212. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1765/2021 EBAZPENA, abuztuaren 23koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan Liburutegiko laguntzailearen hiru lanpostu, B mailakoak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdirako.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2021eko maiatzaren 19ko 1025/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Liburutegiko laguntzailearen hiru lanpostu, B mailakoak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2021eko ekainaren 2an.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, eta deialdiaren 5.1 oinarriarekin bat etorriz, bidezkoa da onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Langileen Kudeaketako Ataleko buruaren txosten-proposamena aintzat harturik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoan Liburutegiko laguntzailearen hiru lanpostu, B mailakoak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdirako onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda. Eranskinean ageri da.

Bigarrena.–Zerrendan azaldu ez diren izangaiek eta behin-behinean baztertutakoek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean.

Erreklamazioak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, baita akatsak zuzendu ere, halakorik bada, Interneteko helbide honetan:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/instancia-general+?languageId=100001

Horretaz gainera, zilegi da eskaerak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistro Orokorrean aurkeztea (Arrosadiko campusa, z.g., 31006 Iruña / Tuterako campusa, Tarazonako etorbidea, z.g., 31500 Tutera), edo Estatuaren Administrazio Orokorreko erregistroetan, autonomia erkidegoetako administrazioetako eta toki administrazioa osatzen duten erakundeetako erregistroetan, posta-bulegoetan edo Espainiak atzerrian dituen kontsuletxeetan edo ordezkaritza diplomatikoetan. Eskaera posta-bulego batean aurkeztekotan, gutun-azal irekian eginen da, posta-zerbitzuko langileak data eta zigilua jar ditzan ziurtatu eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora bidali baino lehen.

Aipatutako epean zerrendetan ez agertzearen aurka alegatu eta onartuen zerrendan egoteko eskubidea justifikatzen ez duten edo akatsa zuzentzen ez duten izangaiak behin betiko bazterturik geldituko dira.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 23an.–Joaquín Romero Roldán, Kudeatzailea.

ERANSKINA

Onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda liburutegiko laguntzailearen hiru lanpostu, b mailakoak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdirako (Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2021eko maiatzaren 19ko 1025/2021 ebazpenaren bidez onetsi zen)

Txanda irekia

–Onartuak:

ABARZUZA LOIDI, LAURA

ARAMENDIA CATALÁN, SARA

AYESA CEMBORAIN, ALFREDO

AZCARATE HORMAECHEA, MARÍA LOURDES

BARATZE ETXEBERRIA, EUKENE

BARBERO RUBIO, LUIS CHRISTIAN

BETES VICENCIO, LUIS CARLOS

BROTO BERGUA, CLARA

CHUMILLAS DE LA VILLA, SILVIA

DEL BIEN SÁNCHEZ, JOSÉ CARLOS

DIAZ DE CERIO JIMÉNEZ, SARA

DIEZ ARJONA, NURIA

DIEZ LECUMBERRI, SONIA

ECHAURI MAYOR, MAITE

FERNÁNDEZ ALONSO, ROCÍO

FERNÁNDEZ GARCÍA, MARTA

FERNÁNDEZ LENDÍNEZ, MARCO ANTONIO

FLAMARIQUE ÁLVAREZ DE EULATE

GALECH GARCÍA, EDURNE

GARBISU BEA, KATIXA

GARCÍA OTAEGI, SAIOA

GARCÍA SALLERAS, MONTSERRAT

GONZÁLEZ MONTELONGO, RAFAELA

GOÑI OIZ, INMACULADA

GUALLAR ARBELOA, ANGEL

IRIARTE SOLA, MIKEL

JIMÉNEZ GARCÍA, ELVIRA

LEOZ CATALÁN, ENEKO

LORENZO FIGUEIRA, MARÍA PILAR

MARAVER MARTÍNEZ, RAMÓN

MARÍN ACERA, JUAN DE LA CRUZ

MARÍN CEBALLOS, JAIME

MARTÍNEZ ARANAZ, BEGOÑA

MONTEAGUDO HARO, PABLO

MOÑITA CASTRO, ELISABET

MUÑIZ FERNÁNDEZ, ISABEL

PARENTI, ALEJANDRA ELEONORA IRENE

RÍOS SANCHEZ, JOANES

RODRÍGUEZ ÁLVAREZ, CLARA

ROZO GONZÁLEZ, ANDREA

RUIZ SERRANO, JESÚS

SALINAS LIBERAL, MARÍA JOSÉ

SASTRE NATIVIDAD, GARAZI

SOBRINO LÓPEZ, IDOIA

UNZU MARTÍNEZ, FERNANDO

URRIZA SAN MARTÍN, LAURA

ZUBICOA ARRAIZA, ANA

–Baztertuak:

Tasaren ordainagiria ez aurkezteagatik:

JORDÁN ARILLA, SILVIA

3.2.1 oinarrian aipatutako hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabide ofiziala ez aurkezteagatik:

SEPÚLVEDA LORENZO, JOSÉ MIGUEL

Igoera-txanda.

–Onartuak:

CANTERA LEIVA, ISMAEL

ESPOZ GONZÁLEZ, MARÍA BEGOÑA

SALVADORES SANTAMARÍA, ANA ISABEL

SOTO ASURMENDI, FEDERICO

TEJERA MARTÍN, CRISTINA

–Baztertuak:

Inor ez.

Iragarkiaren kodea: F2113101