20. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia UC5 unitatean. Hasierako onespena

Honako honen bitartez aditzera ematen da Erriberriko Udalak, 2020ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela Hiri-jarduketarako plan berezia, zeinaren bitartez aldatzen baitira Hirigintzako Udal Planeko determinazio xehatu batzuk, zehazki UC5 unitateko gutxieneko lurzati eraikigarriaren araubidea ukitzen dutenak.

Interesdun guztiek espedientea azter dezakete eta alegazioak aurkeztu, horretarako hilabeteko epea izanen baitute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Erriberrin, 2021eko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Maite Garbayo Valencia.

Iragarkiaren kodea: L2100541