147. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Deialdia, 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetan euskara ikasteko bekak emateko. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 569457.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/569457).

Alkatetzaren 2021-0178 Dekretuaren bidez, Obanosko Udalaren laguntzen deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak onetsi dira euskararen ikaskuntza bultzatzeko 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetan.

Lehenengoa.–Pertsona onuradunak.

Obanosen erroldatuta egon eta bertan bizi behar da (gutxieneko antzinatasuna bi urtekoa da, laguntza eskaera egin baino lehen).

Bigarrena.–Xedea eta helburuak.

Diruz lagunduko dira ikastaro homologatu estentsiboak –autoikaskuntzakoak barne– (120 ordu baino gehiago), intentsiboak (70 ordu baino gehiago) eta barnetegiak (gutxienez 10 egunekoak).

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

https://obanos.sedelectronica.es/?x=HESASumiwJ7H41VjjfSUOA

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako kuota, guztira, 4.000,00 euro izanen da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 2021eko irailaren 30eko 14:30era arte egonen da irekita.

Obanosen, 2021eko ekainaren 11n.–Alkatea, Aranzazu Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2109600