147. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

39.073,76 metro karratu desafektatzea, 14. poligonoko 156. eta 211. lurzatietan. Jendaurrean jartzea

Tuterako Udalak, 2021eko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, onetsi zuen 39.073,76 metro karratu desafektatzea 14. poligonoko 156. lurzatian (31.872,54 metro karratu) eta 211. lurzatian (7.201,22 metro karratu), gero lagatzeko Laura Malo Plari, landako oiloen ustiategiko kanpoko patio gisa erabiltzeko eta bertako sarbidea egiteko, 14. poligonoko jabetza pribatuko 75. lurzatian horiek egin nahi baititu.

Aipatu desafektazioak Nafarroako Gobernuaren behin betiko onespena izan beharko du, eta hark ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

Orobat, onetsi zen landako oiloen ustiategiko kanpoko patioetarako eta sarbide gunerako erabilera arautzen duen baldintza-agiria. Biak 14. poligonoko 156. eta 211. lurzatietan eginen dira.

Desafektazioaren eta erabilera lagatzearen espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, ukitutakoek alegazioak jartzeko aukera izan dezaten. Halakorik aurkezten ez bada, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio onets dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.

Jendaurrean egon bitartean, interesdunek erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikus ditzakete Tuterako Udaleko Hiri Garapen Jasangarriko Alorrean (Nekazaritzako unitate administratiboa) posta bidez (montes@tudela.es) aurretiko hitzordua eskatuta.

Erabaki hau izapide egintza da, eta ezin da haren aurkako errekurtsorik aurkeztu.

Tuteran, 2021eko ekainaren 7an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2109283