203. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dute alkatea herrian ez dagoenean, eta alkateak horrela izendatuta, alkateordeari dagokiola hura bere eginkizun guztietan ordezkatzea.

2021eko abuztuaren 16tik abuztuaren 22ra arte herritik kanpo egonen naiz.

Goian zehaztutako araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, ebatzi dut (2021/339 Ebazpena):

1. 2021eko abuztuaren 16tik abuztuaren 22ra arte, Lur Iosu Larraza Lopez zinegotziaren esku uztea nire eginkizun guztiak.

2. Honen berri ematea Lur Iosu Larraza Lopez zinegotziari eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ager dadin agintzea.

3. Udalbatzaren hurrengo ohiko osoko bilkuran ebazpen honen berri ematea.

Etxarri Aranatzen, 2021eko abuztuaren 13an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2112585