147. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

Aldaketa Eraikingintza-ordenantzan. Hasierako onespena

Longidako Udalak, 2021eko ekainaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Eraikingintzako udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako ordenantzaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Longidan, 2021eko ekainaren 7an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L2109281