20. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Determinazio egituratzailearen aldaketa puntuala Arau Subsidiarioetan, Paternaingo 5. poligonoko 260. lurzatiari dagokionez. Hasierako onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2021eko urtarrilaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen determinazio egituratzailearen aldaketa puntuala egitea Zizurko Arau Subsidiarioetan, Paternaingo 5. poligonoko 260. lurzatiari dagokionez, Embalajes Andusan SLk sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2. eta 71.8. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Gazolatzen, 2021eko urtarrilaren 14an.–Alkate udalburua, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2100668