30. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

577/2020 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Fiteroko Lorenzo Luis Musika Eskola Pribatua Nafarroako Gobernuko Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribatzen duena.

Judith Alvero Fernández andreak, “Asociación Banda de Música y Coral de Fitero” (IFZ: G 31601420) elkartea ordezkatuz, eskaera aurkeztu du Fiteroko Lorenzo Luis Musika Eskola Pribatua erregistratu dadin baimentzeko. Eskaera horren harira egindako espedientea ikusirik.

Ikusirik, halaber, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak aldeko txostenak eman dituztela.

Kontuan harturik Musika eta Dantza Eskolen sorrera eta funtzionamendurako oinarrizko arauak ezarri zituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 22. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu hori 79/2010 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak barne merkatuko zerbitzuei buruz 2006ko abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Zuzentaraura egokitzeko).

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Gobernuko Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribatzea Fiteroko Lorenzo Luis Musika Eskola Pribatua, herri horretan dagoena. Inskripzioak 2020ko uztailaren 28tik aurrera izanen ditu ondorioak, egun horretan sartu baitzen Hezkuntza Departamentuan ikastetxeko titularrak eskola baimentzeko aurkeztu zuen eskaera.

2. Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan eskolaren datu hauek inskribatuko dira:

Ikastetxearen kodea: 31015005.

Izen generikoa: Musika Eskola Pribatua.

Berariazko izena: Fiteroko Lorenzo Luis Musika Eskola.

Helbidea: San Raimundo pasealekua 11 - 31593.

Herria: Fitero.

Udalerria: Fitero.

Titularra: Asociación Cultural Banda de Música y Coral de Fitero (IFZ: G31601420).

Inskribatu diren ikasketak: Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren 48.3 artikuluan ezarritakoak, honako irakasgai hauekin:

a) Oinarrizko eskaintza, abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 9. artikuluko 1. apartatuko a), b) eta c) letretan ezarritako antolamenduari jarraikiz:

Instrumentu-praktika: Bonbardinoa, Klarinetea, Zeharkako flauta, Gaita/Danborra, Perkusioa, Saxofoia, Tronboia, Tronpeta eta Tuba.

Instrumentu-praktikaren osagarri den musika prestakuntza: Musika Hizkuntza.

Ahots eta instrumentu jarduerak taldean: Musika banda eta abesbatza.

b) Oinarrizko eskaintzan ez dauden beste irakasgai batzuk (9.2 artikulua): Haurtzaindegi musikala, 1.a eta 2.a.

Gehieneko edukiera, eskolan aldi berean ikasketa teorikoak eta taldekoak emateko: 57 ikasle.

4. Eskolaren konfigurazioan aldaketaren bat egiteko, horren ondorioz ebazpen honen 2. atalean ezarritako erregistro datuak eta instalazioak aldatzen badira, Hezkuntza Departamentuari horren berri eman beharko zaio, eta departamentu horrek, beharrezkoak diren baldintzak betetzen badira, eguneratu eginen ditu Nafarroako Gobernuko Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribatutako datuak, aipatutako 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

5. Foru dekretu horren 31. artikuluan aipatutako kasuetan, eskolaren inskripzioa baliorik gabe uzten ahalko da.

6. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8. Ebazpen hau igortzea Fiteroko Udalari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Arte Ikasketen Atalari eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari.

Iruñean, 2020ko abenduaren 31n.–Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendaria, Ignacio Miguel Catalán Librada.

(108/2019 Foru Agindua, azaroaren 26koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordez aldi baterako arituko direnak izendatzen dituena).

Iragarkiaren kodea: F2100405