147. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, 2021ean euskara ikasteko dirulaguntzak emateko. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 569792.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/569792).

Xedea: euskara ikasteak dakartzan gastuak partez finantzatzeko dirulaguntzak ematea, espedientean dauden oinarri arautzaileetako xedapenei jarraikiz.

Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 7.000 euro. Laguntza horiek 2021eko partida honen kargura ordainduko dira: 33500 4890000 “Euskara ikasteko dirulaguntza”.

Laguntzak eskatzeko epea: 2021eko irailaren 1etik 30era bitarte, biak barne, Lizarrako Udalaren Erregistroan.

Onuradunak: 16 urtetik goitiko pertsonak, Lizarran erroldatuak gutienez ere eskaeraren eguna baino urtebete lehenagotik.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: deialdiaren oinarrietan zehazten dena. Deialdiaren oinarriak, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Lizarrako Udaleko Euskara Zerbitzuan.

Lizarran, 2021eko ekainaren 11n.–Alkate udalburua, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2109629