147. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

UE-ZUR-8 unitatea birpartzelatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Deierriko Udalak, Alkatetzaren 2021eko ekainaren 7ko Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi zuen:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea Zurukuaingo UE-ZUR-8 unitatea birpartzelatzeko proiektua, hasiera batez onetsi baitzen Alkatetzak 2021eko otsailaren 18an emandako Ebazpenarekin. Jesús María Urra Echalarrek sustatu zuen.

Bigarrena.–Birpartzelazio espedientearen behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta espedienteko interesdunei banan-banan jakinaraztea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau administrazio bidean irmotzen denean, Jabetza Erregistrora igortzea Udaleko Idazkaritzak luzatutako ziurtagiria, bai eta behar bezala eginbidetutako birpartzelazio proiektuaren ale bat ere, inskriba dadin, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoarekin.

Aritzalan (Deierri), 2021eko ekainaren 8an.–Alkatea, Eduardo Lezaun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L2109482