147. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Proiektua, lurzoru publikoa erabiltzeko kontzesio administratiboaren bidez, Trinitarioen parkean, kudea eta ustia dadin Nafarroako trenbidearen eta bide berdeen interpretazio-zentro gisa, eta lizitazio-deialdia. Onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2021eko ekainaren 14an, honako erabaki hau hartu zuen:

“Ikusirik ondotik ematen den agirien zerrenda, baimentze fasean dagoena, 2021001419 zenbakiarekin, 2021eko maiatzaren 25ekoa, Hirigintza Gerentziak igorria, 255.000,00 euroko zenbatekoarekin, xehetasun hauekin bat:

AGIRI ZENBAKIA

TITULARRA/KONTZEPTUA

PARTIDA

EUROAK

A-2021049032

TRINITARIOSKO TRENAREN PARKEA KUDEATZEA

11/43200/227501

17.000,00

A-2021049033

TRINITARIOSKO TRENAREN PARKEA KUDEATZEKO KONTRATUA

11/43200/227501

17.000,00

A-2021049034

TRINITARIOSKO TRENAREN PARKEA KUDEATZEKO KONTRATUA

11/43200/227501

17.000,00

A-2021049036

TRINITARIOSKO TRENAREN PARKEA KUDEATZEKO KONTRATUA

11/43200/227501

17.000,00

A-2021049037

TRINITARIOSKO TRENAREN PARKEA KUDEATZEKO KONTRATUA

11/43200/227501

17.000,00

A-2021049038

TRINITARIOSKO TRENAREN PARKEA KUDEATZEKO KONTRATUA

11/43200/227501

17.000,00

A-2021049039

TRINITARIOSKO TRENAREN PARKEA KUDEATZEKO KONTRATUA

11/43200/227501

17.000,00

A-2021049040

TRINITARIOSKO TRENAREN PARKEA KUDEATZEKO KONTRATUA

11/43200/227501

17.000,00

A-2021049041

TRINITARIOSKO TRENAREN PARKEA KUDEATZEKO KONTRATUA

11/43200/227501

17.000,00

A-2021049042

TRINITARIOSKO TRENAREN PARKEA KUDEATZEKO KONTRATUA

11/43200/227501

17.000,00

A-2021049043

TRINITARIOSKO TRENAREN PARKEA KUDEATZEKO KONTRATUA

11/43200/227501

17.000,00

A-2021049044

TRINITARIOSKO TRENAREN PARKEA KUDEATZEKO KONTRATUA

11/43200/227501

17.000,00

A-2021049045

TRINITARIOSKO TRENAREN PARKEA KUDEATZEKO KONTRATUA

11/43200/227501

17.000,00

A-2021049154

TRINITARIOSKO TRENAREN PARKEA KUDEATZEKO KONTRATUA

11/43200/227501

17.000,00

A-2021049155

TRINITARIOSKO TRENAREN PARKEA KUDEATZEKO KONTRATUA

11/43200/227501

17.000,00

GUZTIRA (EUROTAN)

255.000,00

Ikusirik, halaber, Iruñeko Udalaren osoko bilkurak 2018ko ekainaren 19an hartutako Erabakia (6/EL), deklaratzen zuena interes publikokoa dela Nafarroako Trenbidearen Lagunen Elkarteak aurkeztutako proposamena; ikusirik Iruñeko Udalaren osoko bilkurak 2018ko urriaren 4an hartutako Erabakia, urte anitzeko gastua egozteko epea zabaltzeari buruzkoa, gehienez ere 15 urtez, Trinitarioen parkean jabari publikoko lurzoruaren kontzesioa egitearekin loturik, kudea eta ustia dadin Nafarroako trenbidearen eta bide berdeen interpretazio-zentro gisa; eta ikusirik kontzesio administratiboa arautzen duten lizitazio-oinarriak eta baldintzak, 2021eko maiatzaren 25ekoak; eta bat etorriz Aurrekontuen eta Azterlanen Bulegoaren 2021eko maiatzaren 7ko txostenarekin, Hirigintzako kudeatzailearen ondokoaren 2021eko maiatzaren 21eko txostenarekin eta aurrekontuetan izanen den urte anitzeko eraginaren txostenarekin (2021eko maiatzaren 25ekoa).

ERABAKITZEN DA:

1. Onestea proiektu bat, lurzoru publikoa erabiltzeko kontzesio administratiboaren bidez, Trinitarioen parkean, kudea eta ustia dadin Nafarroako trenbidearen eta bide berdeen interpretazio-zentro gisa. Proiektuak jasotzen ditu lizitaziorako oinarriak eta kontzesioa arautzen duten baldintzak.

2. Deklaratzea urte anitzeko gastua, eta baimentzea 255.000,00 euroko gastu bat, 2021001419 zerrendaren arabera, Iruñeko Udaleko aurrekontuko partida honen kargura: 11/43200/227501, “Turismoa - kultura jarduerak kudeatzea”. Horrek berekin dakar 17.000 euroko aplikatzea 2022. urtetik 2036. urtera bitarteko aurrekontu-ekitaldi bakoitzean.

3. Lizitazio-deialdia egitea, lurzoru publikoaren kontsezio administratiboa adjudika dadin, Trinitarioen parkean, kudea eta ustia dadin Nafarroako trenbidearen eta bide berdeen interpretazio-zentro gisa.

4. Espedientea jendaurrean jartzea, argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Hirigintza Gerentziako iragarki-taulan eta Iruñeko Udalarenean, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, lizitatzaileek aukera izan dezaten beren eskaintzak aurkezteko”.

Ebazpen honen kontra, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2021eko ekainaren 16an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2109838