147. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Plangintza eta kudeaketako hirigintza-hitzarmenaren eredua onartzea

Larraungo Udalak, 2021eko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen:

“ERABAKIA:

1. Onartzea plangintzako eta kudeaketako hirigintza-hitzarmenaren eredua, Larraungo Udalaren eta lursail baten hirigintza-klasifikazioa aldatu nahi duten jabeen artean sinatu beharko dena, lursail baten hirigintza klasifikazioa aldatu nahi denean. Hitzarmen eredua espedientean dago eta erabaki honen zati banaezina da, uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 23.3 artikuluari jarraikiz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten du).

2. Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea”.

Mugiron (Larraun), 2021eko martxoaren 9an.–Alkatea, Mikel Huarte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2109883