20. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Hilerriko zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala aldatzeko espedientea. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2020ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Zizur Nagusiko hilerriko zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala aldatzeko espedientea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako espedientea behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zizur Nagusian, 2020ko abenduaren 18an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2015975