147. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1205/2021 EBAZPENA, 2021eko ekainaren 16koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan Komunikazioko oinarrizko lanpostuko teknikari izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdirako.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2021eko otsailaren 2ko 168/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Komunikazioko oinarrizko lanpostuko teknikari izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2021eko martxoaren 2an.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2021eko apirilaren 22an emandako 841/2021 Ebazpenaren bidez, aipatutako deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2021eko apirilaren 30ean.

Zuzenketak eta erreklamazioak egiteko epea amaiturik, deialdiaren 5.4 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, bidezkoa da onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea, oposizioaren lehenbiziko proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adierazita.

Era berean, deialdiaren 6.2 oinarriaren arabera, egokia da Epaimahai Kalifikatzailea nork osatuko duen zehaztea.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoan Komunikazioko oinarrizko lanpostuko teknikari izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdirako. Zerrenda I. eranskinean ageri da.

Bigarrena.–Oposizioaren lehenbiziko proba noiz, zer ordutan eta non eginen den adieraztea: 2021eko azaroaren 6an, larunbata, 09:30ean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasgelategian, Iruñeko Arrosadiko campusean.

Proba bakoitzerako deialdia dei bakar baten bidez eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, AIZ, pasaportea edo gidabaimena aurkeztu beharko dute. Probatik kanpo geldituko dira adierazitako agiriekin beren nortasuna egiaztatzen ez dutenak edo deialdira agertzen ez direnak, probak ondoz ondoko ataletan banatzen badira ere.

Hirugarrena.–Epaimahai Kalifikatzaileko kideak izendatzea, deialdiaren 6.2 oinarriaren arabera. II. eranskinean zerrendatutako pertsonek osatuko dute.

Laugarrena.–Ebazpen hau izendatutako epaimahaikideei helaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko ekainaren 16an.–Joaquín Romero Roldán, Kudeatzailea.

I. ERANSKINA

Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda komunikazioko oinarrizko lanpostuko teknikari izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdirako (Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2021eko otsailaren 2ko 168/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen)

–Txanda irekia.

Onartuak:

ALCAIZA GUALLAR, SAIOA

AMATRIA ZABALZA, LOHIZUNE

ASTITZ LARUNBE, IRUÑE

AUZA SANCHEZ-CHIQUITO, MARIA BELEN

BACAICOA CLEMENTE, MAITE

CARMONA JUANMARTIÑENA, LUIS

EPALZA ACHA, MAIALEN

HUARRIZ ADOT, JOSEBA

IRIARTE OYAGA, MIREN

IRIBARREN ROMO, MIRENTXU

JUANMARTIÑENA FERNÁNDEZ, CRISTINA

LANAO MARIN, ESTIBALIZ

MARTÍN COBOS, NATALIA

OJER LORA, FERMIN

ONIEVA ITURGAIZ, LEIRE

OSACAR AIZPUN, RAQUEL

URBINA ANTIA, NORA

URRA IRIBARREN, HARITZ

ZABALA CIA, OROITZ

Baztertuak:

GUERRAB GARCIA, SAMIRA

Ez du egiaztatu eskatutako euskara maila.

HUARTEMENDIA ZABALZA, BEÑAT

Aurkeztutako titulazio akademikoa ez da eskatutako arlokoa.

IBARRA GARCIA, ITXASO

Ez du egiaztatu ingeles maila. Aurkeztutako ziurtagiria ez da CertAcles B1 homologatua.

PISON ARIZCUREN, OLATZ

Ez du egiaztatu eskatutako ingeles eta euskara maila.

VILLANUEVA MORIONES, NEREA

Ez du egiaztatu eskatutako euskara maila. Ez du aurkeztu lanei uko ez egitearen txostena.

–Igoera-txanda.

Onartuak:

ARANGUREN ALONSO, MARÍA EDURNE

Baztertuak: inor ez.

II. ERANSKINA

Epaimahai kalifikatzailea

Epaimahaiburua: José Ignacio González Ramírez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoretzako Kabineteko burua.

Ordezko epaimahaiburua: Joaquín Romero Roldán, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailea.

Batzordekidea: M.ª Milagros Ganuza Hernández, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Komunikazio Ataleko burua.

Ordezko epaimahaikidea: Iñaki Montoya Ortigosa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Agirien Kudeaketa eta Artxibo Nagusiko Ataleko burua.

Batzordekidea: Pello Pellejero Goñi, Nafarroako Gobernuaren Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko epaimahaikidea: Fermín Erbiti Zabalza, Nafarroako Kontuen Ganberako Komunikazioko arduraduna.

Batzordekidea: M.ª Victoria Alfonso Seminario, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Komunikazio Ataleko oinarrizko lanpostuko teknikaria.

Ordezko epaimahaikidea: M.ª Iranzu García Iriarte, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitate Zabalpenaren eta Gizarte Erantzukizunaren Ataleko burua.

Epaimahaikide idazkaria: José Miguel Mateo Celaya, Nafarroako Unibertsitate Publikoko AZLetako kidea, Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Ordezko epaimahaikide idazkaria: Marta Pérez Urdanoz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko AZLetako kidea, Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Iragarkiaren kodea: F2109872