20. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 28a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ALTSASU

Ur hornidura zerbitzuaren tasak borondatez ordaintzeko epea, 2020ko bigarren seihilekoa

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2021eko urtarrilaren 26an bukatuko dela epea ur hornidura zerbitzuaren tasak borondatez ordaintzeko, epez epe kobratzen baitira, 2020ko bigarren seihilekoari dagokionez.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2021eko urtarrilaren 23an iragango dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Altsasun, 2021eko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez

Iragarkiaren kodea: L2100750