147. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1206/2021 EBAZPENA, 2021eko ekainaren 16koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan Euskarako oinarrizko lanpostuko teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdirako.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2021eko otsailaren 19ko 372/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Euskarako oinarrizko lanpostuko teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2021eko martxoaren 5ean.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2021eko apirilaren 22an emandako 842/2021 Ebazpenaren bidez, aipatutako deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2021eko apirilaren 30ean.

Zuzenketak eta erreklamazioak egiteko epea amaiturik, deialdiaren 5.4 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, bidezkoa da onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea, oposizioaren lehenbiziko proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adierazita.

Era berean, deialdiaren 6.2 oinarriaren arabera, egokia da Epaimahai Kalifikatzailea nork osatuko duen zehaztea.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoan Euskarako oinarrizko lanpostuko teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdirako. Zerrenda I. eranskinean ageri da.

Bigarrena.–Oposizioaren lehenbiziko proba noiz, zer ordutan eta non eginen den adieraztea: 2021eko abenduaren 18an, larunbata, 10:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasgelategiko 016. ikasgelan, Iruñeko Arrosadiko campusean.

Proba bakoitzerako deialdia dei bakar baten bidez eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, AIZ, pasaportea edo gidabaimena aurkeztu beharko dute. Probatik kanpo geldituko dira adierazitako agiriekin beren nortasuna egiaztatzen ez dutenak edo deialdira agertzen ez direnak, probak ondoz ondoko ataletan banatzen badira ere.

Hirugarrena.–Epaimahai Kalifikatzaileko kideak izendatzea, deialdiaren 6.2 oinarriaren arabera. II. eranskinean zerrendatutako pertsonek osatuko dute.

Laugarrena.–Ebazpen hau izendatutako epaimahaikideei helaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko ekainaren 16an.–Joaquín Romero Roldán, Kudeatzailea.

I. ERANSKINA

Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda
euskarako oinarrizko lanpostuko teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdirako (Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2021eko otsailaren 19ko 372/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen)

–Txanda irekia.

Onartuak:

AGOTE LOS SANTOS, GONZALO

AIZPURUA URTEAGA, ENEKO

ARANA IBABE, OSKAR

BARATZE ETXEBERRIA, EUKENE

BEREAU BALEZTENA, IRATI

BIDONDO ARNEDO, ARANTZA

BLANCO LEOZ, AITOR

EIZAGIRRE ARANDIA, ENARA

EPALZA ACHA, MAIALEN

GURBINDO GONZALEZ, AMAIA

HARANBURU KARRERA, MIREN ARANTZA

HUALDE CABALLERO, AINHOA

HUALDE ESTREMERA, JONE

HUARRIZ ADOT, JOSEBA

IBARRA GARCIA, ITXASO

IRIARTE OYAGA, MIREN

LANAO MARIN, ESTIBALIZ

LOITEGUI BIURRUN, ELENA

MARTIN CESTAO, NEREA

MARTINEZ MONREAL, EIDER

MENDILUZE ORMAETXEA, AINHOA

MOLINA ALDAREGUIA, SUSANA

ONIEVA ITURGAIZ, LEIRE

ROMERO FERNANDEZ, AMAIA

ROMERO FERNANDEZ, JAVIER

SAINZ PEZONAGA, LUIS MIGUEL

SALAS SIERRA, KRISTINA

SAN JOSE COSME, SERGIO

SAN PEDRO BILBAO, LAURA

SENAR AMATRIA, ANE

URRA IRIBARREN, HARITZ

VIGOR IRIARTE, EDURNE

Baztertuak:

LOPEZ DIEZ, ANE

Ez du egiaztatu eskatutako titulazio akademikoa.

–Igoera-txanda.

Onartuak: inor ez.

Baztertuak: inor ez.

II. ERANSKINA

Epaimahai kalifikatzailea

Epaimahaiburua: Fernando Rey Escalera, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Euskararako Atal Teknikoko burua.

Ordezko epaimahaiburua: Imanol Núñez Aldaz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hizkuntza Plangintzarako Arloko zuzendaria.

Batzordekidea: Ander Arana Bareño, Nafarroako Parlamentuko itzultzailea.

Ordezko epaimahaikidea: Ainhoa Irazustabarrena Barriola, Nafarroako Parlamentuko itzultzailea.

Batzordekidea: Patxi de Vicente Arbeloa, Iruñeko Udaleko itzultzailea.

Ordezko epaimahaikidea: Inma Errea Cleix, Iruñeko Udaleko Euskara Zerbitzuko burua.

Batzordekidea: Susana Preboste Iraizoz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hizkuntza Plangintzarako Ataleko burua.

Ordezko epaimahaikidea: Orreaga Ibarra Murillo, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle titularra.

Epaimahaikide idazkaria: Patxi Salaberri Zaratiegi, Nafarroako Unibertsitate Publikoko katedraduna, Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Ordezko epaimahaikide idazkaria: Juan José Zubiri Lujambio, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle titularra, Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Iragarkiaren kodea: F2109873