290. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2021eko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzan aldaketa egiteko espedientea. Espedientearen xedea da euskara jakitearen eskakizuna kentzea Zizur Nagusiko idazkari lanpostua betetzeko, 2021eko urtarrilaren 20ko 16/2021 Epaiari men eginez, zeina eman baitzen Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 3. Epaitegian bideraturiko 142/2020 prozedura laburtuan.

Jendaurreko informazioaren izapidea gauzatu zen, betetzeko ezarririk dagoena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan. Izapide hori iraganik, Zizur Nagusiko Udalak, 2021eko urriaren 28an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aipatu aldaketa Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzan, idazkari lanpostuaren hizkuntza-eskakizuna aldatzeko xedez, nahitaezko C1 izateari utzi eta merezimenduzko C1 izan dadin aurrerantzean. Jarraian ematen da testu osoa.

Zizur Nagusian, 2021eko abenduaren 14an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

ALDAKETA, ZIZUR NAGUSIKO UDAL ESPARRUAN EUSKARAREN ERABILERA ETA SUSTAPENA ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN

LANPOSTUAREN IZENA

LANPOSTU KOPURUA

HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA

1. ALORRA.–IDAZKARITZA

Idazkaria

11000

1

MC1

Iragarkiaren kodea: L2117398