147. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa puntuala, Hirigintzako Araudi Orokorrean, Hirigintzako Araudi Partikularrean eta Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko erabileren ordenantza orokorrean. Hasierako onespena

Udalak, 2021eko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa puntuala honako araudi honetan:

Hirigintzako Araudi Orokorra (erabilera xehatuak aldatzen dira); Hirigintzako Araudi Partikularra (abeltzaintza intentsiboari buruzko 3.1.C.2.2 apartatua); eta Tuterako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko erabileren ordenantza orokorra (3., 5., 8., 10. eta 13. artikuluak). Erabakiaren azalpen-zatian ezarri bezala gelditu dira idatzirik.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuta, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Era berean, bat etorriz Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 70. artikuluan xedatutakoarekin, onesten da etetea zerbitzuguneekin, diskotekekin, beheko solairuko etxebizitzekin eta abeltzaintza intentsiboko ahalmen ertain eta handiko instalazioekin lotutako erabilera berriak ezartzeko hirigintza-lizentzien esleipena, baldin indarreko hirigintzako araubidea aldatzea dakarten determinazioen eremuetan sartutako aldaketek haietan eragina badute, aldaketa hau behin betiko onetsi arte, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, gutxienez, Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.

Zerbitzugune, diskoteka edo telekomunikazio-instalazioen erabileretan lizentziak eteteko erabakia (2020/10/26) hartu eta gehienez ere bi urteko epean behin betiko onespenik ez badago, etenaldi hau iraungi eginen da; abeltzaintza intentsiboko ahalmen ertain eta handiko instalazioei dagokienez, etenaldia iraungiko da erabaki hau hartu eta bi urtera, behin betiko onespenik ez badago.

Jendaurrean egon bitartean, interesdunek erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikus ditzakete Tuterako Udaleko Hiri Garapen Jasangarriko Alorrean (Hirigintza, 4. solairua) eta Udalaren web-orrian, http://www.tudela.es/.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2021eko maiatzaren 31n.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2109282