203. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Udal honen 2021eko ekitaldiko aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egon dira, iragarkia paratu ondoan toki erakunde honen iragarki-taulan eta 2021eko 173. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 26koan. Jendaurreko epean inork ez duenez erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo dira 2021eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat.

Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK

1. kapitulua

Zuzeneko zergak

31.500,00 euro

2. kapitulua

Zeharkako zergak

1.000,00 euro

3. kapitulua

Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak

3.300,00 euro

4. kapitulua

Transferentzia arruntak

41.615,00 euro

5. kapitulua

Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak

29.905,00 euro

6. kapitulua

Inbertsio errealak besterentzea

4.200,00 euro

7. kapitulua

Kapital-transferentziak

30.000,00 euro

9. kapitulua

Finantza-pasiboak

0,00 euro

Diru-sarrerak, guztira

141.520,00 euro

GASTUAK

1. kapitulua

Langileria-gastuak

18.120,00 euro

2. kapitulua

Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak

56.300,00 euro

3. kapitulua

Finantza-gastuak

0,00 euro

4. kapitulua

Transferentzia arruntak

16.600,00 euro

6. kapitulua

Inbertsio errealak

50.500,00 euro

7. kapitulua

Kapital-transferentziak

0,00 euro

9. kapitulua

Finantza-pasiboak

0,00 euro

Gastuak guztira

141.520,00 euro

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako aurrekontuaren aurka honako hauek aurkez daitezkeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta

b) Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Armañantzasen, 2021eko abuztuaren 17an.–Alkatea, David Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: L2112623