147. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Udal Planeko A-34 exekuzio unitatea birpartzelatzeko proiektua. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko ekainaren 4an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zizur Nagusiko Udal Planeko A-34 exekuzio unitatea birpartzelatzeko proiektua, Bou Block el Valor de las Ideas SLk sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72., 74. eta 152. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Zizur Nagusian, 2021eko ekainaren 9an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2109442