147. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Laburpena, dirulaguntzen deialdi publikoarena, burlatarrek 2020-2021 ikasturtean euskara ikas dezaten

DDBN (Identif.): 570138.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/570138).

–Deialdiaren xedea: dirulaguntzak ematea, lehia irekiaren araubidea erabiliz, Burlatan erroldatuta egonik 2020ko uztailaren 1etik 2021eko ekainaren 30era euskara ikasteko ikastaroak egiten dituztenei. Onetsitako oinarriak arautzen dituen udal ordenantzaren araberakoa da deialdia, eta oinarriak 2012ko 161. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 16an, argitaratu ziren.

Dirulaguntzak eska ditzakete baldintzak aurkezteko epea bukatzen denean honako baldintza hauek betetzen dituztenek:

–16 urtetik goitikoak izatea.

–Burlatan erroldatua egotea. Baldintza hori betetzeari uzten baldin bazaio diruz lagundutako ikastaroak iraun bitartean, laguntzaren zenbatekoa murriztuko da Burlatan erroldatu gabe egondako denboraren arabera.

–Burlatako Udalarekiko zerga betebeharrak ordainduta izatea. Udalak ofizioz egiaztatuko du inguruabar hori eta behar den eginbidearen bitartez jasoko. Era berean, dirulaguntza emateko proposamena egin aurretik, ofizioz egiaztatuko da interesdunak ez duela Udal Diruzaintzari itzuli beharreko zenbatekorik.

–Diruz lagundutako ikastaroaren %80an gutxienez parte hartu duela frogatzea.

–Diruz lagunduko diren ikastaroen baldintzak: ikastaro estentsiboetarako eta trinkoetarako eta barnetegietarako emanen dira diru-laguntzak. Autoikaskuntzako ikastaroetarako, Udalak eskaerak bideragarriak ote diren aztertuko du, banan-banan eta aurrekontuko kontu-sailaren arabera. Udako unibertsitateko ikastaroetarako ere jasotzen ahalko da dirulaguntza.

Eskatzaileek bitan baizik ezin izanen dute jaso maila bereko ikastaroa egiteko laguntza; hau da, aurretik diruz lagunduriko maila bera egiteko bigarrenez jasotzen ahalko da laguntza, betiere eskola orduen %80an gutxienez parte hartu izana frogatuta.

–Eskaerak non eta noiz aurkeztu: eskaerak eskabidearen bitartez aurkeztuko dira, eskatzaileak sinatuta eta honako hauek erantsita:

  • Nortasun agiri nazionalaren fotokopia.
  • Ikastaroa antolatu duen entitatearen egiaztagiria. Horrek ikastaroaren ezaugarriak azalduko ditu: iraupena, maila, ordu kopurua eta kostua.
  • Matrikularen ordainagiria (banketxeak emana), matrikularen %100 ordaindua dagoela dioena.
  • Diru-sarrera zer banku-libretatan jaso nahi duen, libreta haren lehenbiziko orrialdearen fotokopia.
  • Euskaltegiak egindako asistentzia-agiria gehitu beharko da.

Asistentziak %80tik gorakoa izan beharko du, laguntza kobratu nahi bada. Gainditutako urratsa edo urratsak ere azalduko dira.

–Langabetuek Gizarte Segurantzak emandako bizitza laborala izeneko agiria aurkezten ahalko dute, Udalak, inguruabar horri begira, dirulaguntzaren zenbatekoa kalkula dezan. Ez da langabeziaren txartelaren fotokopia ziurtagiritzat onartuko.

Agiri guztiak jatorrizkoak izanen dira edo agiri konpultsatuak.

Eskabideak aurkezteko epea 2021eko irailaren 1etik 30era da. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu. Eskabideak Burlatako Udalaren Egoitza Elektronikoan edo Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Larrainetako plaza, z. g., 31600 Burlata) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluan jasotako moduetako batean. Testu honetan arautu ez den orotan, oinarri arautzaileetan ezarritakoari lotu beharko zaizkio eskatzaileak. Oinarri horiek argitaratu ziren 2012ko 161. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 16an.

Onestea 4.000 euroko gastua deialdi honetarako.

Burlatan, 2021eko ekainaren 15ean.–Alkatea, Ana M.ª Gongora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2109751