147. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Deialdia, 2021eko udan euskarazko kanpaldiak egiteko laguntza ekonomikoena. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 568696.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/568696).

A) Onuradunak: betebehar hauek betetzen dituztenak:

A. LHko edo DBHko ikaslea izatea.

B. Orkoienen erroldatuta egotea eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik gutxienez, eta zer ikastarotarako eskatzen den laguntza, hark dirauen bitartean.

B) Xedea: hein batean finantzatzea euskara hutsezko kanpaldietan parte hartzeak dakarren gastua; horien edukiak ludikoak, kirol arlokoak eta/edo natura arlokoak izanen dira.

C) Oinarri arauemaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

D) Zenbatekoa: dirulaguntza 150 eurokoa izanen da gehienez, eta baremo ekonomikoaren arabera emanen da.

E) Eskabideak aurkezteko epea: deialdi hau onesten denetik irailaren 30era arte.

Orkoienen, 2021eko ekainaren 8an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2109332