17. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Alkatea ordeztea, kanpoan egoteagatik. Ordezkapen aldiaren amaiera

Antsoaingo Udaleko alkate udalburuak honako ebazpen hau eman du 2021eko urtarrilaren 11n:

“Ikusita alkate udalburuak 2021eko urtarrilaren 11n berriro heldu diela bere eginkizunei.

Bat etorriz 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluarekin eta harekin bat heldu direnekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua), eta udal-mugartetik kanpora izan naizenez,

EBAZTEN DUT:

1. Urtarrilaren 11n berriro heltzea alkatetzaren berezko eginkizunei, eta, hortaz, alkate udalburuaren ordezkapen aldiari amaiera ematea. Ordezkapena, hain zuzen, 2020ko abenduaren 9an hasi zen.

2. Horren berri ematea Udalbatzari egiten duen lehen osoko bilkuran eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Aritz Ayesa Blancori jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan”.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, 2021eko urtarrilaren 12an.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2100450