203. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZU

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Artazuko Udalak, 2021eko uztailaren 27an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluak 236.ari buruz xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Artazun, 2021eko abuztuaren 19an.–Alkate udalburua, Iñaki Arguiñano Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2112792