20. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

526/2016 prozedura arrunta

Virginia Arias López de Lacalle, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den 526/2016 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan 225/2018 epaia eman da 2018ko ekainaren 12an eta irmo geratu da. Hona hemen haren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

225/2018 Epaia.

Lehendakaria: Francisco Javier Pueyo Calleja jauna.–Magistratuak: Antonio Rubio Perez jauna.–María de las Mercedes Martin Olivera andrea.

Iruñean, 2018ko ekainaren hamabian.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatutako magistratuek osatuak, aztertu ditu 526/2016 errekurtsoaren autoak. Errekurtso hori jarri zen irailaren 28ko 79/2016 Foru Dekretuaren aurka, zeinaren bidez onetsi baitzen Nafarroako Foruzaingoaren lanaldi eta ordainsarien Erregelamendua. Hauek dira alderdiak: errekurtsogile gisa, ELA-STV, Euzko Langilleen Alkartasuna-Solidaridad de Trabajadores Vascos, Uxua Arbizu Rezusta prokuradore andreak ordezkatua eta Miren Karmele Méndez Villagrasa letradu andreak zuzendua, eta demandatu gisa, Nafarroako Gobernua, bere aholkularitza juridikoak ordezkatua eta defendatua.

EPAITZA:

1. Ezesten da idazpuruan adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, 2016ko urriaren 1etik aurrerako ondorioekin egindako egutegien kontra jarritakoari dagokionez.

2. Ezesten da Nafarroako Gobernuaren 2016ko urriaren 19ko Erabakiaren kontra jarritakoari dagokionez.

3. Baiesten da irailaren 28ko 79/2016 Foru Dekretuaren 7.6 artikuluaren eta 11. artikuluko bigarren paragrafoaren kontra jarritakoari dagokionez, zeina baliogabe deklaratzen baita osorik.

Ez zaio alderdietako inori kosturik ezartzen.

Eta honako hau egin eta sinatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 eta 107.2 artikuluetan ezarritakoarekin.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 14an.–Justizia Administrazioaren letradua, Virginia Arias López de Lacalle.

Iragarkiaren kodea: J2100673