225. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

Aldaketa, Udal Plan Orokorraren hirigintza-ordenantzaren 133. artikuluan, antenei, instalazio bereziei, errotuluei, publizitateari eta, eguzki plakak erabilita, energia eraginkortasunari buruzkoa. Behin betiko onespena

Aurizko Udalaren Osoko Bilkurak, 2021eko martxoaren 15ean egindako bilkuran, Aurizko Udal Plan Orokorraren hirigintza-ordenantzaren 133. artikulua aldatzea erabaki zuen; artikulu hori Antenei, Instalazio bereziei, Errotuluei eta Publizitateari buruzkoa, eta, zehazki, 133.4 artikulua aldatuko da: energia eraginkortasuna eguzki plakak erabilita.

Hasierako onespen hori 2021eko maiatzaren 11ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (109. zk.) argitaratu zen, eta hogeita hamar egun baliodunez egon zen jendaurrean, erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik egin gabe. Horrenbestez, behin betiko onartu da hirigintza-ordenantzen aldaketa.

Ondorioz, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen du.

Auritzen, 2021eko abuztuaren 11n.–Alkatea, Jose Irigaray Gil.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2113880