenaren aldaketa aurkeztu zuen. Aldaketa honetan zetzan: alde batetik, COII-06, COII-07, COII-08, COII-09 eta COII-10 haize-sorgailuen lerrokatzea pixka bat lekualdatzen zen, hirigintzaren eta lurraldearen antolamenduaren ikuspuntutik jarduerarekin bateragarriak diren lurrak okupatzeko; eta beste alde batetik, COII-12 haize-sorgailuaren kokapena ere pixka bat lekualdatzen zen.

Halaber, 2020ko ekainaren 22an, Enerfin Sociedad de Energía SLk eskatu zuen 66 kV-eko “La Senda-La Cantera” energia ateratzeko linearen aurreproiektua aldatzea, zirkuitu bikoitzera pasatzeko trazatua aldatu gabe, Enerfinek sustatutako haize-parkeen energia ateratzea posible izan dadin, baita energia berriztagarrien beste balizko proiektu batzuena ere, energia ateratzeko lineekin lotutako inpaktua minimizatzeko.

2020ko uztailaren 9an, Enerfin Sociedad de Energía SLk eskatu zuen “La Senda” haize-parkearen hasierako proposamena aldatzea, SE-05 haize-sorgailua kendu eta haren ordez 6,6MW-eko SG.170 prototipoa jartzeko, haize-sorgailu eredu berri hau esperimentalki frogatzeko. Horrekin batera, bigarren dorre anemometriko bat jarri behar da, prototipoak ongi funtzionatzen duela ziurtatzeko.

Organo substantiboak dokumentazioa osorik dagoela egiaztatu ondoren, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak dokumentazio guztia helarazi dio Biodibertsitatearen Zerbitzuari, aurkeztutako ingurumen-inpaktuaren azterketa analizatu eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin dezan.

2. Proiektuen deskribapena.

Parke guztiek dauzkate 3,80 MW-eko potentzia unitarioko haize-sorgailuak, 150 m-ko errotore diametroa eta 125 m-ko garaiera abatzeraino, SE-05 haize-sorgailua izan ezik, zeinean proposatzen baita SG.170 prototipoa ezartzea, 170 m-ko errotore diametroa eta 165 m-ko garaierako dorrearekin.

Horietan guztietan, gainera, neurketarako dorre anemometriko bat instalatzea aurreikusten da, saretazkoa, autosostengatzailea, 125 metroko garaierakoa; azpiestazio elektriko bat (30/66 kV), “Corral del Molino I” eta “Corral del Molino II” parkeek partekatzen dutena, lurrazpiko konexio elektrikoarekin (30kV) eta haize-sorgailuen eta bakoitzaren azpiestazioaren arteko komunikazio-kableekin. Egiten diren bide berriek eta birgaitzen direnek ezaugarri hauek edukiko dituzte:

–Gutxienez ere 6,5 m-ko zabalera, eta kurba barruko 65 m-ko gutxieneko erradioa.

–%7ko gehieneko malda trinkotu gabeko lurzoruetan, eta gune batzuetan, salbuespenez, %13koa lurzoru trinkotuetan.

–Zaborra naturalezko edo material hautatuzko beheko geruza batek (25-34 cm) eta zabor-legarrezko errodadura geruza batek (25 cm) osatuko dute eredu-sekzioa.

–100 cm zabal eta 50 cm sakon diren luzetarako arekak, drainatzeko.

Energia ateratzeko azpiegiturei dagokienez, bi linea elektriko izanen dira: lehena “El Montecillo”, “La Senda”, “Corral del Molino I” eta “Corral del Molino II” haize-parkeetarako, eta bigarrena “Volandín” haize-parkerako.

2.1. “El Montecillo” eta “La Senda” haize-parkeak.

“El Montecillo” haize-parkeak (30,40 MW) 8 haize-sorgailu izanen ditu, IE-HM norabidean dauden bi lerrokatzetan paratuta. Ezarpen eremuan lehorreko eta ureztalurretako alorrak daude batez ere.

“La Senda” haize-parkeak (21,80 MW), aurrekotik 7 km baino gutxiagora, 5 haize-sorgailu izanen ditu, IE-HM norabidean dagoen lerrokatze bakar batean paratuta. Ezarpen eremuan laboreko alorrak daude batez ere (mahastiak, olibadiak eta zereala). “La Senda” haize-parkeko SE-05 kokapenean, eskatzen da SG.170 prototipoa ezartzea. Prototipo honek 6,6 MW-eko potentzia unitarioa dauka,170 m-ko diametroko errotorea eta 165 m-ko dorre garaiera, baita dorre anemometriko osagarri bat ere, 165 m-koa, beharrezkoa dena prototipoak ongi funtzionatzen duela ziurtatzeko.

Hauek dira bideetarako estimatzen diren luzerak:

PARKE EOLIKOA

BIRGAITUTAKO BIDEAK

(m)

BIDE BERRIAK

(m)

El Montecillo

5.585

1.371

La Senda

1.580

2.749

Guztira

7.165

4.120

2.2. Corral del Molino I eta Corral del Molino II haize-parkeak.

“Corral del Molino I” haize-parkeak (30,40 MW) 8 haize-sorgailu izanen ditu, IE-HM norabidean lerrokatuak. “Corral del Molino II” haize-parkeak (45,60 MW) 12 haize-sorgailu izanen ditu, IE-HM norabide bereko bi lerrokatzeetan paratuak, “Corral del Molino I” haize-parketik 1,4 kilometrora, iparrerantz. Bi parkeok partekatuko dute transformazio azpiestazio elektrikoa (30/66 kV), eta kontrol zentroa. Gainera, parke hauek partekatzen dute energia ateratzeko linea airekoa/lurrazpikoa (66kV) “El Montecillo” eta “La Senda” haize-parkeekin, aipatu azpiestaziotik “La Cantera” azpiestaziora arte.

Hauek dira bideetarako estimatzen diren luzerak:

PARKE EOLIKOA

BIRGAITUTAKO BIDEAK

(m)

BIDE BERRIAK

(m)

Corral del Molino I

7.585

3.343

Corral del Molino II

8.983

2.796

Guztira

16.568

6.139

2.3. “Volandín” haize-parkea.

“Volandín” haize-parkeak (45,60 MW) 12 haize-sorgailu izanen ditu (potentzia unitarioa: 3,80 MW; errotorearen diametroa: 150 m; abatzaren garaiera: 125 m), hiru lerro paralelotan antolatuta, IE-HM norabidean (gutxi gorabehera). Gainera, transformazio azpiestazio elektrikoa eta energia ateratzeko linea airekoa/lurrazpikoa (30/66 kV) eraikiko dira, aipatu azpiestaziotik “La Cantera” azpiestaziora arte.

Ezarpen-eremua nekazaritzarako erabiltzen den eta Ebro ibaiaren gainean altxatzen den lautada bateko muinoetan dago, non gehienbat lehorreko laboreak eta ureztalurrak baitaude, mendi-magalak pinu karraskoen birlandaketek eta larre mediterraneoek zipriztintzen dituzten bitartean.

Hauek dira bideetarako estimatzen diren luzerak:

PARKE EOLIKOA

BIRGAITUTAKO BIDEAK

(m)

BIDE BERRIAK

(m)

GUZTIRA

“Volandín”

8.174

4.553

12.727

3. Azterketa teknikoa.

3.1. “El Montecillo” eta “La Senda” haize-parkeak:

Sustatzaileak aurkeztu duen “El Montecillo” haize-parkearen ingurumen-inpaktuaren azterketak parkeak faunari eta paisaiari eragiten dizkien afekzio nagusiak identifikatzen ditu, eta moderatutzat hartzen ditu. Zehatz esateko, faunaren gaineko eragina arrazoi hauengatik da: talka egiteko arriskua, konektibitate eta habitaten galera eta ondorio metatuak. Paisaiari dagokionez, azterketak dio inpaktua ikusmen-intrusioagatik eta lurralde-kalteberatasunagatik gertatzen dela, eta bateragarria edo moderatua dela. Ondorio metatuak ere moderatutzat hartzen ditu. Sustatzaileak hainbat neurri proposatzen ditu, prebentziozkoak, zuzentzaileak eta konpentsatzaileak, inpaktuak murrizteko.

Sustatzaileak aurkeztu duen “La Senda” haize-parkearen ingurumen-inpaktuaren azterketak parkeak faunari eta paisaiari eragiten dizkien afekzio nagusiak identifikatzen ditu, eta moderatutzat hartzen ditu. Zehatz esateko, faunaren gaineko eragina arrazoi hauengatik da: talka egiteko arriskua, konektibitatearen galera eta ondorio metatuak. Culebreteko hondakindegiak baldintzatzen ditu abifaunaren haize-parke horren gaineko paseak, haize-sorgailuak Alhama ibaitik hurbilago, eta gehiago, zeren abifaunaren pasatzea alderdi honetatik baita, neurri handi batean, Culebreteko hondakindegirantz hegan egiten duelako, 6 km-ra dagoelako. Hara joaten dira elikagaien bila, eta gero beren habiak egiten dituzten tokietara itzultzen dira. Paisaiari dagokionez, azterketak dio inpaktua ikusmen-intrusioagatik eta lurralde-kalteberatasunagatik gertatzen dela, eta bateragarria edo moderatua dela. Ondorio metatuak ere moderatutzat hartzen ditu. Sustatzaileak hainbat neurri proposatzen ditu, prebentziozkoak, zuzentzaileak eta konpentsatzaileak, inpaktuak murrizteko.

Bi parke hauetako energia ateratzeko linea elektrikoari dagokionez, Corella, Castejon eta Tuterako udal-mugarteetatik pasatuko litzateke, eta zirkuitu bikoitzekoa izatea planteatzen da: sustatzaileak bat baliatuko luke “El Montecillo” eta “La Senda” haize-parkeen energia ateratzeko, eta bestea utziko litzateke, beste eragile batzuek baliatu ahal izateko, kasua bada, linea elektriko berriak egin beharrak sortzen dituen inpaktuak murrizteko, linea elektriko berririk egitea beharrezkoa bada. Bi tarte ditu: Montecillo transformazio azpiestazio elektrikoa (TAE) - La Senda TAE, airekoa eta 9,210 km-koa, eta La Senda TAE - La Cantera TAE, airekoa/lurpekoa, 9,800 km-koa, Corral del Molino TAErako sarrera eta irteerarekin. Zehazki, La Senda TAEtik La Cantera TAEra lurpeko bi tarte planteatzen dira, gutxi gorabehera bat datozenak “Agua Salada-Montes de Cierzo-Plana de Santa Ana” estepako hegaztiak zaintzeko intereseko eremuarekin (AICAENA) eta LAPen zedarritzen den lurralde-konektibitateko aldearekin. Sustatzaileak horixe proposatzen du ingurumen balioa duten bi alderdi hauetan afekzioak murrizteko. Lehen lurpeko tartea 1.970 metrokoa da, Valdelafuente errekan isurtzen den Sasillo erreka-zuloaren inguruan; eta beste bat haren azken zatian, 1.420 m-koa, La Cantera TAEko sarrera arte, sustatzailearen zirkuiturako.

Ingurumen Eraginaren Atala ados dago analisi honekin, nahiz eta, inpaktua moderatutzat hartzeko, sustatzaileak deskribatu dituen neurriez gain, beste neurri osagarri batzuk hartu behar izan, ebazpenaren baldintzetan biltzen direnak, hain zuzen.

“Montecillo” haize-parkea “Ombatillo (Morterete)” estepako hegaztiak zaintzeko intereseko eremuaren (AICAENA) eta Corellaren artean dago (AICAENAtik 1.000 bat metrora). Inguru hartan fruta arbolak eta lehorreko laboreak egoten dira. Habitat honek ez badu ere hegazti esteparioentzat AICAENA hurbilak daukan egokitasuna, ezin da alde batera utzi litekeena dela ukitua izatea, batez ere AICAENAtik hurbilen dauden haize-sorgailuek ukitua, bai zuzenean ukitua, bai eragozpenengatik edo hesi-efektuagatik (hegaztiei galarazten dielako Nafarroako edo Errioxako beste estepa-eremu batzuetara joan ahal izatea). Konektibitateari dagokionez, esan behar da hurbilen dauden parkeo eolikoak “Montes de Cierzo”koak direla, 6 km baino gehiagora, eta proiektuan dagoen “La Senda” haize-parkea, ebazpen honetan aztertzen dena eta 5 km baino gehiagora dagoena; hori dela eta, joan-etorrietarako iragazkortasuna murrizten ahal bada ere, aldeen arteko konektibitatea bermatuta dago. Halaber, berdin gertatuko litzateke beste espezie batzuen kasuan, zeinen habiak egiteko eremuak haize-parketik urruti baitaude, baina beren joan-etorrietan, inoiz, alde horretatik igaroko baitziren. Sustatzaileak aurkeztu duen azterketaren arabera, kiropteroek erabili ohi dute parketik iparrerantz dagoen mendi-magala; horretaz gain, aldaketa topografiko horietan arrisku handiago dago harrapariek elkarrekin talka egiteko. Beraz, beharrezkoa da haize-sorgailu hauen kokapena atzeraematea, lautadaren barne alderantz.

“La Senda” haize-parkean 5 haize-sorgailu izanen dira, lerrokatzen bakar batean, IE-HM norabidean. Lerrokatzeak Corellako herri gunetik 2.800 metrora du hasiera, mahastien gainean, batez ere. Hegoalderago proiektatutako haize-sorgailua, Alhama ibaitik 225 bat metrora dagoena eta zeinaren hegalak ibaitik are distantzia txikiagora biratzen baitira, arazo gehien ematen duena izan liteke; izan ere, zuzenean eragingo lioke ibai bazterrak joan-etorrietan erabiltzen dituen fauna hegalariari, eta nabarmen baldintzatuko luke korridore ekologiko gisa duen funtzioa eta konektibitatea. Ez dagoenez afekzio hori murrizten duen neurririk, haize-sorgailu hori ukatzea proposatzen da.

Energia ateratzeko lerroari dagokionez, uste da sustatzaileak proposatu dituen neurriez gain, neurri osagarriak hartu behar direla, mehatxupean dagoen abifaunaren aurkako afekzioa galarazteko. Zehatz esanda, lurperatu behar dira ez bakarrik AICAENAn proposatzen diren tarteak, baizik eta baita tarteon artekoa ere, AICAENAren ondo-ondotik doana, baita Alhama ibaia zeharkatzen duen tartea ere.

3.2. Corral del Molino I eta Corral del Molino II haize-parkeak.

Sustatzaileak aurkeztu duen “Corral del Molino I” haize-parkearen ingurumen-inpaktuaren azterketak adierazten du proiektu honek paisaian eragiten dituela afekzioak, batetik, eta bereziki faunaren gainean, bestetik, hiru arrazoi hauengatik: talka egiteko arriskua, hesi-efektua eta konektibitate-galera. Faunaren gaineko inpaktua larritzat hartzen da, eta moderatura pasatuko litzateke neurri zuzentzaileak aplikatuz gero. Paisaiaren gaineko eragina moderatutzat hartzen da. Halaber, sustatzaileak aurkeztu duen “Corral del Molino II” haize-parkearen ingurumen-inpaktuaren azterketak adierazten du ingurumen-inpaktu nagusia faunan eta paisaian gertatzen dela, eta bi kasuetan moderatua dela.

Parke eoliko hauek aztertzeko aurrekari gisa, esan behar da “Montes de Cierzo” (“Montes de Cierzo I, II eta III”) haize-parkeen ondoan daudela. “Montes de Cierzo” sustatzaile berarena da, eta HM-IE lerrokatzea dauka, 10 kilometrotatik zehar. Sustatzaileak eskatuta, duela bi urte baino gutxiago eman zen hura berrindartzeko irismen-txostena.

Alderdi horretan daude, baita ere, “La Serna” eta “La Cantera” azpiestazioak. Hara linea elektriko ugari iristen dira, eta hori kontuan hartu behar da inpaktu metagarriak eta sinergikoak, hesi-efektua eta konektibitate-galera baloratzeko.

“Montes de Cierzo” parkeak (edo haren berrindartzea) eta orain tramitatzen ari direnek unitate bat osatzen dute, eta denak batera aztertu beharrekoak dira. Izan ere, denak elkarrekin 14 kilometro luze den hesi jarraitu bat osatuko lukete, Ebro ibaiaren ingurutik hego-mendebalderantz, ibarrarekin elkarzut. Horrek hesi-efektua sortuko luke hegaztien joan-etorrietarako, ingurumen-inpaktuaren azterketak adierazten duen bezala.

“Corral del Molino I” haize-parkeari dagokionez, gainera esan behar da sustatzaileak eskatu zuela irismeneko dokumentua orain aurkeztu duen proiektuaren antzekoa zen beste proiektu baterako, baina hartan hainbat haize-sorgailu “Agua Salada-Montes del Cierzo-Plana Santa Ana” izeneko balio handiko estepako hegaztiak zaintzeko intereseko eremuaren (AICAENA) barruan zeuden. 2018ko martxoaren 27an irismeneko dokumentua eman zen, zeinean informatzen baitzen proposamen hau ez zetorrela bat 2030erako Nafarroako Energia Planaren ingurumen adierazpen estrategikoarekin, plan horren arabera haize-sorgailuok egon behar ez ziren tokian zeudelako.

Hori gerta ez zedin, sustatzaileak hasierako proposamena aldatu du, tokiz aldatu eta planaren kanpoko mugan jarri ditu, lehorreko alorretan (zereala) eta larre mediterraneoko aldeetan. Lurzoru hauek AICAENAren barruan ez badaude ere, eremua garrantzizkoa da estepako espezie babestu batzuentzat, bertan espezie horiek pausatzen eta egoten baitira: ganga azpizuria eta mirotz urdina (biak galzorian Nafarroan), Naumann belatza (zaurgarria), ganga azpibeltza (zaurgarria), atalarra edo txoriandre arrunta. Gainera, estepako habitatak berreskuratzeko xedez, espezie babestu horien mesederako, azken urte hauetan Plana de marzon (Santa Ana) zenbait pinudi arrasean moztu dira. Toki hori “Corral del Molino I” haize-parkearen ezarpen eremuaren barnean dago, eta COI-03, COI-04 eta COI-05 haize-sorgailuen kokapenari dagokie.

Gainera, “Corral del Molino I” eta “Corral del Molino II” haize-parkeen ezarpenak aipatu AICAENA eremuen eta “Corralizas particulares de Tudela”, eta “Errege Bardea” (horiek Ebroz beste aldean) AICAENA eremuen arteko konexioa ukituko luke. Konexio hau oso garrantzizkoa da inguruan dagoen estepako abifaunaren populazioen bideragarritasunari (aski zaurgarria) eusteko. Parke eolikoa Errege Bardearen eta Culebreteko hiri-hondakin solidoen hondakindegiaren arteko igarobide batean legoke; horrek hainbat espezie babestu ukituko luke (sai arrea, miru zuria, miru beltza, sai zuria, eta abar), talka egiteko arriskua handia litzatekeelako, eta espazio horien arteko hesi-efektua nabarmena izanen litzatekeelako, zer esanik ez kontuan hartzen badugu inguruetan joan-etorriei eragiten dien beste haize-parke bat badagoela.

Halaber esan behar da alderdi hura bizi-eremua ere badela tamaina ertain eta handiko harraparientzat (haietako asko babestuak); han izaten dute babesa eta habia egiteko tokia, mendi-magalak estaltzen dituzten pinu karraskoaren birlandaketetan eta Ebro ibaiaren inguruko sotoetan. Gainera, alderdi horretan beren bizi-eremua eta barreiatze-eremua daukaten harrapariek, eta beste planeatzaile batzuek, Ebro ondoko zabaltzetan sortzen diren termikoak erabiltzen dituzte igotzeko; horrek talka egiteko arriskua handitzen du, zenbait haize-sorgailu mendi-magal hauen ertzean daudelako.

Hegazti urtarrei dagokienez, zenbait haize-sorgailu Ebro ibaitik gertu egoteaz gain, “Corral del Molino I” eta “Corral del Molino II” haize-parkea Ebro ibaiko bazterrak (ES2200040 KBE Ebro ibaia) hego-mendebaldean dauden beste habitat urtarrekin komunikatzen den bidearen erdian jartzen da, eta horrek hesi-efektua eta talka egiteko arriskua dakartza. Aipatu ditugun habitat urtarrak idoi hauek dira: Agua Salada (RN-34 natura-erreserba), Pulguer (ES2200041 KBE), Cardete eta abar. Ebro Ibaia kontserbazio bereziko eremuaren (ES2200040 KBE Ebro ibaia) eta Pulguerko urmaelaren (ES2200041 KBE) elementu funtsezko bat hegazti urtarrak dira. Proiektu hauek gauzatzeak ondorioak ekar litzake elementu horren gainean, eta beraz, KBE horien kontserbazio egoeraren gainean.

Gainera, esan behar da “Corral del Molino II” haize-parkean iparraldeen dagoen lerrokatzea Valdelafuenteko erreka-zuloarekiko paraleloa dela, espazio hori Ebro Ibaia KBEkoa dela, eta haize-sorgailuen eta KBEaren arteko distantzia 300 eta 700 metro artekoa dela. Erreka-zulo hori lezkadi nabarmen bat da, ingurumen-balio handikoa (koartza gorriaren ugaltze-kolonia, zingira-mirotzaren lo egiteko tokia, txori zezenaren presentzia –zeina baita galzoriko espeziea espezie mehatxatuen Espainiako katalogoan–). Gainera, COII-1 eta COII-2 haize-sorgailuak LAP-5ean ezartzen den lurralde-konektibitate eremu baten barruan daude.

Halaber, “Corral del Molino I” haize-parkeko zenbait haize-sorgailuk sortuko lituzketen paisaia-afekzio garrantzizkoak aipatu behar dira. Haize-sorgailu horiek Santa Ana eta Canraso lautaden ertzean daude, Ebro ibairantz amiltzen diren eta malda handia duten mendi-magalekiko mugan.

Lehen aipatu diren ingurumen afekzio guztiek, gehi “Montes de Cierzo I, II eta III” haize-parkeen inpaktu metagarriek eta sinergikoek, paisaiari dagokionez gutxienez larritzat hartu behar den inpaktu bat ekarriko lukete, eta kritikoa abifaunari dagokionez, baldin eta “Corral del Molino I” haize-parkea eginen balitz, eta horrexegatik ukatzea eskatzen da. “Corral del Molino II” haize-parkearen kasuan, Ebro Ibaia KBEtik hurbilen dauden lerrokatzeak eraikitzeak afekzio oso negatiboa sortuko luke KBE horretan funtsezkoak diren zenbait espezieren gainean. Horren ondorioz, eta sortuko lituzkeen konektibitate-galera eta hesi-efektua kontuan hartuta, gehi dagoeneko martxan dagoen “Montes del Cierzo” haize-parkearekin sortuko lukeen inpaktu metagarriak, proposatzen da haize-sorgailu hauen aurkako txostena egitea, eta bakarrik A-68 autobidetik gertu daudenen (“Montes del Cierzo” industria poligonoaren ondoan) aldeko txostena egitea.

3.3. “Volandín” haize-parkea.

Ingurumen-inpaktuaren azterketak esaten du faunaren gainean eragiten diren afekzioak direla garrantzizkoenak. Faunaren gaineko eragina larritzat hartzen da, moderaturanzko jaidurarekin, hiru arrazoi hauengatik: talka egiteko arriskua, hesi-efektua eta konektibitate-galera.

Parke honen ezarpen eremua estepako abifauna kontserbatzeko garrantzizko eremu (AICAENA) izendatu ez den arren, “Volandín” haize-parkearen hego-mendebaldean kokatutako haize-sorgailuak “Peñadil-Montecillo-Monterrey” eta “Ablitasko aerodromoa” AICAENAetatik hurbil daude; izan ere, abifaunaren azterketak atzeman du VO-01 haize-sorgailutik hurbil badaudela estepako espezie babestu batzuk (basoilo txikia, ganga azpizuria eta ganga azpibeltza, denak zaurgarriak nazio mailan, eta lehenengo biak galzorian, Nafarroako katalogoaren arabera). Ezarpen eremutik hego-ekialderantz hainbat idoi eta hezegune dago (Bajabón, Lor etab.) zenbait hegazti-espeziek (urtarrak eta harrapariak) ugalketarako eta negua pasatzeko erabiltzen dituztenak. Gune horiek argi eta garbi erlazionatuta daude Ebro ibaiaren KBEarekin, horrek daukan talka egiteko arriskuarekilan. Gainera, “Volandín” haize-parkeak, inguruan dauden gainerakoekin eta tramitatzen ari direnekin, hesi-efektua sor lezake Ebro ibaiaren bi aldeetan dauden espazioen artean, elkarren arteko harremanetan daudenak (“Peñadil-Montecillo-Monterrey”, “Ablitasko aerodromoa”, “Monte de Fustiñana”, “Monte de Cabanillas” eta “Errege Bardea”). Konektibitate hori ezinbestekoa da estepako abifaunaren, hegazti urtarren eta harraparien populazioen bideragarritasuna bermatzeko. Efektu hori bereziki garrantzizko eta nabarmena da VO-11 eta VO-12 haize-sorgailuek betetzen duten lurraldean, non egiaztatzen baita hainbat espezietarako garrantzizkoa den igarobide bat dagoela. Beraz, konexioa bermatzeko alderdi horretan ezin da haize-sorgailurik paratu.

Parke honen energia ateratzeko linea joanen da Volandín-TAEtik La Cantera-TAEra, Fontellasko, Murchanteko eta Tuterako udal-mugarteetatik pasatuz; zirkuitu bikoitzeko linea elektriko bat izanen litzateke, 8,024 kilometrotan airekoa, eta lurpeko 320 m-ko tarte batekin, La Cantera-TAEra iritsi baino lehen.

Linea elektrikoaren tarte bat Cardete idoiaren inguruetatik pasatzen da. Espazio horrek abifauna urtar aberatsa dauka. Egin nahi den linea elektrikoak ukitu lezake aipatu abifauna hori, eta galaraz lezake idoi hori Ebro ibaiarekin, Torreko lezkadiarekin eta Pulguerko urmaelarekin komunikatzea, eta espazio horiek denek batasun bat osatzen dute, eta beren populazioak elkarrekin harremanetan daude era nabarmenean. Izan ere, espazio horiek balio handiko konektibitate-igarobide baten parte dira, LAP5 lurralde-antolamenduko planean biltzen den bezala.

Alderdi horren ondoren, La Cantera-TAEraino, linea “Agua Salada-Montes del Cierzo-Plana de Santa Ana” garrantzi handiko AICAENAren barrutik doa; horrek eragin kategarria ekar liezaieke espeziei, eta AICAENA eremuen arteko komunikazioa eragoz lezake.

Hitz batez, “Volandín” haize-parkeak, planteatuta dagoen moduan, afekzio nabarmena eduki lezake espezie batzuen gainean, eta espezie horiek funtsezkoak dira KBE hauetan: “Peñadil-Montecillo-Monterrey”, “Errege Bardea” eta “Ebro ibaia”. Horregatik, haize-parke horren aurkako ingurumen-inpaktuaren adierazpena egitea proposatzen da V01, V11 eta V12 haize-sorgailuetarako, eta neurri osagarriak sartzea proposatzen den energia ateratzeko linean. Linea horretan proposatzen da bi tarte lurperatzea, bat AICAENA batean eta bestea konektibitate eremu batean. Hori eginez gero, gainerakoa ingurumenaren aldetik bideragarria da.

4. Proposamena.

Biodibertsitatearen Zerbitzuko Ingurumen Eraginaren Atalak, espedientearen azterketa teknikoa egin ondoan, ondorioztatu du ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedura egoki egin dela, eta proposatu du ingurumen-inpaktuaren adierazpena egitea, eta hartan zehaztea “Montecillo”, “La Senda”, “Volandín” eta “Corral del Molino II” haize-parkeek daukaten ingurumen-inpaktua moderatuaren eta larriaren artekoa dela, eta ingurumenaren aldetik bateragarriak izan daitezkeela ingurumenaren babesarekin, erabat edo partez, baldin eta zenbait neurri eta baldintza betetzen badira, zeinak jasota baitaude aurkezturiko ingurumen-inpaktuaren azterketetan eta ingurumen-inpaktuaren adierazpen honetan. Bere aldetik, “Corral del Molino I” haize-parkeak inpaktu kritikoa dauka elementu hauen gainean: mehatxupeko abifauna, konektibitatea, paisaia, eta aztertzen diren gainerako ingurumen balioen gainean; horietako batzuk, gainera, funtsezkoak izan ziren KBE hauek izendatzeko: “Errege Bardea”, “Ebro ibaia” eta “Pulguerko urmaela”. Beraz, ingurumenaren ikuspuntutik ez da bideragarria, eta proposatzen da aurkako ingurumen-inpaktuaren adierazpena egitea.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen-inpaktuaren adierazpena ematea “Montecillo”, “La Senda”, “Corral del Molino I”, “Corral del Molino II” eta “Volandín” haize-parkeen gainean, energia ateratzeko azpiegituren gainean, baita eraikuntzarako beharrezkoak diren gainerako azpiegituren gainean ere. Sustatzailea Enerfin Sociedad de Energía SL da. Parkeak Corella, Tutera, Fontellas eta Ablitas udalerrietan daude. Ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren edukia, azalpen zatian esandakoaren arabera, hau da:

–“El Montecillo” haize-parkea: aldeko txostena ematen da.

–“La Senda” haize-parkea: SE-02, SE-03, SE-04 eta SE-05 haize-sorgailuen aldeko txostena ematen da, eta SE-01 haize-sorgailuaren aurkako txostena.

–“Volandín” haize-parkea: VO-02, VO-03, VO-04, VO-05, VO-06, VO-07, VO-08, VO-09 eta VO-10 haize-sorgailuen aldeko txostena ematen da, eta VO-01, VO-11 eta VO-12 haize-sorgailuen aurkako txostena.

–“Corral del Molino I” haize-parkea: aurkako txostena ematen da.

–“Corral del Molino II” haize-parkea: CO_II-06, CO_II-07, CO_II-08, CO_II-09 eta CO_II-10 haize-sorgailuen aldeko txostena ematen da, eta CO_II-01, CO_II-02, CO_II-03, CO_II-04, CO_II-05, CO_II-011 eta CO_II-12 haize-sorgailuen aurkako txostena ematen da.

2. Jarduera aurkeztutako dokumentazio teknikoko baldintzei jarraikiz egin dadila ezartzea, eta gainera ondoren aipatzen diren baldintza hauek bete daitezela:

Parke eoliko guztietarako neurri komunak:

–Parke eoliko bakoitzaren edo beren energia ateratzeko azpiegituren obrak hasi baino gutxienez 72 ordu lehenago horren berri emanen zaio Ingurumen Jarraipenaren Bulegoari (seguimiento.ambiental@navarra.es).

–Obrak garatzean beharrezkoa bada basoko zuhaitzik botatzea, eta zuhaitz horien enborraren diametroa 15 cm baino handiagoa bada, Ingurumena Zaintzeko Atalari (Tuterako Koordinazio Unitatea, gmatudela@navarra.es, telefonoa: 609-904957) esan beharko zaio, eta baimena eskatu beharko zaio, hala xedatuta baitago Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legean, otsailaren 21eko 3/2007 Foru Legeak aldatutakoan, eta hura garatu duen erregelamenduan.

–Abelbideen gaineko afekzio zuzenei dagokienez, oro har aintzat hartuko da Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalak emandako txostenetan ezartzen dena; “El Montecillo” haize-parkearen kasuan, 2020ko maiatzaren 11n emandako txostenean ezartzen dena, eta “La Senda”, “Corral del Molino II” eta “Volandín” haize-parkeen kasuan, 2020ko maiatzaren 8an ezartzen dena. Alabaina, atal horren baimena lortu beharko da abelbideei eragiten ahal dieten aldaketa txikiak egiten badira, hori guztia Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko Foru Legeak ezartzen duenaren esparruaren barruan.

–Baldin eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena eman eta ondoko hiru urteetan ez bada eraikitzen hasten haize-parkeetako bat, adierazpena berritu dadin eskatzeko (Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 43. artikulua) urteko azterketa berri bat egin beharko da, abifaunaren eta kiropteroen espazioen erabilerari buruzkoa. Sustatzaileak azterketa hori aurkeztu beharko du, inpaktu adierazpena berritzeko eskaerarekin batera.

–Neurri osagarri gisa, eta haize-parke guztien balio-bizitza osoan:

• Estepako abifaunari laguntzeko, 30 hektareako landu gabeko lursailen azalera mantenduko da, ebazpen hau ematen den egunean laborantzan edo atsedenaldian daudenak, urteko eta aldiko erregimenaren arabera. Lursail horiek lau eta soilak diren eta gailen dauden eremuetan egonen dira, lehentasunez “Ombatillo (Morterete)” AICAENAren barruan, edo inguruko estepako abifaunarentzat interesgarria den beste eremu batean. Edonola ere, lursailak aukeratzeko, eskatzen ahalko zaio aholkua Biodibertsitatearen Zerbitzuari. Zerbitzu horri berari aurkeztu behar zaio lursailen zerrenda, balidatzeko. Ingurumen Eraginaren Atalari egiaztatu beharko zaio aipatu lursail horien gaineko erabiltzeko eskubidea dagoela. Landarediaren gehiegizko garapena galarazteko, lursailak arinki goldatuko dira 2 edo 3 urtean behin, azaroan, abenduan, urtarrilean edo otsailean.

• Parke eolikoen balio-bizitza osoan, bi idoi, gutxienez, eraikiko edo konponduko dira, eta mantenduko. Bi idoi horiek egokiak izanen dira hegazti haientzat. Idoiak txikiak izanen dira, eta estepako hegaztientzat interesgarriak diren eremuetan egonen dira, haize-parkeetatik urrun, toki estrategikoetan, udako lehorteetan funtzionalak izanen direla bermatzen dutenetan. Idoien ingurua soilduta egonen da, eta ezin izanen da hesitu; halaber, ezin izanen da landatu ez zuhaitzik, ez zuhaixkarik. Ezponda leunak izanen dituzte, eta ezpondaren tarteren batek izanen du 2H/1V-ko gehieneko malda. Kokapena eta diseinua hautatzeko, aholkua eskatzen ahal zaio Biodibertsitatearen Zerbitzuari, zeinak proposamena balidatu behar baitu gauzatu baino lehen.

–Balsa del Cardeteko inguruko obrak ezin izanen dira egin apiriletik ekainerako tartean, biak barne.

–Lanak hasi aurretik, lan eremuak, makinak pasatzeko eremuak eta materialak pilatzekoak zehaztuko dira. Ahalik eta gutxien ukituko da landaredi naturala, lan eremua ahalik eta txikiena izaten saiatuko baita eta uki ez daitezkeen eremuak balizatuko baitira.

–Haize-sorgailuen plataformetarako, bideetarako eta bestelakoetarako egin beharreko lur erauzketa eta lubetetan, gehienez 2H:1V-ko maldak izanen dira onargarriak, espezie autoktonoen landareztatzeak emaitza onargarria izan dezan.

–Hegaztiek talka egiteko arriskua minimizatzeko, estazio anemometrikoak beren buruei eusten dieten egituren gainean kokatuko dira, eta ez kablez txarrantxatutako dorreen gainean.

–Obrak bukatutakoan, behin-behineko instalazioak desmuntatu eta kenduko dira, eta obra hondarrak garbituko dira okupatu den eremu osoan. Obrek aldi baterako edo iraunkorki ukitutako gainazalak lur geruza batez estaliko dira; hura aldez aurretik kendu, eta albo batean metatuko da. Bertako belar hazi nahastuez ereinen dira azalera horiek, salbu eta aurretik laborantzako alorrak baziren.

–Baimendutako hondakin kudeatzaile batek kudeatu beharko du erabiltzen ez den hondeaketa lurra.

–Haize-sorgailuetatik 1.000 metro baino hurbilago dauden eremuak, aurrerantzean, ez dira animalien gorpuak uzteko eremu egokitzat hartuko, 46/2014 Foru Agindua aplikatuz, hartan arautzen baita basa faunaren zenbait espezie gizakiek jateko ez diren animalien azpiproduktuekin elikatzeko modua eta Nafarroako Foru Komunitateko hegaztientzako bazkalekuen funtzionamendua, eta, horrez gainera, Europar Batasuneko intereseko espezie nekrofagoak elikatzeko babes eremua ezarri eta funtzionamendurako arauak zehazten dira. Obrak hasi baino lehen, sustatzaileak jakinarazi beharko die ukitutako abeltzaintzako ustiategiei eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Abeltzaintza Zerbitzuari obrak egiten hasiko direla. Gomendagarria da gorpuak uzteko distantzia dezente handitzea, hegazti nekrofagorik ez erakartzeko eta talkak saihesteko.

–Jarraipen eta zaintza plana. Eraikitzeko administrazio-baimenaren eskaerarekin batera, obren eta funtzionamenduaren jarraipen eta zaintza plana aurkeztu behar da. Ingurumen Eraginaren Atalak onespena eman beharko dio plan horri. Egin beharreko jarduketen proposamena sartu beharko da. Proposamen horretan, gutxienez, haize-parkeak bere balio-bizitza guztian abifaunaren eta kiropteroen gainean eragingo dituen afekzioen jarraipena jasoko da, bai eta ingurumen-inpaktuaren adierazpen honen baldintzetan eta aurkeztutako ingurumen-inpaktuaren azterketetan jasotako neurrien inplementazioaren egoera ere.

Parke eolikoaren balio-bizitza guztian, sustatzailearen kargura, haize-parkeak abifaunaren eta kiropteroen gainean eragingo dituen afekzioen gaineko jarraipena egin beharko da:

1. Abian jarri eta lehen hiru urteetan:

1.1. Abifaunaren eta kiropteroen espazio-erabileraren gaineko azterketa eta ugaritasunaren azterketa eginen da.

1.2. Talkei dagokienez, parkeko haize-sorgailu guztietan abifaunaren eta kiropteroen hilkortasunaren jarraipena eginen da. Jarraipen fase horretan, eta hilabete arteko zifra konparagarriak edukitzeko, astero berrikusiko dira haize-sorgailuak. Planak aintzat hartu eta jasoko du III. eranskineko protokoloa, haize-parkeek faunan dituzten gorabeheren aurrean jarduteko protokoloa.

2. Parkea abian jarri eta hiru urteetara, hegaztiek eta kiropteroek ezarpen-eremuaren zer erabilera egiten duten ezaugarrituko da. Emaitzaren arabera:

2.1. Neurri berriak ezarriko dira afekzioak gutxitzeko.

2.2. Eskatzen ahalko da jarraipenaren ahalegina txikitzeko, eta, horretarako, Ingurumen Eraginaren Atalaren onespen berariazkoa eskuratu beharko da.

3. Parkearen balio-bizitzaren edozein unetan hilkortasun esanguratsua dagoela atzematen bada, neurri osagarriak hartzen ahalko dira:

3.1. Haize-sorgailuren batean kiropteroen hilkortasun nabarmena atzematen bada, jarduera handieneko gauetan (abuztuan eta irailean) 4,5-5 m/s-ko haize-abiadurara mugatuko da abiatzea.

3.2. Abifaunaren hilkortasun nabarmena atzemanez gero, zaintzarako protokolo bat ezartzen ahalko da, haize-sorgailuen ingurua etengabe zaintzeko, identifikatzeko ea talka-arriskuko egoerak gertatzen diren, eta beste protokolo bat inplikaturiko haize-sorgailuak gelditzeko. Jarduketa-eremua eremu osoaren zati batera murritz daiteke, segun eta zer emaitza lortzen diren espazioaren erabileraren gaineko azterketan eta gorabeheren azterketan.

Parke eoliko bakoitzaren neurri espezifikoak:

1. “Montecillo” haize-parkea.

–MO-01, MO-02, MO-03, eta MO-04 haize-sorgailuen kokapena aldatuko da, halako moldez non azkenean instalatu diren haize-sorgailuen besoen muturra topografia aldaketatik (lautadak haize-sorgailuen iparrerantz dagoen sasien magalarekin bat egitean gertatzen dena) 100 metrora egonen baita. Etorkizunean, besoak aldatu eta handiagoak diren beste batzuk jartzen badira, gorabehera hori aintzat hartu beharko da.

–MO-01 eta MO-05 haize-sorgailuen kokapena aldatuko da, halako moldez non azkenean instalatu diren haize-sorgailuen besoen muturrak ez baitira pasatuko Ombatillo (Morterete) AICAENAren gainetik. Etorkizunean, besoak aldatu eta handiagoak diren beste batzuk jartzen badira, gorabehera hori aintzat hartu beharko da.

–Abifauna monitorizatzeko eta hegaztiek elkarrekin talka egitea galarazteko sistema automatiko bat ezarri beharko da, gutxienez MO-01 eta MO-05 haize-sorgailuen afekzio-eremua hartuko duena; horrek automatikoki atzemanen ditu hegaztiak, eta talka egiteko arriskua handia bada, haize-sorgailua geldituko du, edo talka galaraziko duen beste neurri bat martxan jarriko du. Sustatzaileak aurkeztu beharreko jarraipen eta zaintza planean zehaztuko dira eragindako espezieak eta protokoloa, eta Ingurumen Eraginaren Atalak baliozkotu beharko du plan hori.

–Lurzoruaren higadura gutxitzeko, eta mendi-hegalaren egonkortasuna handitzeko, eta paisaiaren, faunaren eta landarediaren aurkako inpaktua murrizteko, batez ere 6220* lehentasuneko intereseko habitataren (urterokoen eta bizikorren larre mediterranear xerofitikoak) gainekoa, MO-04 urrunduko da mendi-hegalaren ertzetik, obrek ez diezaioten eragin aipatu habitati. Habitata balizatu beharko da.

2. “La Senda” haize-parkea.

–Ondare arkeologikoari dagokionez, obrak egiten hasi baino lehen lortu beharko da Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalaren baimena, eta atal horrek ezartzen dituen baldintzak bete.

–Abifauna monitorizatzeko eta hegaztiek elkarrekin talka egitea galarazteko sistema automatiko bat ezarri beharko da, gutxienez SE-02 haize-sorgailuaren afekzio-eremua hartuko duena; horrek automatikoki atzemanen ditu hegaztiak, eta talka egiteko arriskua handia bada, haize-sorgailua geldituko du, edo talka galaraziko duen beste neurri bat martxan jarriko du. Sustatzaileak aurkeztu beharreko jarraipen eta zaintza planean zehaztuko dira eragindako espezieak eta protokoloa, eta Ingurumen Eraginaren Atalak baliozkotu beharko du plan hori.

3. “Corral del Molino II” haize-parkea.

–Kontuan hartuta landaredi naturaleko eremuek garrantzi handia dutela nagusiki nekazaritzakoak diren eta oso antropizatuta dauden inguruneetan, CO_II-08 haize-sorgailuaren kokapena ahalik eta gutxien mugitu beharko da, larrez estalitako Tuterako 25. poligonoko 143. lurzatiari eragin ez diezaion, zeina balizatuko baita ukitua ez dadin izan.

–Energia ateratzeko linea elektrikoa ahalik eta laburrena izan dadin, eta “Corral del Molino I” haize-parkeak aurkako txostena eduki duenez, “Corral del Molino II” haize-parkearen 30/66 kV-eko azpiestazio elektrikoa mugitu behar da, eta haize-parke horretako haize-sorgailuetatik ahalik eta hurbilen paratu behar da. Azpiestazio horretatik 66 kV-eko linearekin bat eginen da, eta horrela tarte horren luzera ahal den txikiena izanen da. Arrazoi horregatik beragatik kontrol-eraikin berriak Corral del Molino II-TAEren kokapen berriaren ondoan egon behar du.

4. “Volandín” haize-parkea.

–Ondare arkeologikoari dagokionez, eta Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalaren txostenaren arabera, neurri hauek hartuko dira, ingurumen-inpaktuaren azterketaren 9.2.8 puntuan proposatzen direnez gain:

• Eraikuntza baino lehen, obrek ukitzen dituzten inguruko eremuetan dauden aztarnategi arkeologiko katalogatuak balizatuko dira. Tejera II aztarnategiaren kasuan, stopper motako sarearekin eginen da. Arkeologo teknikari batek gainbegiratu behar du balizatua.

• Makinak handik pasatzea, eta materialak pilatzeko guneak ezartzea aztarnategi arkeologiko katalogatuen ondoan (edo aurki daitekeen edozeinen ondoan) galaraziko da.

• Jarraipen arkeologikoa eginen da haize-sorgailuen eraikuntza lanak egiten diren bitartean (lur-berdinketak, lur-erauzketak, zapaten indusketak, eta abar).

–Lurzoruaren higadura gutxitzeko, eta mendi-hegalaren egonkortasuna handitzeko, eta paisaiaren, faunaren eta landarediaren aurkako inpaktua murrizteko, batez ere 6220* lehentasuneko intereseko habitataren (urterokoen eta bizikorren larre mediterranear xerofitikoak) gainekoa, VO-04 urrunduko da sastrakadiko mendi-hegaletik.

–Posible den neurrian, VO-04, VO-05 eta VO-06 haize-sorgailuen kokapena mugituko da, azkenean ezartzen diren modeloen besoak ahalik eta gutxien pasa daitezen inguruko mendi-hegalen gainetik.

–Abifauna monitorizatzeko eta hegaztiek elkarrekin talka egitea galarazteko sistema automatiko bat ezarri beharko da, gutxienez VO-02 eta VO-07 haize-sorgailuen afekzio-eremua hartuko duena; horrek automatikoki atzemanen ditu hegaztiak, eta talka egiteko arriskua handia bada, haize-sorgailua geldituko du, edo talka galaraziko duen beste neurri bat martxan jarriko du. Sustatzaileak aurkeztu beharreko jarraipen eta zaintza planean zehaztuko dira eragindako espezieak eta protokoloa, eta Ingurumen Eraginaren Atalak baliozkotu beharko du plan hori.

5. Energia ateratzeko lineak:

–Linea elektrikoaren inpaktuak, eta dauden edo proiektatu diren beste azpiegiturekin sortzen diren ondorio metatuak murrizteko, energia ateratzeko sistema berrikusiko da, hauek kontuan hartuz:

• Tarte hauek, gutxienez, lurperatuko dira (ETRS89 erreferentziako sistema geodesikoan, 30N UTM proiekzioarekin, Espainiako sistema geodesiko ofiziala arautzen duen uztailaren 27ko 1071/2007 Errege Dekretuak ezarritakoaren arabera):

1.–“El Montecillo”, “La Senda”, “Corral del Molino I” eta “Corral del Molino II” haize-parkeen linea:

  • Sustatzailearen proposamenean adierazitakoez gain, (X: 609.280, Y: 4.663.750) puntutik (X: 610.203, Y: 4.662.309) punturaino, A-68tik hegoalderantz.

2.–“Volandín” haize-parkearen linea:

  • (X: 609.768, Y: 4.658.208) puntutik La Cantera-TAEraino.
  • (X: 612.209, Y: 4.656.127) puntutik (X: 611.003, Y: 4.657.207) puntura, Pulguer, Balsa del Cardete eta Ebro ibaia KBEen arteko konektibitate-eremuan.
  • Energia ateratzeko lineak Alhama ibaia gurutzatzen duen tokirako beste irtenbide bat bilatu beharko da, gurutzaketa hori airetik ez dadin izan.
  • Abifaunaren gaineko afekzioak (elektrokuzioak) prebenitzeko neurri osagarri gisa, lotura-isolagailuetan bermatuko da metro bat egotea euskarriko pausatzeko tokiaren eta elementu eroalearen artean.
  • Linea elektrikoaren aireko tarte guztietan, zuntz optikoarekin seinaleztatu beharko da guarda kablea, eta hegaztiak babesteko baliza birakariak jarriko dira, baliza bat 15 metro bakoitzeko.
  • Kable guztietan, edo zirkuitu bateko kable guztietan (aireko linea elektrikoan bi zirkuitu daudenean), hegaztiak babesteko baliza birakari eta islatzaileak ezarriko dira, baliza bat 15 metro bakoitzeko eta faseko, halako maneran non proiekzio horizontalean baliza bat 5 metro bakoitzeko dagoela emanen baitu. Neurri hori tarte hauetan ezarriko da:
  • (X: 612.209, Y: 4.656.127) puntutik (X: 613.359; Y: 4.655.197) puntura.
  • (X: 609.768, Y: 4.658.208) puntutik (X: 611.003, Y: 4.657.207) puntura.
  • (X: 601.174, Y: 4.665.193) puntutik La Senda-TAEra, airekoa ez den tartea salbu, Alhama ibaia zeharkatzean.

–Energia ateratzeko linea elektrikoek Alhama eta Queiles ibaiak, hurrenez hurren, gurutzatzen dituzten puntuan, aipatu ibaien luzerako jarraitutasun ekologikoaren eta landarediaren gaineko afekzioa murriztu behar da, eta obra arreta handiz egin beharko da. Eremu horietan lan egiten hasi baino 48 ordu lehenago, Ingurumena Zaintzeko Atalari (Tuterako Koordinazio Unitatea) jakinaraziko zaio, mezu elektroniko bat bidaliz helbide honetara: gmatudela@navarra.es.

–“Volandín” eta “El Montecillo” haize-parkeen ingurumen-inpaktuaren azterketetan esaten da balitekeela energia ateratzeko azpiegiturak afekzioa eragitea lehentasunezko habitat honi: 6220* Ruto angustifoliae-Brachypodietum retusi. Hori galarazteko, aipatu habitatak betetzen duen gainazala balizatu beharko da, eta trazatua pixka bat aldatu beharko da, beharrezkoa bada.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 41.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamenduaren Atalari, Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalari, Corellako, Castejongo, Tuterako, Fontellasko, Murchanteko eta Ablitasko Udalei, Ingurumena Zaintzeko Atalari (Tuterako Koordinazio Unitatea), alegatzaileei eta sustatzaileari, bere ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko abenduaren 28an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

I. ERANSKINA

Aldez aurreko kontsulten tramitearen emaitza

Kontsulta egin zaien erakundeen zerrenda eta eman dituzten erantzunen laburpena:

–“Corral del Molino I, II eta III” eta “Abarzón” haize-parkeei dagokienez:

Aurretiazko kontsulten tramitean kontsultatutako entitate eta erakundeen zerrenda; erantzuna igorri dutenak adierazi dira:

Adecana

Nafarroako Ehiza Federazioa

Landazuria

x

Gurelur

Ekologistak Martxan

CCOO

ELA

UGT

LAB

NUP

Nafarroako Unibertsitatea

Nafarroako Udalen eta Kontzejuen Federazioa

EKH

x

Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzua

Herri Lan Zuzendaritza Nagusia

Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua

x

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia

Tuterako Udala

x

Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atala

Erdialdea eta Erribera Kudeatzeko Atala.

x

Oihan Plangintzarako Atala.

x

Landazuría-Ecologistas en Acción de la Ribera elkarteak hainbat kontsiderazio egin ditu: eskatu ditu “Montes de Cierzo I eta II” haize-parkeetako abifaunaren hilkortasunari buruzko datuak; uste du kontraesankorra dela “Corral del Molino I eta II” haize-parkeak ezartzea, parke horren ezarpen-eremuan estepako habitata hobetzeko egon diren pinu botatzeekin; esaten du zein izanen diren, beren ustez, eskatutako haize-parkeak jarriz gero kaltetuen izan daitezkeen hegaztietako batzuk; paisaiaren gainean eragingo diren afekzio negatiboak azpimarratzen ditu; uste du ez duela justifikaziorik haize-parke berriak egitea daudenak berrindartzeko ahaleginik egin gabe, eta adierazten du, azkenik, tamaina txikiko energia berriztagarrien proiektuen alde dagoela, afekzio larririk gabekoak eta jasangarriagoak direla iritzirik.

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak (EKH-CHE) gogorarazten du 1/2001 Legegintzako Errege Dekretua, Uraren Legearen testu bategina onesten duena, eta ondorengo aldaketak bete beharrekoak direla, baita, Ur Jabari Publikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen 849/1986 ED ere. Gainera, sare hidrografikoa eta dauden ingurumen-balioetako batzuk deskribatzen ditu, proiektutako jarduera bakoitzaren eremurako. Azkenik, aurkezten den ingurumen-inpaktuaren azterketan zer alderdiri eragin beharko zaion adierazten du (hautatutako kokapenen justifikazioa, azpisistema hidrikoaren gaineko inpaktuen azterketa eta identifikazio zehatza, isuriak kontrolatzeko eta kutsadura prebenitzeko neurriak, prebentzio neurriak, neurri zuzentzaileak eta/edo konpentsaziozkoak, Ingurumena Zaintzeko Plana, etab.).

Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak uste du auzian dauden haize-parke horien ezarpenak ez duela eraginik sortzen gaur egungo ureztalurren gainean, ezta Nafarroako Foru Komunitateko Ureztalurren Planaren gainean ere.

Tuterako Udalak gogorarazten du arau hauek bete behar direla: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea (zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua), indarra duten lurralde-antolamendurako planak eta onesteko bidean dauden PEN2030 jarraibideak. Era berean, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua premiatzen du estepako hegaztien gaineko eta konektibitatearen gaineko afekzioa baloratzera, bai eta afekzio horien metatze-efektua ere, alderdi hartan tramitatzen ari diren beste haize-parke batzuk ere badirenez. A priori, “Corral del Molino I eta II” haize-parkearen ezarpen eremuan estepako habitata hobetzeko egindako jarduketak kontuan hartuta, eta “Abarzón” haize-parkearen ezarpen eremuaren balio ekologikoa eta antropizazio txikia, uste du “Corral del Molino III” haize-parkea garapen eolikorako alderdirik egokiena ematen duela, baldin eta haize-sorgailuen metaketak ez badu hesi-efektua handitzen.

Erdialdea eta Erribera Kudeatzeko Atalak, bere txostenean, haize-parkeen eremuetan eta inguruetan dauden balio naturalak biltzen ditu: batez ere Europar Batasunaren intereseko habitatak, eta faunaren eta floraren espezieak. Horien artean nabarmentzekoak dira estepako abifauna, harrapariak eta paseriformeak, hegazti urtarrak eta kiropteroak. Estatuko eta eskualdeko katalogoetako, Habitaten gaineko Zuzentarauaren I. eranskineko eta Natur Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko 42/2007 Legearen IV. eranskineko espezie mehatxatuei buruzko azterketa osoago bat egin nahi du, bai eta alderdi hartan dauden eta proiektatu diren azpiegiturek, bere osoan, habitaten eta espezie garrantzizkoen gainean eragiten duten afekzioaren metatze-efektua kontuan hartzea ere. Gogorarazten du, halaber, aintzat hartu behar direla alderdi horretarako Tuterako jarduera ekonomikoen eremuaren UPSak ezartzen dituen neurri konpentsatzaileak.

Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atalak zehazten ditu proiektuetako bakoitzak abelbideen gainean eragiten dituen afekzioak, abelbideon deklarazioak zer tresnaren bidez egin ziren ere esanez. Era berean, kontrako txostena egin du azpiegitura horietarako proposatu den birgaitze, egokitze edo gainjartze proposamenari buruz, Pasad 11ko bi zatitan, eta abelbideetatik igarotzen diren bide-zatien erabilera beharrezkotzat eta saihestezintzat jotzen duenez, baimendu egin daitekeela uste du, baina egungo egoeran eta baldintza jakin batzuk betez gero.

–“El Montecillo”, “La Senda”, “Corral del Molino, II” eta “Volandín” haize-parkeei dagokienez:

Aurretiazko kontsulten tramitean kontsultatutako entitate eta erakundeen zerrenda; erantzuna igorri dutenak adierazi dira:

Adecana

Nafarroako Ehiza Federazioa

Landazuria

Lurra, lurraren defentsaren aldeko elkartea

Gurelur

Ekologistak Martxan

Sustrai Erakuntza fundazioa

CCOO

ELA

UGT

LAB

NUP

Nafarroako Unibertsitatea

Nafarroako Udalen eta Kontzejuen Federazioa

EKH

x

Azpiegitura Energetikoen Atala

Herri Lan Zuzendaritza Nagusia

x

Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua

x

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia

Tuterako Udala

x

Corellako Udala

Ablitasko Udala

Fontellasko Udala

Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atala

x

Erdialdea eta Erribera Kudeatzeko Atala

x

Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atala

x

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak gogorarazten du bete behar dela 1/2001 Legegintzako Errege-dekretua (Uraren Legearen testu bategina eta ondorengo aldaketak onesten dituena), zehazki honi dagokionean: arroko erakundearen administrazio baimena behar dela jabari publiko hidraulikoan edo bere zortasun edo polizia-eremuan obrak edo lanak egiten direnean, helburu hauetako bat betetzeko: emanda dauden energia ateratzeko lineetako baldintzak aldatzeko, edo beste kontzesio bat eskuratzeko; edo ur-isurketak edo hondakinak isurtzeko debeku orokorrari dagozkion obrak egiteko.

Gainera, sare hidrografikoa eta dauden ingurumen-balioetako batzuk deskribatzen ditu, proiektutako jarduera bakoitzaren eremurako. Azkenik, aurkezten den ingurumen-inpaktuaren azterketan zer alderdiri eragin beharko zaion adierazten du (hautatutako kokapenen justifikazioa, inpaktuen azterketa, isuriak kontrolatzeko eta kutsadura prebenitzeko neurriak, prebentzio neurriak, neurri zuzentzaileak eta/edo konpentsaziozkoak, Ingurumena Zaintzeko Plana, etab.).

Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak adierazten du proiektuan kontuan hartu behar direla bide-zabaltzeak eta hobekuntzak, Errepideen 2010-2018 Plan Zuzendarian eta 5/2007 Foru Legean aurreikusten direnak. Era berean, adierazten du beharrezkoa dela Nafarroako Ubidea SAri eta Sustapen Ministerioari kontsulta egitea, haize-parkeen proiektuek eta entitate bakoitzak tramitatzen ahal dituen azpiegiturek sor litzaketen afekzioengatik.

Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak zenbatzen du “Corral del Molino II”, “La Senda”, “El Montecillo” eta “Volandín” haize-parkeek gaurko ureztalurren gainean eragiten duten afekzioa. Nafarroako Foru Komunitateko Ureztalurren Planak moderatua dela esaten du. Gainera, gogorarazi du, Nekazaritza Azpiegiturei buruzko 1/2002 Foru Legea aplikatuz, Nafarroako ubidearen bigarren fasean sartuta dauden lursailetarako, beharrezkoa izanen dela Landa Garapeneko. Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiaren baimena.

Tuterako Udalak iradokitzen du Nafarroako Ubidearen ureztalurren eremua eta hari atxikitako lurzati-biltzea aintzat hartu behar direla, baita “Corral del Molino II” haize-parkeak ukitzen duen aldean, estepako hegaztien habitata hobetzeko, berriki egin diren hobekuntzak ere; eta iradokitzen du ongi legokeela ingurumen-inpaktuaren azterketa bateratua egitea Tuterako La Cantera-TAEra energia ateratzen duten energia-proiektu guztiei buruz.

Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalak esaten du zer araudi eta tresna, lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzkoak, hartu behar diren aintzat Nafarroan haize-parkeak ezartzeko.

Erdialdea eta Erribera Kudeatzeko Atalak, bere txostenean, haize-parkeen eremuetan eta inguruetan dauden balio naturalak biltzen ditu: batez ere naturaguneak eta natura-eremu interesgarriak Europar Batasunaren intereseko habitatak, eta faunaren eta floraren espezieak. Horien artean nabarmentzekoak dira estepako abifauna, harrapariak eta paseriformeak, hegazti urtarrak eta kiropteroak. Estatuko eta eskualdeko katalogoetako, Habitaten gaineko Zuzentarauaren I. eranskineko eta Natur Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko 42/2007 Legearen IV. eranskineko espezie mehatxatuei buruzko azterketa osoago bat egin nahi du, bai eta alderdi hartan dauden eta proiektatu diren azpiegiturek, bere osoan, habitaten eta espezie garrantzizkoen gainean eragiten duten afekzioaren metatze-efektua kontuan hartzea ere. Gogorarazten du, halaber, aintzat hartu behar direla alderdi horretarako Tuterako jarduera ekonomikoen eremuaren UPSak eta A-15 autobiaren IIEak Agreda-Tutera tarterako ezartzen dituzten neurri konpentsatzaileak.

Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atalak zehazten ditu proiektuetako bakoitzak abelbideen gainean eragiten dituen afekzioak, abelbideon deklarazioak zer tresnaren bidez egin ziren ere esanez. Era berean, kontrako txostena egin du abelbideen lurzoruak birgaitzeko proposamenei buruz, eta abelbideetatik igarotzen diren bide-zatien erabilera baimena emateko modukotzat jotzen du, baina egungo egoeran eta baldintza jakin batzuk betez gero.

Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalak IIEren irismenari buruz egin duen txostenaren laburpena.

–“Corral del Molino I, II eta III” eta “Abarzón” haize-parkeei dagokienez:

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak, 2018ko martxoaren 27an, txostena egin zuen “Corral del Molino I, II eta III” haize-parkeetan 13, 9 eta 12 haize-sorgailu, hurrenez hurren, ezartzeari buruz, eta “Abarzón” haize-parkean 14 haize-sorgailu ezartzeari buruz, baita parke horiei loturiko azpiegiturei eta energia ateratzeko lineei buruz ere.

Gogorarazten da PEN2030 delakoaren gaineko ingurumen adierazpen estrategikoan ezarri zela Nafarroako estepako abifauna zaintzeko intereseko guneak –oso goi mailakoak, goi mailakoak eta ertainak– haize-parkeak egiteko egoki ez ziren eremutzat hartzen zirela.

Bertan azpimarratzen zen abifauna urtarra Ebro Ibaiaren eta Pulguerko urmaelaren eta El Culebrete hondakindegiaren arteko joan-etorri asko egiten duela, eta joan-etorri horiek oso garrantzizkoak direla.

Gainera, uste da dagoeneko eginda dauden “Montes de Cierzo I eta II” haize-parkeek, eta proiektatuta dauden “Corral del Molino I, II eta III” eta “Abarzón” haize-parkeek 17 km-ko hesi jarraitu bat osatuko luketela Ebro ibaiaren eta Nafarroaren eta Aragoiren arteko mugan, ibaiaren eskuin aldean; hori dela eta, eraikiko balira hesi-efektua sortuko lukete, eta hegan egiten duen faunaren joan-etorriak oztopatuko lirateke. Horri La Cantera/La Serna TAE gehituko litzaioke, eta hara linea elektriko ugari iristen dira.

–“El Montecillo”, “La Senda”, “Corral del Molino, I”, “Corral del Molino, II” eta “Volandín” haize-parkeei dagokienez:

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak, 2018ko urriaren 2an egindako txostenean, adierazi zuen 38 haize-sorgailu ezarriko zirela, honela banatuta: 13 “Corral del Molino II” haize-parkean, 5 “La Senda” haize-parkean, 9 “El Montecillo” haize-parkean eta 11 “Volandín” haize-parkean. Horretarako, beharrezkoa da hau guztia ere ezartzea edo eraikitzea: 4 azpiestazio, kontrol eraikin bat, bide berriak irekitzea eta egokitzea, eta energia ateratzeko 2 linea, La Serna azpiestazioraino.

“Corral del Molino II” haize-parkea “Montes de Cierzo” haize-parkeetan dauden lerrokatzeen luzapena da. Nabarmentzen da “Agua Salada, Montes de Cierzo eta Planas de Santa Ana” estepako hegaztien kontserbaziorako intereseko eremua (AICAENA) hurbil dagoela. Goi mailako garrantzia dauka balio handia duelako hainbat estepako hegaztirentzako. Aipatu AICAENAren eta Errege Bardearen artean kokatzeak eragina eduki lezake bi eremu horien artean joan-etorriak egiten dituzten espezientzat.

Halaber, parkea gertu dago Natura 2000 sarearen “Ebro ibaia” (ES 2200040) kontserbazio bereziko eremutik, non naturagunetzat hartutako zenbait zaldu dauden. Parke eolikoak uki litzake, halaber, zalduen eta ekialdean dauden habitat urtarren artean (“El Pulguerko urmalea” –ES2200041 KBE– eta “Balsa de Agua Salada”) joan-etorriak egiten dituzten espezieak.

Beste alde batetik, inguruan dauden beste haize-parke batzuekin batera (“Montes del Cierzo” haize-parkearekin, batez ere) gerta litezkeen afekzio sinergikoak baloratu beharko lirateke.

“Montes de Cierzo I eta II haize-parkeak berrindartzea” proiektuak, Corral del Molino I” eta “Corral del Molino II” haize-parkeen proiektuekin batera, batasun bat osatzen dute, eta denak batera aztertu eta tratatu beharko lirateke. Parke eoliko hauen proiektuek sakon aztertu beharko dituzte eragiten dituzten pasaia-afekzioak, haize-sorgailuetako batzuk Tuteratik 1000 metrora baitaude.

Proiektatutako “Corral del Molino II” haize-parkearen orientazioa hegomendebaldea-iparrekialdea da, hau da, dagoeneko eraikita dauden “Montes de Cierzo I eta II” haize-parkearekiko paraleloan; proiektuan den horien berrindartzeak, gehi proiektuan den “Corral del Molino II” haize-parkeak 14 km-ko hesi jarraitua osatuko lukete, Ebro ibaiaren ingurutik HM norantzan, ibaiaren eskuin aldean, eta ibarraren ardatzarekiko elkarzut. Beraz eraikiz gero, hesi-efektua sor liteke, eta hegaztien joan-etorria oztopatuko litzateke.

Alde horretan dago La Serna azpiestazioa ere, eta hara linea elektriko ugari iristen dira.

LAP 5 Lurraldearen Antolamendu Plana: Ebroko ardatza, proiektuak ukitutako Tuterako udalerriko eremu batzuk babestu beharreko lurzoru urbanizaezintzat sailkatzen ditu, azpisail honen barruan: ingurumen aldetik balioa duen lurzorua, lurraldeak konektatzen dituelako. Lurzoru hauetan planteatzen diren erabilerek lurralde-jarraitutasuna bermatu beharko lukete.

“El Montecillo” haize-parkea gaur egun mota horretako azpiegiturarik ez duen eremu batean proiektatzen da, non zurezko laboreak baitira. Eremua Corellako herri-gunetik 1,5 km-ra dago, gutxi gorabehera, hurbilen den puntuan.

Ia 200 metro garai diren makinak egoteak nekazaritza eremu intentsibo batean, Corellatik gertu dagoenez aisialdirako ere erabiltzen dena, arazoak ekar litzake, eta hortaz, inpaktua berariaz aztertu beharko litzateke. Alde horretatik, bereziki garrantzizkoak dira egin behar diren paisaia eta soinu azterketak. Beste alde batetik, kokapen berri horrek ia 14 km-ko aireko linea bat eskatzen du (horietatik, 7 km partekatzen dira “La Senda” haize-parkearekin), natura-intereseko guneak zeharkatuz. Behin betiko proiektuak aintzat hartu beharko lituzke energia ateratzeko beste aukera batzuk, eta/edo dagoeneko badauden edo proiektatu diren beste linea batzuk partekatu.

Haize-sorgailu batzuk Ombatillo (Morterete) estepako abifauna kontserbatzeko garrantzizko eremuaren (AICAENA) ertzean daude; eremu hori “garrantzi handikotzat” dago sailkatuta, ganga azpibeltzarenzat eta atalar arruntarentzat garrantzizkoa delako; beraz, faunaren gaineko afekzioak baloratu beharko lirateke. 2030erako Nafarroako Energia Planak (NEP 2030) ezartzen du kategoria oso altu, altu eta ertaineko AICAENAk ez direla egokiak haize-parkeak jartzeko. Halaber, Ingurumena eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren abenduaren 15eko 836E/2017 Ebazpenaren bidez, NEP 2030 planaren gaineko ingurumen adierazpen estrategikoa egin zen, eta Nafarroako energia eolikoaren harrera-ahalmenaren mapan ezarritakoarekin bat (zeina planaren barrukoa baita), kontsideratu zen eremu horiek ez zirela egokiak haize-parkeak jartzeko.

Proiektua garatzen den eremu osoa babes eremu bat da, Hegaztiak goi tentsioko linea elektrikoak jo eta elektrokutatzetik babesteko neurriak ezarri zituen abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretuaren ondorioetarako. Hori guztia kontuan hartu beharko da linea elektrikoak diseinatzean.

“La Senda” haize-parkea proiektatzen da gaur egun halako azpiegiturarik ez duen eremu batean, Castejón, Alfaro (Errioxa) eta Corellako herri-guneetatik 3-4 km-ra, trafiko handia duten bideetatik oso hurbil. Paisaia inpaktua arreta handiz aztertu beharko da.

Beste alde batetik, kokapen berri honek ia 7 km-ko aireko linea bat eskatzen du, natura-intereseko guneak zeharkatuz. Beraz, behin betiko proiektuak aintzat hartu beharko lituzke energia ateratzeko beste lineak batzuk, eta/edo dagoeneko badauden edo proiektatu diren beste linea batzuk partekatu.

“Volandín” haize-parkea kokatzen da produkzio elektrikorako beste azpiegitura batzuk dauden eremu batean. Bere afekzio eremuan kartografiatu dira Europar Batasunaren intereseko habitat batzuk. Xehetasun handiagoarekin aztertu beharko dira beren luze-zabala eta proiektuak eragiten dien afekzioa. Nabarmentzen da hurbil dagoela “Ebro ibaia” KBEa, 1200 bat metrora.

Proiektuak 14 km-ko aireko linea bat eskatzen du, natura-intereseko guneak zeharkatuz. Beraz, behin betiko proiektuak aintzat hartu beharko lituzke energia ateratzeko beste aukera batzuk.

Gainera, parke bakoitzerako eskatzen zen IIEren gutxieneko edukia Ingurumen Ebaluazioari buruzko 21/2013 Legearen VI. eranskinak ezartzen duenari egoki zekion, hauek barne hartuz:

–Habitat naturalen gainean eta estatuko zein eskualdeko katalogoetako espezieen gainean eragiten diren afekzioen azterketa osoa, hemen bilduak: Habitaten Zuzentarauaren I. eranskinean eta Natur Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko 42/2007 Legearen IV. eranskinean.

–Jarduerak inguruko herrietan eragiten duen soinu inpaktuaren azterketa espezifikoa; halaber, argiztapenaren efektuaren azterketa, legearekin bat ote datorren baieztatzeko.

–Abelbideen gaineko afekzioen mugapena, eta behar diren babes neurriak, eta neurri zuzentzaileak eta konpentsatzaileak.

–Dauden edo proiektatu diren gainerako azpiegiturekin sortzen diren inpaktu metatuen eta sinergikoen azterketa.

–Hegaztiek espazioa erabiltzeko moduari buruzko azterketa, eta paisaia azterketa, proposatzen den metodologiaren arabera, baita zainketa-plana eta leheneratze plana ere, proiektuak eduki behar dituen integrazio neurriekin, bai obra aldian, baita obra amitu eta gero ere.

II. ERANSKINA

JENDAURREKO TRAMITEAREN EMAITZA

Aurkeztutako alegazioen laburpena

–“El Montecillo” haize-parkeari buruz:

• Moncayoko ur mankomunitatea.

Moncayoko ur mankomunitateak adierazi du Montecillo TAE-La Serna TAE 66 kV-ko goi tentsioko aireko linearen (GTAL) aurreproiektuan, AP-22 bermea instalazioen hornidura-saretik hurbil dagoela.

Erantzuna:

Edukia ez da ingurumen arlokoa.

• PRONATURE talde ekologista.

PRONATURE talde ekologistak hau adierazten du:

1. Interesduna dela, eta informazioa eta txostenak eskuratu nahi dituela.

2. Abifaunari buruzko txostena ez da osoa, eta bederatzi hilabeteko epea baizik ez du hartzen.

3. Abifaunari buruzko azterketaren informazioa ez da aski eta beste haize-parke batzuetan oinarritzen da.

4. Ez da egoki aztertu haize-parke guztien artean eragiten duten hesi-efektu metatua.

5. Parke eolikoen eraginari buruzko ingurumen-ebaluazio bateratua behar da.

Erantzuna:

1. Edukia ez da ingurumen arlokoa.

2. 2019ko apirileko IIEn, Enerfinek abifaunari buruzko azterketa partziala aurkeztu zuen, 2018ko maiatzetik 2019ko otsailera arteko aldia hartzen zuena, biak barne. 2019ko maiatzean abifaufaunaren azterketa aurreoperazionalaren gehigarri bat aurkeztu zen, 2019ko uztailaren 18ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean jendaurreko informaziorako argitaratutako dokumentazioan sartu zena. Horrela, abifaunaren azterketa astez aste egin izan da, 2018ko maiatzetik 2019ko apirilera arte.

3. Aurreko puntuan adierazi den bezala, abifaunaren azterketa egin da eta urtebete iraun du, kontuan harturik Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak ezarritako protokoloa eta irismeneko txostenen iruzkinak. Gainera, sinergien azterketa ere egin da, kontuan harturik dauden eta tramitazioan dauden haize-parke eta azpiegitura guztiak. Azterketa egin baino lehen, eremua aztertu zen, haize-parkeetatik 10-15 kilometroko erradioan, eta aztertzen zen abifauna talde bakoitzerako garrantzirik handieneko eremuak edo aldeak definitu ziren. Gainera, parkea Errioxako erkidego autonomotik gertu dagoenez, erkidego horretan ingurumenaz arduratzen den organoari txostena eskatu zitzaion. Organo horrek, 2019ko irailaren 4ko txostenean, kontsideratu zuen “El Montecillo” haize-parkeak ez zuela ingurumen afekzio esanguratsurik eragingo Errioxan.

4. Aztertu da hesi-efektu metatua, eta aurkeztu den dokumentazioan sartu da sinergien azterketa bat, kontuan harturik dauden eta tramitazioan dauden haize-parke eta azpiegitura guztiak.

5. “El Montecillo” haize-parkearen IIEaren 13. eranskinak sinergien azterketa dakar. Azterketa horretan kontuan hartu dira dauden haize-parkeak, onetsita edo tramitazioan daudenak, baita Enerfin Sociedad de Energía SLUk eskatutakoak ere.

Edonola ere, ingurumen-inpaktuaren adierazpen hau egin da dauden eta proiektuan dauden haize-parkeen eta beste azpiegitura eta instalazioen inpaktu metatuak eta sinergikoak kontuan harturik.

• Amigos de la Tierra La Rioja.

Amigos de la Tierra La Rioja talde ekologistak idatzi bat aurkeztu du, PRONATURE talde ekologistak aurkeztu duenaren berdina. Beraz, talde ekologista harentzat balio zuen erantzunak balio du honentzat ere.

• Alfaroko Udala.

Alfaroko Udalak honako hau dio:

1. Parke eoliko bat bi instalaziotan zatitzea, “El Montecillo” eta “La Senda”.

2. Alfaroko Udalaren interes zilegia.

3. Ezarpen eremuaren eta Corellan beste haize-parke bat ezartzearen behar agerikoaren justifikaziorik eza.

4. Proiektuek Alfaroko udalerrian sortuko duten ikusizko afekzioa.

5. Eragina hegaztien hegan egiteko ibilbideetan eta migrazioetan, batez ere hauenean: Alfaroko amiamoko zuria, miru gorria eta zingira-mirotza.

6. Hegaztien eta saguzaharren hilkortasunaren gaineko kezka.

7. Habitatei buruzko 97/62/EEE Zuzentarauan sartuta dauden estepako habitatak, guztiz babesgabe geldituko liratekeenak.

8. Proiektuak eraikitzeak beste inpaktu batzuk sortzen ditu.

Erantzuna:

1. “El Montecillo” eta “La Senda” haize-parkeetako haize-sorgaluak elkarrengandik 5 kilometro baino gehiagora daude, beraz bi haize-parke bereiz dira. Edozein kasutan, eta ingurumenari dagokionez, Enerfinek aurkeztu dituen bost haize-parkeen ingurumen-inpaktuaren azterketek, parkeetako bakoitzak eta energia ateratzeko azpiegitura bakoitzak sortzen dituzten inpaktuak banaka analizatzeaz gain, sinergiei buruzko azterketa bat ere daukate, non kontuan hartzen baitira alderdi hartan dauden eta tramitean dauden haize-parkeek eta azpiegiturek sortutako inpaktuak. Ingurumen-inpaktuaren adierazpen hori egin da dauden eta proiektuan dauden haize-parkeen eta beste azpiegitura eta instalazioen inpaktu metatuak eta sinergikoak kontuan harturik.

2. Edukia ez da ingurumen arlokoa.

3. Ezarpen eremuaren justifikaziorik ezari dagokionez, eta inpaktu sozio ekonomikoari eta faunari eta florari eragiten zaien inpaktuari dagokienez, aurkeztu den ingurumen-inpaktuaren azterketaren memorian eta eranskinetan garatu dira.

Corellan beste haize-parke bat ezartzearen behar agerikoaren justifikaziorik ezari dagokionez, proposatzen den instalazioa bat dator eremu komunitarioan, estatukoan eta erkidegokoan markatutako garapen jasangarrirako helburuekin.

4. Ingurumen-inpaktuaren azterketak badu parkerako eta energia ateratzeko sistemarako berariazko paisaia azterketa, baita azterketa sinergiko bat ere, aztertzen duena, besteak beste, paisaian eragiten den inpaktua, kontuan harturik dagoeneko badauden haize-parkeak eta bestelako azpiegiturak, baita tramitean daudenak ere. Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioan (IIE) paisaiaren gainean atzeman den inpakturik handiena sortzen da dauden edo tramitatzen ari diren beste proiektu eta azpiegiturekiko metatze-efektuagatik edo sinergiengatik. Eta hori kontuan hartu da ingurumen-inpaktuaren ebaluazio horretan.

5. Abifaunaren gaineko afekzioa zehazteko, ingurumen-inpaktuaren azterketak badu abifaunaren urteko ziklo osoari buruzko azterketa bat, ezarritako metodologiaren eta protokoloaren arabera eginda.

“El Montecillo” eta “La Senda” haize-parkeen abifaunaren azterketatik ondorioztatzen da afekzio-arrisku handienetakoa duen espezie bat amiamoko zuria dela, Culebrete hondakindegira doazen hegaztien atzera-aurrerak erabat baldintzatzen dituelako bere joan-etorriak. Hau oso nabarmena da Alhama ibaiaren inguruan. Gainera, ibai inguruak konektibitaterako fauna espezie askok erabiltzen dituzten inguruak dira. Hori kontuan hartu da ingurumen-inpaktuaren adierazpen honetan, eta SE-01 haize-sorgailuari uko egitea ekarri du.

6. Lehengo puntuan esandakoak balio du.

7. Ingurumen-inpaktuaren azterketak badu eranskin bat zeinean aztertzen baita Europar Batasunaren intereseko habitaten gaineko afekzioa, parke guztien eremuetan. Halaber, hori kontuan hartu da ingurumen-inpaktuaren adierazpen hau egitean.

8. Alfaroko Udalak aipatzen dituen inpaktuak garatu eta baloratu dira aurkeztutako ingurumen-inpaktuaren azterketan. Era berean, kasu bakoitzean proposatzen dira prebentzio neurri eta neurri zuzentzaile egokiak, eta neurri horiei jarraipena egitea Ingurumena Zaintzeko Planean. Abifaunari dagokionez, proposatutako neurrien artean daude energia ateratzeko linea elektrikoak lurperatzea, txoriak salbatzeko balizak erabiltzea, haize-sorgailuen arteko distantzia handiagoa izatea, eta abar, eta landaretza leheneratzeari dagokionez, atal hori aintzat hartzen da ingurumen-inpaktuaren azterketaren parte den ingurumena berreskuratzeko eta leheneratzeko planean. Hala ere, Alfaroko Udalak egin dituen ekarpenak kontuan hartu dira ebazpen hau egiteko tenorean.

• Gurelur.

Alegatzaileak honako hau adierazi du:

1. Sustatzaileak beren artean independenteak ez diren 5 haize-parke aurkeztu zituen. Ez dira independenteak, batzuek behar dituztelako besteen proiektuan dauden azpiegiturak.

2. ENERFINek ez du betetzen irismeneko txostenaren “IIEan sartu beharreko eduki espezifikoak” izeneko atala. Zehazki esateko, ez da egin haize-sorgailuak kokatzeko proposamen arrazoizkoak dituen aukeren azterketa bat, ezta azpiestazio elektrikoa, kontrolerako eraikina eta dorre anemometrikoa kokatzeko ere, eta ez da aztertu 0 aukera, edo haize-parkeren bat ez egiteko aukera ere.

3. Estepako abifauna aztertzeko metodologiak ez du balio.

4. Urteko azterketak eta inpaktuen balorazioak ez dute betetzen irismeneko dokumentuak eta Ingurumen-inpaktuaren Ebaluazioari buruzko legeak esaten dutena, abifaunari buruzko informazioari dagokionez; beraz, ezin da ongi ebaluatu proiektuak abifaunaren gainean zer inpaktu eduki dezakeen.

5. Abifaunari buruzko txostena ez da osoa, eta bederatzi hilabeteko epea baizik ez du hartzen.

6. Abifaunaren espezie jakin batzuei oso balio gutxi aitortzen zaie.

7. Fauna migratzaileari egiten zaion afekzioa ez da ebaluatu.

8. Ingurumen-inpaktuaren azterketak ez du kontuan hartzen Alfaron (Errioxa) dagoen Área III delakoa, estepako espezietarako interes berezikoa dena.

9. MO-01 eta MO-02 kokalekuak “Ombatillo-Morterete” AICAENAtik hurbil daude.

10. MO-01, MO-02, MO-03 eta MO-04 kokalekuak topografia-aldaketa gertatzen den toki batetik hurbil daude, eta horrek talka egiteko arriskua areagotu lezake.

11. 6620* Ruto angustifoliae-Brachypodietum retusi lehentasunezko habitataren hondamena edo endekapena.

12. Zenbait haize-sorgailu gorde beharreko lurzoruetan jarri nahi dira.

13. Montecillo TAE-La Serna TAE linea elektrikoa eraikitzeak faunarengan duen afekzioari buruzko informazio gutxi dago.

14. Alhama ibaia zeharkatzeko linea elektrikoa eraikitzeari buruzko informazio gutxi eman da.

15 eta 16. Irismeneko txostenak egiten zituen errekerimenduak ez dira jaso.

17. 2019ko maiatzeko gehigarriaren abifaunaren gaineko inpaktuari buruzko ondorioetan, ez da ebaluatu ukitutako hegazti taldeei egindako inpaktua.

18. Inpaktu metagarriak eta sinergikoak aztertzean akatsak daude.

Erantzunak:

1. Ingurumenaren zatiari dagokionez, Enerfinek aurkeztu dituen bost haize-parkeetako bakoitzaren IIEek, parke bakoitzak eta bakoitzaren energia ateratzeko azpiegiturak eragiten duten inpaktua aztertzeaz gain, badute sinergiei buruzko azterketa bat, eragindako inpaktuak aintzat hartzen dituena, kontuan hartuta haize-parkeak eta eremuan dauden eta tramitatzen diren gainerako azpiegiturak. Edonola ere, ingurumen-inpaktuaren adierazpen hau egin da dauden eta proiektuan dauden haize-parkeen eta beste azpiegitura eta instalazioen inpaktu metatuak eta sinergikoak kontuan harturik.

2. Aukeren azterketa, bai haize-parkea non ezarriko zen, bai energia ateratzeko lineak non ezarriko ziren, haize-parke bakoitzaren IIEan eta beren eranskinetan garatzen dira; hartu den irtenbidea irizpide anitzeko azterketa batean oinarritu da. Azpiestazio elektrikoaren kokapenerako, aukera azterketa soilagoa egin da (I. eranskina), hori ere irizpide anitzeko azterketa batean oinarrituta. Kontrol eraikina azpiestazioaren barruan sartu da. Dorre anemometrikoak bere buruari eutsiko dio, beraz ez da espero afekzio esanguratsurik egotea.

3. Abifaunaren urteko ziklo osoari buruzko azterketaren metodologiak betetzen du irismeneko txostenean ezartzen den protokoloa, eta aski da Ingurumen Zuzendaritza Nagusian dagoen informazioa osatu eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio egokia egiteko.

4. Aurreko puntuan azaldu denez, abifaunaren urteko ziklo osoari buruzko azterketaren metodologiak betetzen du irismeneko txostenean ezartzen den protokoloa, eta aski dela jotzen da Ingurumen Zuzendaritza Nagusian dagoen informazioa osatu eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio egokia egiteko.

Gainera, sinergien azterketa ere egin da, kontuan harturik dauden eta tramitazioan dauden haize-parke eta azpiegitura guztiak. Azterketa egin baino lehen, eremua aztertu zen, haize-parkeetatik 10-15 kilometroko erradioan, eta aztertzen zen abifauna talde bakoitzerako garrantzirik handieneko eremuak edo aldeak definitu ziren. Gainera, parkea Errioxako erkidego autonomotik gertu dagoenez, erkidego horretan ingurumenaz arduratzen den organoari txostena eskatu zitzaion. Organo horrek, 2019ko irailaren 4ko txostenean, kontsideratu zuen “El Montecillo” eta “La Senda” haize-parkeek ez zutela ingurumen afekzio esanguratsurik eragingo Errioxan.

5. 2019ko apirileko IIEn, Enerfinek abifaunari buruzko azterketa partziala aurkeztu zuen, 2018ko maiatzetik 2019ko otsailera arteko aldia hartzen zuena, biak barne. 2019ko maiatzean abifaufaunaren azterketa aurreoperazionalaren gehigarri bat aurkeztu zen, jendaurreko informaziorako argitaratutako dokumentazioan sartu zena. Horrela, abifaunaren azterketa astez aste egin izan da, urtebetez, 2018ko maiatzetik 2019ko apirilera arte, biak barne.

6. Ingurumen-inpaktuaren adierazpen hori idaztean kontuan hartu da proiektuak kokatuko diren eremuetan dauden faunaren espezieen gaineko afekzioak, bai bertan urte osoa bizi denaren gainekoa, bai migratzailearen gainekoa; halaber, kontuan hartu dira hurbileko eremuekiko konektibitatearen gaineko afekzioak ere, esaterako Alfaroko (Errioxa) Area III izenekoaren gainekoak.

7. Ingurumen-inpaktuaren adierazpen hori idaztean kontuan hartu da proiektuak kokatuko diren eremuetan dauden faunaren espezieen gaineko afekzioak, bai bertan urte osoa bizi denaren gainekoa, bai migratzailearen gainekoa; halaber, kontuan hartu dira hurbileko eremuekiko konektibitatearen gaineko afekzioak ere, esaterako Alfaroko (Errioxa) Area III izenekoaren gainekoak.

8. Ingurumen-inpaktuaren adierazpen hori idaztean kontuan hartu da proiektuak kokatuko diren eremuetan dauden faunaren espezieen gaineko afekzioak, bai bertan urte osoa bizi denaren gainekoa, bai migratzailearen gainekoa; halaber, kontuan hartu dira hurbileko eremuekiko konektibitatearen gaineko afekzioak ere, esaterako Alfaroko (Errioxa) Area III izenekoaren gainekoak. Gainera, Errioxako Gobernuan ingurumenaz arduratzen den organoari txostena eskatu zitzaion. Organo horrek, 2019ko irailaren 4ko txostenean, kontsideratu zuen “El Montecillo” eta “La Senda” haize-parkeek ez zutela ingurumen afekzio esanguratsurik eragingo Errioxan.

9. Ingurumen-inpaktuaren adierazpen hori idaztean kontuan hartu da proiektuak kokatuko diren eremuetan dauden faunaren espezieen gaineko afekzioak, bai bertan urte osoa bizi denaren gainekoa, bai migratzailearen gainekoa; halaber, kontuan hartu dira hurbileko eremuekiko konektibitatearen gaineko afekzioak ere, esaterako Alfaroko (Errioxa) Area III izenekoaren gainekoak.

10. Alegatzaileak aipatzen duen afera kontuan hartu izan da, eta “El Montecillo” haize-parkea egiteko baldintza gisa sartu da.

11. Alegatzaileak aipatzen duen afera kontuan hartu izan da, eta “El Montecillo” haize-parkea egiteko baldintza gisa sartu da.

12. Edukia ez da ingurumen arlokoa (ustiapen naturalerako balioa).

13. Ingurumen Eraginaren Atalak uste du aurkeztu den ingurumen-inpaktuaren ebaluazioan dagoen informazioa, Biodibertsitatearen Zerbitzuan dagoenarekin batera, aski dela ingurumen-inpaktuaren ebaluazio egokia egiteko.

14. Alegatzaileak aipatzen duen afera kontuan hartu izan da, eta “El Montecillo” haize-parkea gauzatzeko baldintza gisa hauek sartu dira: energia ateratzeko lineak ez dezala Alhama ibaia airetik zeharkatu, Alhama ibaiaren luzerako jarraitutasun ekologikoaren eta landarediaren gaineko afekzioa murriztea, eta Ingurumena Zaintzeko Atalaren Tuterako Koordinazio Unitateari gaztigua ematea, eremu hartan lanak egiten hasi baino lehen.

15 eta 16. Ikusizko inpaktuari dagokionez, ikus IIEaren eranskin gisa aurkeztutako paisaiari buruzko azterketa monografikoa.

Parke eolikoaren ezaugarri teknikoen definizioari dagokionez, aurkeztutako dokumentazioan bildu dira. Hor esaten da ezen, edozein kasutan, obrarako etxoletarako eta materiala metatzeko eremu osagarriak alorren gainean kokatuko direla. Gainera, obrek dirauten bitartean teknikari batek ingurumen-jarraipena eginen du.

17. Ikus IIEaren memoriaren 8.6 atala, baita aurkeztutako 3., 5., 6. eta 12. eranskinak.

18. Ingurumen-inpaktuaren azterketak badu eranskin bat, non ondorio metagarriak eta sinergikoak aztertzen baitira. Eranskin horretan aintzat hartu dira Nafarroaren barruan dagoeneko eginda dauden edo administratiboki onetsi diren haize-parkeak eta linea elektrikoak. Azterketa egin baino lehen, eremua aztertu zen, haize-parkeetatik 10-15 kilometroko erradioan, eta aztertzen zen abifauna talde bakoitzerako garrantzirik handieneko eremuak edo aldeak definitu ziren. Gainera, parkea Errioxako erkidego autonomotik gertu dagoenez, erkidego horretan ingurumenaz arduratzen den organoari txostena eskatu zitzaion. Organo horrek, 2019ko irailaren 4ko txostenean, kontsideratu zuen “El Montecillo” eta “La Senda” haize-parkeek ez zutela ingurumen afekzio esanguratsurik eragingo Errioxan. Gainerako jarduketak ere, egiten ari direnak edo tramitatzen ari direnak (eguzki parkeak, A-15, AHT, nekazaritza eraldaketak, eta abar) baloratu eta kontuan hartu izan dira ingurumen-inpaktuaren adierazpenean.

Enerfinek proposatu dituen haize-parkeen abifaunaren urteko ziklo osoari buruzko azterketak bat datoz Biodibertsitatearen Zerbitzuak egindako oharrekin, eta aski direla jotzen da osatzeko zerbitzu horretan dagoen informazioa, baita proiektu guztien ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egiteko ere.

Ildo horretan, ingurumen-inpaktuaren adierazpen horrek zenbait prebentzio-neurri gehigarri jasotzen ditu faunaren gaineko eraginak eta inguruneko beste faktore batzuk minimizatzeko, sustatzaileak proposatutakoez gain, hala nola zenbait puntutan abifauna monitorizatzeko eta hegaztiek talka egiteko arriskua murrizteko sistema automatiko bat instalatzea, zenbait zatitan energia ateratzeko linea elektrikoak lurperatzea, etab.

• María Villar Mateo andrea eta Ruben Escalante Mateo jauna.

Alegatzaileek adierazten dute afekzioa dagoela Corellako 17. poligonoko 75. eta 644. lurzatien gainean, berenak baitira.

Erantzuna:

Edukia ez da ingurumen arlokoa.

• Luis Ángel Calvo Fraile jauna.

Luis Ángel Calvo Fraile jaunak hauxe adierazten du:

1. “El Montecillo” haize-parkearen proiektuak eragingo duen inpaktuaren ondorioak minimizatu egin dira.

2. Parkea birpartzelazio prozesu bat jasan duen nekazaritza eremu baten barruan dago, lehorreko laborantzatik ureztalurrera pasatu dena.

3. MO-01 haize-sorgailuraino doan bidearen trazatuak bere lurzatia zeharkatzen du.

Erantzuna:

1. Ez dira zehazten ustezko minimizazio horiek. Beste alde batetik, Enerfinek instalazioak ezartzeko aldez aurretiko azterketa bat egin du, ingurumenari eragiten zaion afekzioa minimizatzeko, eta IIEak biltzen ditu eragiten diren afekzioak eta ezarri diren neurri konpentsatzaileak.

2. Lurzoruaren erabileren gaineko inpaktua, zeinen artean baitago nekazaritza-aprobetxamendua, eta inguru sozio-ekonomikoaren gainekoa, biak aztertzen dira aurkeztu den IIEan.

3. Edukia ez da ingurumen arlokoa.

–“La Senda” haize-parkeari buruz:

• PRONATURE talde ekologista.

“Montecillo” haize-parkerako adierazi diren berdinak.

• Amigos de la Tierra La Rioja.

Amigos de la Tierra La Rioja talde ekologistak idatzi bat aurkeztu du, PRONATURE talde ekologistak aurkeztu duenaren berdina. Beraz, talde ekologista harentzat balio zuen erantzunak balio du honentzat ere.

• Gurelur.

Alegatzaileak honako hau adierazi du:

1. “El Montecillo” haize-parkerako aurkeztutako alegazioen 1. puntuan adierazitakoaren berdina; beraz, erantzuna ere berdina da.

2. “El Montecillo” haize-parkerako aurkeztutako alegazioen 2. puntuan adierazitakoaren berdina; beraz, erantzuna ere berdina da.

3. “El Montecillo” haize-parkerako aurkeztutako alegazioen 3. puntuan adierazitakoaren berdina; beraz, erantzuna ere berdina da.

4. “El Montecillo” haize-parkerako aurkeztutako alegazioen 4. puntuan adierazitakoaren berdina; beraz, erantzuna ere berdina da.

5. Abifaunari buruzko azterketak ez du aski informaziorik biltzen Alhama ibaian dagoen faunaren gainean.

6. “El Montecillo” haize-parkerako aurkeztutako alegazioen 5. puntuan adierazitakoaren berdina; beraz, erantzuna ere berdina da.

7. Abifaunaren espezie jakin batzuei oso balio gutxi aitortzen zaie.

8. Estepako abifaunaren gaineko balizko afekzioari buruzko informazioa.

9. Senda TAE-La Serna TAE linea elektrikoa eraikitzeak faunarengan duen afekzioari buruzko informazio gutxi dago.

10. Irismeneko txostenak parkearen ezaugarri teknikoak eta eraikitzeko ezaugarriak definitzeari buruz egiten dituen errekerimenduak ez dira bildu.

11. “El Montecillo” haize-parkerako aurkeztutako alegazioen 18. puntuan adierazitakoaren berdina; beraz, erantzuna ere berdina da.

Erantzunak:

5. Abifaunaren urteko ziklo osoari buruzko azterketarako behaketa-guneetako bat Alhama ibaitik 200 metro baino gutxiagora dago, parkearen mendebaldeko muturrean. Izan ere, azterketa horren kartografian ikusten da mendebaldeen dauden laukiak aipatu ibaiaren gainean daudela.

7. Abifaunari buruzko urteko azterketa egin da, irismeneko dokumentuetan ezarritako metodologiari jarraikiz, ezagutzeko haize-parkeetan eta haien inguruetan dagoen abifauna. Azterketa hori oinarritzat hartuz, ingurumen-inpaktuaren azterketak moderatutzat jo du abifaunaren gaineko inpaktua.

Alabaina, puntu honetan Gurelurrek aurkeztu dituen alegazioak baloratu eta aintzat hartu dira ingurumen-inpaktuaren adierazpena prestatzean.

8. Ikus lehengo puntuetan emandako erantzuna, kontuan hartuko bada ere ingurumen-inpaktuaren adierazpena prestatzean.

9. Abifaunari buruzko urteko ziklo osoaren azterketak zortzi behaketa-gune ezartzen ditu. Horiek “La Senda” haize-parkearen afekzio eremua eta bere energia ateratzeko azpiegitura ia osorik hartzen dute. Hala ere, alegazioa aintzat hartu da ingurumen-inpaktuaren adierazpen honetan.

10. Parkearen ezaugarri teknikoak eta eraikuntzakoak aurkeztutako dokumentazioan jasotzen dira, proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egiteko behar den xehetasunarekin.

–“Corral del Molino I” haize-parkeari buruz:

• Gurelur.

Alegatzaileak honako hau adierazi du:

1. “El Montecillo” eta “La Senda” haize-parkeen kasuan aurkeztu diren alegazioen 1. puntuan adierazten zenaren berdina; beraz, erantzuna ere berdina da.

2. ENERFINek ez du betetzen irismeneko txostenaren “IIEan sartu beharreko eduki espezifikoak” atalean jasotzen dena, ez direlako aldi berean aztertzen “Corral del Molino II” haize-parkearen proiektua eta “Montes de Cierzo I eta II” haize-parkeak berrindartzeko proiektuak, batez ere lurren arteko konektibitateari eta espezieentzako hesi-efektuari dagokienez.

3. “El Montecillo” haize-parkerako aurkeztutako alegazioen 2. puntuan adierazitakoaren berdina; beraz, erantzuna ere berdina da.

4. Aurkeztu den IIEak ez ditu aintzat hartzen “Corral del Molino I eta II” haize-parkeen inguruko zingira-mirotzaren eta mirotz zuriaren lo-lekuak, zehatz esanda Valdelafuente erreka zuloan eta Tetones zalduan daudenak.

5. “El Montecillo” haize-parkerako aurkeztutako alegazioen 3. puntuan adierazitakoaren berdina; beraz, erantzuna ere berdina da.

6. Ez dira kontuan hartu ebaluazioan abifaunari ingurumen afekzio nabarmenak eragiten ahal dizkioten elementu batzuk: heze guneak, idoiak, mandotegiak, eskortak, eta abar.

7. Inbentarioan ez dago ingurumen-alderdi esanguratsurik.

8. “Corral del Molino I” haize-parkearen eremuak estepako habitatak berreskuratzeko gune batzuk ukituko lituzke, non duela gutxi pinudiak arrasean moztu baitira, helburu horrekin.

9. Abifaunari buruzko txostena ez da osoa, eta bederatzi hilabeteko epea baizik ez du hartzen; gainera, aurkeztutako dokumentuen artean kongruentziarik eza dago.

10. Abifaunaren espezie jakin batzuei oso balio gutxi aitortzen zaie.

11. Fauna migratzaileari egiten zaion afekzioa ez da ebaluatu.

12. Estepako abifaunaren gaineko balizko afekzioa.

13. “Ebro ibaia” KBEtik hurbil egotea.

14. 6620* Ruto angustifoliae-Brachypodietum retusi lehentasunezko habitataren hondamena edo endekapena.

15. Zenbait haize-sorgailu gorde beharreko lurzoruetan jarri nahi dira.

16. Irismeneko txostenak parkearen ezaugarri teknikoak eta eraikitzeko ezaugarriak definitzeari buruz egiten dituen errekerimenduak ez dira bildu.

17. “El Montecillo” haize-parkerako aurkeztutako alegazioen 18. puntuan adierazitakoaren berdina; beraz, erantzuna ere berdina da.

Erantzunak:

2. Ingurumen-inpaktuaren azterketak badu metatzen efektuak eta ondorio sinergikoak aztertzen dituen eranskin bat, kontuan hartuz, IIA honetan aintzat hartzen diren bost haize-parkeak ez ezik, eranskin hori egin zenean zeudenak, baimendutakoak eta tramitazioan daudenak ere. Edonola ere, ingurumen-inpaktuaren adierazpen hau egitean, ondorio horiek kontuan hartu dira, beste gauza batzuen artean, lurraldeen arteko konektibitateari eta hesi-efektuari dagokienez.

4. Alegatzaileak nabarmendu duen kontua oso garrantzizkoa da, eta kontuan hartu da IIA hau prestatzean.

6. Alegatzaileak nabarmendu duen kontua oso garrantzizkoa da, eta kontuan hartu da IIA prestatzean.

7. Kontuan hartu da IIA prestatzean.

8. Kontuan hartu da IIA prestatzean.

9. 2019ko apirilaren IIEan, Enerfinek abifaunari buruzko azterketa partzial bat aurkeztu zuen, aintzat hartzen zituena 2017ko azarotik 2018ko urrira arteko eta 2018ko maiatzetik 2019ko urtarrilera arteko aldiak. 2019ko maiatzean abifaunaren azterketa aurreoperazionalaren gehigarri bat aurkeztu zen; sustatzailearen arabera, gehigarriak aldia luzatzen du, 2017ko azarotik 2019ko apirilera arte, eta gainera lehenagoko datuak berraztertu eta hobetzen ditu.

10. Abifaunari buruzko urteko azterketa egin da, irismeneko dokumentuetan ezarritako metodologiari jarraikiz, objetiboki ezagutzeko haize-parkeetan eta haien inguruetan dagoen abifauna. Azterketa horren ondorioak oinarritzen dira, besteak beste, landa-lanean behatutakoan. Hori dela eta, aurkeztu den ingurumen-inpaktuaren azterketaren arabera, “Corral del Molino I” haize-parkeak abifaunaren gainean daukan inpaktua larritik moderatura baloratu da, eta “Corral del Molino II” haize-parkeak daukana moderatutzat jo da.

Hala ere, Gurelurrek puntu honetan egin dituen alegazioak aintzat hartu dira ingurumen-inpaktuaren adierazpen honetan.

11. Abifaunari buruzko urteko ziklo osoaren azterketaren emaitzen artean bada migrazioari eskaintzen zaion atal bat. Hor adierazten da zer espeziek erabiltzen duen aztertzen ari garen eremua migrazio-ardatz gisa. Beste atal batean adierazten da espezie horiek beti atzeman izan direla azterketarenak baino altuera handiagoetan, eta beraz ez dagoela afekzio arriskurik. Beraz, zeharka bada ere, fauna migratzailearen gaineko afekzioa ebaluatzen da.

Hala ere, gorabehera hori kontuan hartu da IIA prestatzean.

12. Alegazioa kontuan hartu da IIA prestatzean.

13. Alderdi hauek kontuan hartu dira IIA prestatzean.

14. 4. eranskina: Europar Batasunaren intereseko habitat eranskinean xeheki aztertzen da instalazio eolikoek Europako zuzentarauaren habitat naturalei eragiten dien afekzioa. “Corral del Molino I” haize-parkean ikusten da hondar-afekzio bat. Zehatz esateko, 6220* habitatean 902 m²-ko azaleraren galera garbia dagoela jotzen da, habitata oso endekatua egoteaz gain. Azalera hori habitatak Nafarroan duen azaleraren %0,0000030 da. Erlatiboki, afekzioa ez da oso esanguratsua.

15. Nahiz eta haize-sorgailuen inguruan badiren NEP 2030 planean “ez gai” izendatzen diren eremuak (ingurumen baldintzengatik), “Corral del Molino I” haize-parkearen haize-sorgailuetako bat ere ez dago “ez gai” den eremu horietako batean. Hala ere, ingurumen-inpaktuaren adierazpen hau egitean, kontuan hartu da eremu horien hurbiltasuna, baita ebaluatzen ari garen haize-parkearen inguruan dauden ingurumen-balioak ere.

16. Parkearen ezaugarri teknikoak eta eraikuntzakoak aurkeztu den dokumentazioan biltzen dira. Gainera, obrek dirauten bitartean teknikari batek ingurumen-jarraipena eginen du. Teknikari horren lana izanen da oso ongi definituta gelditu ez diren eremuak era egokian aukeratzea.

Aurreikusitako bideek ingurune naturalean eta abelbideetan izanen duten eraginari dagokionez, IIEak hura osatzen duten elementuen gaineko eragina zenbatzen eta baloratzen du.

–“Corral del Molino II” haize-parkeari buruz:

• Gurelur.

“Corral del Molino I” haize-parkerako adierazi diren berdinak.

• Francisco Javier Sodornil Fernández.

Aurkeztutako alegazioak ez dira ingurumen arlokoak.

–“Volandín” haize-parkeari buruz:

• Gurelur.

Alegatzaileak honako hau adierazi du:

1. “El Montecillo” haize-parkerako aurkeztutako alegazioen 2. puntuan adierazitakoaren berdina; beraz, erantzuna ere berdina da.

2. “El Montecillo” haize-parkerako aurkeztutako alegazioen 3. puntuan adierazitakoaren berdina; beraz, erantzuna ere berdina da.

3. “El Montecillo” haize-parkerako aurkeztutako alegazioen 4. puntuan adierazitakoaren berdina; beraz, erantzuna ere berdina da.

4. “El Montecillo” haize-parkerako aurkeztutako alegazioen 5. puntuan adierazitakoaren berdina; beraz, erantzuna ere berdina da.

5. Abifaunaren espezie jakin batzuei oso balio gutxi aitortzen zaie.

6. Gehigarrian dagoen “Abifaunaren ataleko inpaktuaren balorazioa” delakoaren ondorioetan akatsak daude.

7. Estepako abifaunaren gaineko balizko afekzioa, zenbait AICAENAtatik hurbil baitago.

8. Energia ateratzeko sistemaren inpaktuaren balorazioak akatsak ditu.

9. 2030erako Nafarroako Energia Planaren arabera, bertan haize-parkeak ezartzeko “ez gai” edo “ingurumen eta lurralde mugak” dituen eremuen okupazioa.

10. Zenbait haize-sorgailu kokatzea ustiapen naturalerako babes-irizpidea duten lurzoruetan, non NEP 2030 planaren ingurumen-azterketa estrategikoak garapen eolikoa saihestea adierazten baitu.

11. 6620* Ruto angustifoliae-Brachypodietum retusi lehentasunezko habitataren hondamena edo endekapena.

12. Alegatzaileak adierazpen berdina egin du “La Senda” haize-parkearen alegazioen 10. puntuan. Beraz, erantzuna ere berdina da.

13. “El Montecillo” haize-parkerako aurkeztutako alegazioen 18. puntuan adierazitakoaren berdina; beraz, erantzuna ere berdina da.

Erantzunak:

5. Puntu honetan Gurelurrek egin dituen alegazioak aintzat hartu dira IIA egiterakoan.

6. Alegatzaileak aipatzen dituen gorabehera batzuk sustatzaileak zuzendu ditu aurkeztu duen azken dokumentuan; beste batzuk (Culebreterekin lotutakoak), kontuan hartu dira IIA hau idazterakoan.

7. Gorabehera horiek kontuan hartu da IIA prestatzean.

8. Gorabehera batzuk sustatzaileak zuzendu ditu aurkeztu duen azken dokumentuan; beste batzuk kontuan hartu dira IIA hau idazterakoan.

9. NEP 2030ean haize-parkeak hartzeko gai ez diren eremuak deklaratu dira aintzat harturik ingurumen baldintzak, lurralde-antolamendukoak eta Garapen Ekonomikorako Departamentuak proposaturiko beste alderdi batzuk, departamentu hori baita NEP 2030aren sustatzailea. “Volandín” haize-parkeak ukitutako “ez gai” diren eremu horiek, NEP 2030ean jasotako ingurumen baldintzez bestelako alderdiengatik jaso dute kalifikazio hori.

10. Edukia ez da ingurumen arlokoa (ustiapen naturalerako balioa).

11. Aintzat hartu da ebazpen hau egitean. 4. eranskina: Europar Batasunaren intereseko habitaten eranskinean xeheki aztertzen da instalazio eolikoek Europako zuzentarauaren habitat naturalei eragiten dien afekzioa. “Volandín” haize-parkean ikusi da hondar-afekzio bat VO-04 haize-sorgailuan. Zehatz esateko, 6220* habitatean 315 m²-ko azaleraren galera garbia dagoela jotzen da, habitata oso endekatua egoteaz gain. Azalera hori habitatak Nafarroan duen azaleraren %0,00000093 da. Erlatiboki, afekzioa ez da oso esanguratsua.

• Estado Bonamaison TNE (Transformaziorako Nekazaritza Elkartea).

Alegatzaileak honako hau adierazi du:

1. Proiektuaren erabat aurka dagoela lursailaren nekazaritza ustiategiari eragiten dion afekzioarengatik.

2. Akatsa abifaunaren urteko ziklo osoaren azterketan sartutako ibilgailu-transektuen trazaduran.

Erantzunak:

1. Edukia ez da ingurumen arlokoa.

• Aalsmeer Tejería SL.

Alegatzaileak,“Volandín” haize-parkearen eremu berean dagoen “La Tejería” haize-parkearen eraikuntza sustatzen duenak, hauxe adierazten du:

1. Sustatzaileak ez dauka eskubiderik herri-lurren gainean.

2. “La Tejería” haize-parkeak ukitzen dituen titulartasun pribatuko lurrekiko kointzidentzia.

Erantzunak:

1. Edukia ez da ingurumen arlokoa.

2. Edukia ez da ingurumen arlokoa.

• Grupo Empresarial Enhol SL eta Solen Desarrollos SL Unipersonal.

Alegatzaileek honako hau adierazi dute:

1. Eguzki-instalazio baten eraikuntza sustatzen ari direla “Volandín” haize-parkearen inguruetan, eta Fontellasko Udalak hainbat lurzatiren desafekzioa onetsi duela, hasiera batean, alegatzaileari lagatzeko, eguzki-instalazio fotovoltaikoa eraiki dezan.

Erantzunak:

1. Edukia ez da ingurumen arlokoa.

• Granja Santa Isabel TNE.

Alegatzaileek honako hau adierazi dute:

1. Proiektatu den energia ateratzeko lineak bere jabetzapekoak diren hainbat lurzati ukituko lituzke, eta lurzatiok balioa galduko lukete, bertan jartzen ahal diren labore-motak murriztuz, nekazaritza lanak oztopatuz, etab.

Erantzunak:

1. Edukia ez da ingurumen arlokoa.

III. ERANSKINA

Jarduteko protokoloa, faunaren gorabeherengatik haize-parkeetan

1.–Gorabeheren berri ematea Ingurumen Eraginaren Atalari.

1. Espezie sentiberak: Posta elektronikoa igorri berehala Ingurumen Eraginaren Ataleko Ingurumen Jarraipenaren Bulegora (seguimiento.ambiental@navarra.es), gorabeheraren fitxa erantsita.

Espezieak: Bonelli arranoa, arrano beltza, mirotz zuria, mirotz urdina, miru gorria, ugatza, sai zuria, Naumann belatza, basoilo handia, ganga azpizuria, ganga azpibeltza, Portugalgo pirripioa, basoilo txikia eta txori zezen arrunta.

2. Gorabehera guztien datu-basea (Acess formatuan), espezie sentiberei dagozkienak barne: hilero bidali aldi horretako gorabeherak, argazkirik gabe, errazago bidaltzeko eta maneiatzeko, posta elektronikoz Ingurumen Eraginaren Ataleko Ingurumen Jarraipenaren Bulegora (seguimiento.ambiental@navarra.es). Gorabehera guztiak jasoko dira. Enpresek ez dituzte aldatu behar haize-parkeen eta haize-sorgailuen izenak. Aldaketaren bat egin nahi bada, aldez aurretik jakinarazi beharko zaio Ingurumen Eraginaren Atalari; izan ere, aldebakarreko aldaketak egiten badira, datu-baseak operatibo izateari uzten dio.

3. Urteko memoria, formatu digitalean entregatu beharrekoa, non balorazio bat jasoko baita, izandako emaitzena, joerena, ukitutako espezie sentiberena, etab. Halaber, ordura arte bidalitako gorabehera guztien argazkiak jasoko dira.

Iragarkiaren kodea: F2016214