203. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL ETA ZERBITZU SOZIOKULTURALEN MANKOMUNITATEA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Nafarroako Erdialdeko Kirol eta Zerbitzu Soziokulturalen Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2021eko abuztuaren 12an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2021eko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin.

Jendaurreko aldi hori iraganda erreklamaziorik ez bazaio egiten hasiera batez onetsitako aurrekontuari, ulertuko da behin betiko onetsita dagoela.

Tafallan, 2021eko abuztuaren 13an.–Mankomunitateko burua, José Ignacio Moros Bailón.

Iragarkiaren kodea: L2112583