261. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2398/2021 EBAZPENA, 2021eko azaroaren 8koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, epaimahaikide berriak izendatzen dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan Euskarako oinarrizko lanpostuko teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian –Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2021eko otsailaren 19ko 372/2021 Ebazpenaren bidez onetsia–.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2021eko otsailaren 19ko 372/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Euskarako oinarrizko lanpostuko teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 52 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2021eko martxoaren 5ean.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2021eko ekainaren 16an emandako 1206/2021 Ebazpenaren bidez, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen, 2021eko abenduaren 18rako dei egin zitzaien izangaiei oposizioaren lehenbiziko probarako, eta epaimahai kudeatzailearen kideak izendatu ziren. Deialdi hori 147 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2021eko ekainaren 24an.

Geroago ikusi da epaimahai kalifikatzaileko bi kidek ezin izanen dutela parte hartu epaimahaiaren lanetan.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Epaimahai kalifikatzaileko bi kide berri izendatzea, bata titular eta bestea ordezko:

Epaimahaikide titularra: Naroa Zubillaga Gómez, Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateko irakasle agregatua, Iruñeko Udalaren itzultzaile Patxi de Vicente Arbeloaren ordez.

Ordezko epaimahaikidea: Elizabete Manterola Agirrezabalaga, Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateko irakasle agregatua, Iruñeko Udalaren Euskara Zerbitzuko buru den Inma Errea Cleixen ordez.

Bigarrena.–Agindua ematea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hirugarrena.–Helaraztea ebazpen hau epaimahaikideei eta aditzera ematea Giza Baliabideen Zerbitzuari eta Euskararako Atal Teknikoari, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko azaroaren 8an.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

Iragarkiaren kodea: F2115904