203. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Armañantzasko Udalak, 2021eko uztailaren 8an egin osoko bilkuran eta legeak eskatzen duen gehiengoarekin, erabaki zuen onestea 2021eko ekitaldiko plantilla organikoa, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat heldu diren legeetan agindutakoarekin.

Espedientea Idazkaritzan paratu zen hamabost egun baliodunean, iragarkia paratu ondoan toki erakunde honen iragarki-taulan eta 2021eko 173. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 26koan, bizilagunek eta interesdunek azter zezaten eta erreklamazioak egin zitzaten.

Jendaurreko aldia iragan denez inork espedientearen aurkako erreklamaziorik aurkeztu gabe, 2021eko plantilla organikoa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan xedatuarekin bat (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

2021EKO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Lanpostua: Idazkaritza/Kontu-hartzailetza Torres del Rioko, Elizagorriko eta Armañantzasko udalekin partekatua. Egoera: hutsik. Araubide juridikoa: funtzionarioa. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %23,72.

Administrazio-kontratudun langileen eta aldi baterako lan-kontratudunen zerrenda

Administrazio araubidea.

Deiturak eta izena: Úriz López, Irene. Araubide juridikoa: bitarteko administrazio-kontratuduna. A maila. Lanpostua: Idazkaritza/Kontu-hartzailetza. Gradua: -. Administrazio egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2021eko maiatzaren 3a.

Lan araubidea.

Deiturak eta izena: Lisarri Aldea, Cristina. Araubide juridikoa: aldi baterako eta bitarteko lan-kontratuduna. E maila. Lanpostua: administrari-ofiziala. Gradua: -. Administrazio egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2016ko apirilaren 6a.

Deiturak eta izena: Brazal Goitia, José Manuel. Araubide juridikoa: aldi baterako lan-kontratuduna. E maila. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua (lanaldi partziala). Gradua: -. Administrazio egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2016ko ekainaren 1a.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Halaber ohartarazten da plantilla honen behin betiko onespenaren aurka para daitekeela:

a) Zuzenean Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluarekin.

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Armañantzasen, 2021eko abuztuaren 17an.–Alkatea, David Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: L2112625