32. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 58. lurzatian. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko urtarrilaren 22an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Hiri-jarduketako plan berezia, udal katastroko 2. poligonoko 58. lurzatian, Víctor Luis Vara Alonsok sustatua, indarreko planeamenduak emandako eraikigarritasuna handitzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluan xedatua aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Zizur Nagusian, 2021eko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2101282