229. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1952/2021 EBAZPENA, irailaren 16koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearena, Haren bidez, bi gai aldatzen dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan oinarrizko lanpostuko A mailako teknikari lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian –Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2021eko maiatzaren 26ko 1064/2021 Ebazpenaren bidez onetsia eta 2021eko ekainaren 14ko 137. NAOan argitaratua–.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2021eko maiatzaren 26ko 1064/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan oinarrizko lanpostuko A mailako teknikari lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Deialdi hori 137 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2021eko ekainaren 14an.

Hura argitaratu ondoren, ohartu gara deialdiaren eranskineko gai-zerrendako bi gai aldatu behar direla: Parte Orokorreko 11. gaia, erreferentzia egiten baitzion deialdia argitaratu zen egunean oraindik onetsi gabe zegoen plan bati, eta Parte Espezifikoko 27. gaia, testuan okerreko ebazpen zenbakia ematen baitzuen. Ondorioz, gai horiek aldatu beharra dago.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2. artikuluak dioenez, “Herri Administrazioek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako akats material, egitezko edo aritmetikoak”.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Aldatzea Nafarroako Unibertsitate Publikoan oinarrizko lanpostuko A mailako teknikari lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdiaren eranskineko gai-zerrenda –Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen maiatzaren 26ko 1064/2021 Ebazpenaren bidez onetsia eta 2021eko ekainaren 14ko 137. NAOan argitaratua–, honakoak ezarriz Parte Orokorreko 11. gai gisa eta Parte Espezifikoko 27. gai gisa:

“11.–Zientziako, Teknologiako eta Berrikuntzako Espainiako 2021-2027 aldiko Estrategia: Printzipioak, helburuak eta jarduteko ardatzak. Jarduteko eredua. Gobernamendua.”

“27.–1840/2018 Ebazpena, apirilaren 24koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ikastegi eta Sailetako Esparru Arautegiari buruzkoa.”

Bigarrena.–Agindua ematea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitara dadin.

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Giza Baliabideen Zerbitzuari, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko irailaren 16an.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

Iragarkiaren kodea: F2114209