20. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Birpartzelazio eta urbanizazio proiektua, S.10 sektorean. Behin betiko onespena

Cortesko Udaleko alkateordeak, abenduaren 18an emandako 407/2020 eta 408/2020 ebazpenen bitartez, behin betiko onetsi zuen Cortesko Udal Plan Orokorreko S.10 sektorearen birpartzelazio eta urbanizazio proiektua, Ultracongelados de Cortes SLUk sustatua.

Birpartzelazio eta urbanizazio proiektua osorik dago argitaratuta Gardentasun Atarian, Cortesko Udalaren Egoitza Elektronikoaren esteka honetan:

https://cortes.sedelectronica.es/transparency/5dc1b82f-9cd7-4d05-86f4-e3c53689a94d/

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita,edo

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da, adierazi ondorioak izan ditzan.

Cortesen, 2020ko abenduaren 18an.–Alkateordea, Antonio Alba Baya.

Iragarkiaren kodea: L2015770