203. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Honako arau hauek ematen dizkidaten eskumenak baliatuz: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikulua eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.1 artikulua, zeina aplikatzen baita lege beraren 47.2 artikuluaren bitartez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Funesko Udaleko bigarren alkateorde José Antonio García Marinen esku uztea esleiturik ditudan eginkizun guztiak, haietan nire ordezko izan dadin, 2021eko abuztuaren 28tik irailaren 5era, biak barne.

Bigarrena.–Delako ordezkotzak iraupen mugatua izanen du, eta 2021eko irailaren 5ean bukatuko da, itzultzen naizenean.

Hirugarrena.–Honako ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Funesko Udaleko iragarki-taulan ediktuak ikusgai edukitzea, bete beharrez azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatua.

Laugarrena.–Honako ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta ohartaraztea, azaroaren 26ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 48. artikuluan xedatuari jarraikiz, ni ordezten nauen bitartean ezin izanen dituela errebokatu lege beraren 43. artikuluaren bidez nik egindako eskuordetzeak.

Bosgarrena.–Aipatu errege dekretuaren 44.4 artikuluan xedatuarekin bat, ebazpen hau Udalbatzari jakinaraztea, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Funesen, 2021eko abuztuaren 20an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2112854