147. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Aldaketa, xehetasun-azterketan (La Balsa errepidea, 43).
Hasierako onespena

Larragako Udalak, 2021eko ekainaren 8an emandako 53/2021 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen aldatzea xehetasun-azterketa bat (2016ko apirilaren 28ko bilkuran onetsi zen behin betiko; 2016ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 23koa) katastroko 1. poligonoko 1245. lurzatian, La Balsa, 43 zenbakian (U2 Iparra unitateko P-1), Isabel Villanueva Urrizak eta Ixidor Dallo Romok sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan 72. artikuluari dagokionez aurreikusitako tramitazioarekin.

Larragan, 2021eko ekainaren 8an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2109350