203. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZPIROTZ-LEZAETA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Azpirotz-Lezaetako Kontzejuak (Larraun), 2021eko uztailaren 31n egin bilkuran, onetsi zuen 2021eko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Epea bukatutakoan inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat joko da.

Azpirotz-Lezaetan (Larraun), 2021eko abuztuaren 17an.–Kontzejuko burua, Bonifacio Etxetxikia Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2112628