20. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

Herri-ondasunen desafektazioa, 3. poligonoko 312. lurzatian

2020ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zen (toki entitateko gehiengo osoarekin, alegia) 3. poligonoko 312. lurzatian 80 metro luze bider 5 metro zabal desafektatzea, erlauntza jartzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan xedatuari jarraikiz, iragartzen da eta jendaurrean paratzen hilabeterako, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jaitzen, 2020ko abenduaren 29an.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azqueta.

Iragarkiaren kodea: L2100530