25. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 3a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-S-144

Francisco Javier Murugarren Solchagak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Francisco Javier Murugarren Solchaga.

Xedea: aisialdirako baratze bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Tafalla (Nafarroa).

Isurketak 12 m³-ko gehieneko bolumena du urtean, eta 1.000 litroko hobi septiko batean tratatzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusteko sarbide telematikoa emanen zaie, tacalidad@chebro.es helbide elektronikoan eskaera egin ondoren, edo aurrez aurrez ikusten ahalko dira bulego orduetan Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza); espedientearen eta dokumentazio teknikoaren kopia ere eskura izanen dute Iruñeko bulegoetan (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko abenduaren 29an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2100756