203. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL ETA ZERBITZU SOZIOKULTURALEN MANKOMUNITATEA

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Nafarroako Erdialdeko Kirol eta Zerbitzu Soziokulturalen Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2021eko abuztuaren 12an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuarekin.

Jendaurreko aldi hori iraganda, erreklamaziorik ez bazaio egiten hasiera batean onetsitako plantilla organikoari, ulertuko da behin betiko onetsita dagoela.

Tafallan, 2021eko abuztuaren 13an.–Mankomunitateko burua, José Ignacio Moros Bailón.

Iragarkiaren kodea: L2112584