203. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Uharteko Udalak, 2021eko abuztuaren 19ko Alkatetzaren ebazpen baten bidez, honako dekretu hau onartu zuen:

Alkatetzaren 2021- 0252 Ebazpenaren bitartez, erabaki zen alkatetzaren eskumenak eskuordetzan ematea Edorta Beltzunegi López lehen alkateordeari, medikuaren bajagatik.

Ikusita alkateak bajan jarraitzen duela abuztuaren 19an, egoki da 2021eko irailaren 19ra arte luzatzea Edorta Beltzunegi López lehen alkateordearen aldeko eskumenen eskuordetzea.

Hori guztia bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatuarekin, nahiz eta aipatutako ebazpenak ematen den egunetik aurrera izanen duen indarra.

EBAZTEN DUT:

1. Alkatetzari dagozkion eskudantzietarako Edorta Beltzunegi López lehen alkateordea eskuordetzea 2021eko irailaren 19ra arte.

2. Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Uharten, 2021eko abuztuaren 20an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2112853